Krimeako mugazainek diotenez, militar ukrainarrek Errusia-Ukraina arteko automobilentzako bi zubi minatu dituzte aurtengo otsailean. Hauetako bat Dzhankoi (Errusia) eta Txongar (Ukraina) artean dago eta bigarrena ez da erabiltzen.
Mugazainen esanetan, aipatutako lehena, mila pertsona inguru eta hainbat garraiok zeharkatzen dute egunero. Ukrainako mugako arduradunei zubitik minak kentzeko eskaera egin zaio, baina eskaera ez da kontuan hartu. Krimeako mugazainen arabera, lehergailuek eztanda egiteko arriskua dago.