Martxoaren 8 Eguna eta Sobietar Batasuna (zeina Novorossijako Herri Errepubliken Batasunak omentzen duen), elkarri oso lotuta egin dira. Izan ere, Martxoaren 8 Emakume Langileen Nazioarteko Eguna Internazional Sozialistak izendatu zeun Clara Zetkin alemaniar marxistaren ekimenez, 1910an izan zen.
Horrez gain, Emakume Langileen Eguna oso lotuta izna zaio munduko lehen Langile Estatuari. Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federala izan zen Martxoaren 8 Estatu-egun izendatu zuen lehen eguna, 1917an egin zuen. Opor-egun izateko 1965ra itxaron behar izna zen, baina gogoratu beharra dago NBEk 1977an «gomendatu» ziela bere kideei Martxaoren 8a opor-egun gisa ezartzea.
SESBek ere emakumeei ekubide politiko osoak bermatu zizkien jaiotzako lehenengo momentutik. Izan ere, genero-berdintassuna espazio guztietan bermatzen zuen dekretua Gobernu boltxebikeak indarrean jartzean lehena izan zen. Hau ez zen izan apaigarritarako dekretu bat, betetzen ez diren horietakoa, baizik eta indarrean benetan jarritakoa. 30ko hamarkadan, SESBen, Unibertsitatean emakumen baino gizon gehiago graduatzen ziren. 1945an guda bukatu ostean, SESBeko Sobiet Goren (Legebiltzar) guztietan, bataz-beste %40 emakume zeuden. Emakumeak zientzian, unibertsitateetan, zuzendaritza-postuaetan eta hainbat tokitan egon ziren Estatu Sozialistan. Baita ere armadan, 800.000 emakumen borrokatu zuten Armada Gorriarekin 1941-45kok Guda Antifaxista Handia (eta ardura handiko postuetan, frankotiratzaile, tanke-gidari edota pilotu bezala).
Sozialistak izan ziren baita ere emakumeei botereko ateak zabaldu zieten Estatuak. Horren adibide dugu Aleksandra Kollontai,, 1917an Errusia Sobietarreko Afera Sozialetarako Herri-komisario (ministro) izan zena, ministro postura iritsi zen munduko emakumezkoa (1917an), edo Khertek Antximaa Toka, Tuva Herri Errepublikako (1944an Errepublika hau SESBera batu zen) lehendakari izan zena emakumezko lehen Estatuburua (oinordekotzazko erreginak eta abarrak kenduta); 1940 eta 1944 artean egon zen karguan. Bere ostean etorri ziren Sükhbataarin Janjmaa, Mongoliako Herri Errepublikako lehen ministro izan zena (1953-54), edo Soong Txing-Ling Txinako Herri Errepublikako lehen ministroa (1968-72). Garai horietan aintzindari izan ziren mundu osoan.
Hori dela eta, Komite honetatik eta blog honetatik Emakume Langileen Nazioarteko Egunari gure omenaldi xumea egin nahi diogu.