Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Vineyard of the Saker bloga
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass ElkartasunKomitea
2015ko martxoaren 10
Agian entzungo zenuen nabarmentze aldera europarrek egin duten azkenengo saiakera: “Europar Batasuneko Armada” sortzea. Parte batean, hau europarrek garrantzia dutela erakusteko, euren aldetik zerbait egin dezaketela, AEBren morroi hutsak ez direla esateko ahalegin bat da. Agian, Philip Breedlove AEBren Europako komandantearen eta Europako Aliatuen Komandante Gorenaren adierazpen eroei emandako erantzuna ere bada,liskarra pizteko moduko bere iruzkinek Der Spiegelen orrialde osoko deitoratzea ere jaso dute. (Europarrek Breedlove kargugabetzea eskatu dutenaren inguruko zurrumurruak ere badaude). Batean edo bestean, Europar Armada baten ideia ez da batere berria: badaude jada Brigada Franko-Alemaniarra eta Eurocorps. Hau oso ondo dago, baina paperean soilik. Errealitateak dioena da Europan inork ez duela dirurik etorkizuneko EBren armada hori ordaintzeko. Baina okerragoa da NATOren barne europar ekarpena ia ikustezina izatea.
Lehenik, ikus dezagun zein den 2013an NATOren Estatu bakoitzak eginiko ekarpena:
Argi eta garbi, AEBk ordaintzen du zatirik handiena, eta bere europar eskumutila (Erresuma Batua) gehitzen badugu, “angloen zatia” are handiagoa da. Har ditzagun hurrengo herri garrantzitsu biak, Alemania eta Frantzia. Euren gastua txikia izateaz gain, euren armada nazionalak nahaspila hutsa dira. Russia Insider orriak argitaratu du alemaniar armadaren egoerari buruzko ikerketa bikain bat, eta honi nik soilik Frantziar Armadak ez du txakur txikirik lortuko eta bere morala lur jota dago deitutako artikulu hau gehi diezaioket, zeinak frantziar armadari buruz antzeko ondorioak erakusten dituen.
NATOren gainontzeko herriei buruz galdetu nahi al duzue?
Besteak Frantzia eta Alemania baino are barregarriagoak dira. Benetako indar bakarra Turkiarena da, baina ez dut uste halako indar batean parte hartu nahi izango zukeenik, eta ezta ere gonbidatuko zuketenik (europarrek “musulmanak” barruan nahi ez zuketelako agian!). Orduan, erdi-dexenteak diren zenbait aire-armada eta itsasarmada batzuk ditugu, baina ez indar-konbinatuen gaitasunik gabekoak. Azkenik, europa osoak inteligentzia arloan AEBrekiko erabateko menpekotasuna izan du beti, batez ere borroka-inteligentziari dagokionean. Beraz, baita aire eta itsas indar hauek Sam Osabaren menpe egongo lirateke.
Beraz, Polonia eta Lituania bezalako Europa Erdialdeko pailazoak izango genituzke. Zer “egin” dezaketen atzemateko, agian 2008an, orain horiek armatzen eta entrenatzen dituzten berberek armatu eta entrenatutako georgiar armadarekin gertatu zenari so egin zeniezaiokete.
Egia esan, Europa osoan ez dago adierazpen arranditsuez eta Norvegiak edo Itsaso Beltzean NATOren indarrek (Itsaso Beltzetik doan itsasontzi oro errusiar armadarentzat jomuga erraza da) egin moduko botere-erakustaldi hutsalez gain ezer ordain dezakeen inor. Eta horrek inolako asmo erasotzailerik erakutsi ez duen Errusia beldurtu edo “geratu” ezin badu ere, harremanak okertzen lagunduko du, CFEren ekintzei Errusiak eman dien erantzuna lekuko.
Azken ekimen honek, europar berpiztearen antzeko ezer erakustetik urrun, Brusselan eta EBren hiriburuetan boterean dauden euro-tentelen Estatu-gaitasun falta erakusten du. Askoz duinagoa eta botere-erakustaldi handiagoa zatekeen Sam Osabak eskatutako edozerri “ezetz” esatea.
Baina edonola, halakorik epe-laburrean ez da gertatuko.
The Saker