Ukrainako tropak Debaltsevotik erretiratzean, 19 militar hil ziren, 12 desagertutzat ematen dira eta 130 militarrek baino gehiago zaurituta atera ziren, Ukrainiako Armadako bozeramailea den Vladislav Seleznevek adierazi duenez.
![Soldados ucranianos cerca de la ciudad de Artiómovsk Soldados ucranianos cerca de la ciudad de Artiómovsk](https://dub125.mail.live.com/Handlers/ImageProxy.mvc?bicild=&canary=jkMCRf%2bQSyXT3HQS56svNWbfyfW3gidQ%2bDOR%2bBr8rfw%3d0&url=http%3a%2f%2fcdn1.img.mundo.sputniknews.com%2fimages%2f103501%2f25%2f1035012522.jpg)
“Debaltsevon 3.000 militar ingururen erretiratze planifikatua eman zen bitartean, Ukrainako armadak 19 hildako jasan zituen, 12 militar oraindik ere desagertuta aurkitzen direlarik, gainera 135 militar zaurituta atera ziren”, Seleznevek adierazi duenez.
Gainera, otsailaren 26ko berrien arabera Donbaseko miliziek 195 soldadu ukrainar dituzte preso, beste 340 desagertuta daudelarik.
![La OSCE dice que aún no puede confirmar la retirada de armas en Donbás La OSCE dice que aún no puede confirmar la retirada de armas en Donbás](https://dub125.mail.live.com/Handlers/ImageProxy.mvc?bicild=&canary=jkMCRf%2bQSyXT3HQS56svNWbfyfW3gidQ%2bDOR%2bBr8rfw%3d0&url=http%3a%2f%2fcdn2.img.mundo.sputniknews.com%2fimages%2f103493%2f91%2f1034939133.jpg)
Ukrainako Defentsa ministro ordea den Petro Mekhed-ek, azaldutakoaren arabera 130 dira milizien esku dauden militar presoak eta beste 250 desagertuta aurkitzen direlarik.
Nazio Batuen Erakundearen arabera, Ukrainako gatazkan zehar 6.000 zibil inguruk galdu dute bizitza, zaurituak 14.800 baino gehiago direlarik.