Andoni Lubaki
Kivski auzoa, langileen auzoa da. Inguruko meategietan egiten dute lan gehienek, baina baita denda eta lantegi txikietan ere. Oligarka gutxi alde honetan. Baina jainkoa (existitzen bada) ez da zuzena izan Kivskin. Bonbardaketa gehien jaso dituen auzoa da. Ukrainako armadak behin eta berriz erasotu du auzoa Donbasseko milizianoak bertan baseak dituztelako. Zibilak egonda ere tiro, zibilak berriro ere ezkutu bezala erabili. Etxeak errautsetatik irtendako leihodun zuhaitzak dirudite. Jendeari galdetu ezkero Ukrainari gorroto bizia dioela esango dizu. Manifestaldietara joaten dira auzoan bizi diren gutxiak eta gaua lur azpian pasa misiletatik babestuta. Medio ofizialistek eta periferiako politikoek (sasi kazetariek alegia) bildurraren kausaz egiten dutela esango didate. Badira batzuk irain egin didatenak. Baina gaur gauean, europarzale bat pasa da ingurutik eta pertsona askoren etxeko ateetan eta paretetan pegatina hauek itsatsi dituzte. “Esparru eremuetan amaituko duzue” diote pegatinek eta Azov batailoiaren ikurra ageri da. Naziak berriro errautsetatik berpizten ari direla pentsatuko du batek baino gehiagok, beste batzuk kasu puntualak izango direla esango dute, txantxa bat. Baino Kivskin ezin da naziak famatu egin zuten “Kristal hautsien gaurik” errepikatu. Ez baitago ia ezer hausteko bonben kausaz.
(Argazkiak: Mikel Oibar/Nervio foto)
Oharra: Jatorrizkotik, «Kivsky» «Kivski»-rengatik ordeztu da, «mehategia» «meategia»-rengatik eta «Ukrania» «Ukraina»-rengatik.