Ukrainar militarrek 25 hautsi zuten «ixiltasunaren erregimena» azken 24 orduetan, DHEko Estatu Nagusiaren subkomandante Eduard Basurinek asteazken honetan adierazi duenez.
«Azken 24 orduetan DHEren egoera egonkorra izan da (…) baina gure posizioen aurkako bonbaketa batzuk atzeman ditugu» esan zuen, «»ixiltasunaren erregimena» 25 aldiz urratu dela, tartean lau artilleria-bonbaketez» gehituz.
Mililziek erantzuteko surik egingo ez zutela esan du.
Basurinek, ukrainar artilleriaren bonbaketarik gehienak Donetskeko aireportuaren inguruetan gertatzen ari direla zehaztu du, hain zuzen milizianoak zonaldea desminifikatzeko eta ukrainar militarren gorputzak erreskatatzeko operazio humanitario bat egiten ari diren tokian.
«Gure unitateen ahalegin nagusiak bonbaketek kaltetutako herriak ahalik eta lasterrn berriz eraikitzera amanak daude» gehitu zuen.
NBEren aken datuen arabera, gatazkak zibilen artean 6.000 hildako baino gehiago eragin ditu.
Otsailaren 12an Minsken, Alemaniako Frantziako, Errusiako eta Ukrainako liderren arteko negoziaketak bukatu ziren.
Ukrainar krisia konpontzeko Harreman Taldeak otsailaren 15etik aurrera Donbassen sueten bat indarrean jartzen duen eta arma astunen erretiratzea eta segurtazun zonalde baten sortzea aurreikusten duen dokumentu bat sinatu zuen.
Suetena indarrean jarri eta berehala hasi ziren berriz bonbaketak. Bi aldeek elkarri «ixiltasunaren erregimena» haustea leporatzen zioten eta euren aldetik erantzuten soilik ari zirela esaten zuten.
Kiev NBEri eta Bri Donbassera bake-indarrak bildatzea eskatzeko posibilitatea aztertzen ari da.