Dan-ek bere familia maite du (Andoni Lubaki)

Andoni Lubaki

danmariupol

Dan-ek bere familia maite du. Kivsky auzoko frontean dago borrokan eta bere  eskuetako azala da inoz ezagutu dudan larrurik gogorrena. Metalurgia lantegi batean lan egiten zuen eta gorputza orbanez beteta du. Mariupol-en zuen bere lantokia, familia bezala. Gerra hasi eta batailoi nazi eta faxistek egiten zutena ikusita armak hartzeko “beste aukerarik ez zuela ikusi” esan dit. “Emazteari eta 7 urteko semeari muxu eman eta Donetsk-era etorri nintzen borrokara. Nik ez dakit etorkizunik izango dudan, baina nire semeak badu eta horregatik ari naiz borrokan. Beragatik. Atzo Azov batailoiko internazionalista naziak sartu ziren etxera eta nire senideak meatxatu zituzten. Orain bildur naiz. Mariupol-era joan nahi dut eta nazi horiek borrokatu. Ez naiz komunista, baina Europa gorrotu dut. Mesedez “Antonio”, hemengo frontera lagundu zaitut, ez atera nire aurpegirik familia arazo larriagotan sar ez dadin. Baina mesedez, kontatu nire istorioa zure herrikoei. Zer gertatzen zaigun ulertzen laguntzeko”. Zama astuna bota dit Dan-ek gainera, baina hemen duzue nire saiakera zintzoena.

PD —> Dan, Mariupolen dago borrokan eta zuontzako goraintziak bidali dizkit. Ea egia kontatu dudan galdetu dit. Lagundu al dizue zer gertatzen den jakiten?

argia