Pavel Gubarev “errusiar udaberriaren” inguruan: eskubide demokratikoen eta justizia sozialaren aldeko borroka

Erdarazko bertsioa: Novorossia Today

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

2015eko martxoaren 1

gubarev

Ukrainaren eta ukrainarren genesia. Independentzia “Nazio-eraikuntzarako” bidegurutzeko puntu gisa.

Europar estandarrekin konparatuz, Ukraina oso herri multietnikoa da. Mendebaldeko zibilizazioaren eta errusiar zibilizazioaren mugetan kokatuz, Ukrainan, ondoko herrien kultur eta zibilizazio elementu batzuk bakoitzak bere erara onartu edota ukatu ditzazketen azpitalde etniko eta nortasun aunitzek egiten dute topo. 1939 aurretik ukrainarrek ondoko herrietan gutxiengo etnikoak osatzen zituzten eta maiz erlijio, etnia edo kultur arrazoiengatik jazarriak izaten ziren; ukrainar lurraldeen batasuna Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistak soilik burutu zuelarik. Gainera, garai haietan “ukrainarren” autodeterminazioa ez zen oso ideia jarraitua. Etnonimo honen generalizazioa sobietar garaian eman zen.

Ukrianan ukrainarrak gutxiengo ziren lurraldeak ere sartu ziren, Donbass eta Krimeako penintsula kasu. Ukrainaren bateratzea ukrainar Estatuaren eratze prozesuarekin bat etorri zen, hau sobietar printzipioen arabera eratu zelarik: internazionalismoaren, berdintasunaren eta justizia sozialaren printzipioen arabera. Horrela Ukraina barneko nazionalitate eta etnia ezberdinen arteko kontraesanak leunduz zihoazen, eta bizitza-estiloan zituzten ezberdintasunek ez zuten ukrainarren jarreran eraginik. Sobietar historia zientzian errusiar, ukrainar eta bielorrusiar “herri ahaiden” kontzeptua garatu zen. Herrialdearen barneko talde ezberdinen talkak egon bazeuden, baina ez zuten nazio-identitatearen gaineko eraginik.

Sobietar Batasunaren hondamendiaren ostean, egoera aldatu egin zen, ukrainar nazionalismoaren hazkundea eragin zuten tendentzia zentrifugoak zirela eta.

Ukraina independentearen ideologia (nazionalista) Mendebaldeko eskualdeetan eta asko jota informazio eta politika arloko nazioarteko joerak jarraitu nahi zituen Kieven soilik nabari zen. Prozesu hauen ondorioz Ukrainan eskualdeen arteko zanga berri bat eta hauen klaseen araberako zatikatzea agertuko dira.

Nazionalismoa ukrainar agintarien ideologia berria bilakatu da, Ukrainako gutxiengo nazionalen aurka baino aurreko ideologiaren jarraitzaileen aurka zuzentzen delarik. Aldi berean, Mendebaldeko eskualdeek, euren nazionalismoa eta antikomunismoa dela eta, “kultur elitea” osatzen zutela aldarrikatu zuten, industri-eskualdeetakoak (oro har errusiarrak eta errusiera-hiztunak) bigarren mailako hiritar bihurtu zirelarik. Eskualdeen arteko gatazkak eskualde-autonomia emateko erreforma batzuk eginez leundu zitezkeen. Baina hau hizkuntza bakarra eta nortasun bakarra inposatu nahi zuen “ukrainar ideologia berriaren” kontra zihoan. Adibidez, Ukrainan, eredu gisa Birmarckek bateratutako Alemania jartzen zen, eredu hori Ukrainan kopiatzeak zekartzan arriskuen inguruko ohartarazpenak sekula serioski hartu gabe.

Hiritar “mota berri” honen gauzatzea, hogei bar urtez luzatu zelarik, Kieveko Maidanen azaleratu zen, zein proiektu uniformizatzailearen ideien isla zen “superukrainarraren” eredua sortzeko laborategi erraldoi bihurtu zen. Eta bateratzearen eredu hori Donbasseko zein Krimeako biztanleentzat onartezina zen, eskualdeko kultur zein etnia nortasuna suntsitzeko modu bat baitzen. Donbasseko matxinada antifaxista, novorossijar nortasun berri bat sorrarazi zuena, eredu “superukrainar” honen kontrakoa izan zen, ez ukrainar nazio, kultura edo Estatuaren aurkakoa.

Krimea eta Donbasseko matxinada: eskubide demokratikoen aldeko borroka

Sobietar gizartetik gizarte postsobietarrerako trantsizioa demokraziaren eta askatasun zibilen lelopean egin zen, baina egia esan, prozesu hauek ez zuten ez demokraziarekin ez giza eskubideekin zerikusirik. Eta ez soilik sobietar gizartean zehar bermatuta zeuden oinarrizko eskubide zibilak, lana eta segurtasun soziala esaterako, galdu egin zirelako; baizik eta ideologia “okerraren” jarraitzaileak jazarriak izaten ari zirelako. Ideologia “zuzenaren” eta “okerraren” esanahiak irauli egin ziren.

Ukrainako azken gertakarietan giza eskubideak defendatzen omen dituen nazioarteko komunitatearen jarrera oso bitxia izan da. Giza eskubideen ukrainar zein nazioarteko aktibistek, Maidango aktibistek polizia tresna piroteknikoz erasotzeko, Gobernuaren eraikinak asaltatzeko edota eraikin hauek tortura-areto moduan erabiltzeko zuten eskubidea defendatu zuten. Guztia hau, polizia-etxeak asaltatzea eta armategiak zakuratzea barne, protesta baketsu gisa jo zuten, eta aginteek egoerari eusteko egindako saiakera oro, giza eskubideen aktibisten haserrea pizten zuten, giza eskubideen urraketak bailiran. Baina Kieven boterea hartu zuten indarrek, egun horretan, herrialdearen Hego-ekialdearen kontrako edozein bortizkeria mota erabiltzeko baimena jaso zuten. Atzo poliziak “umeen” kontra lasaitze-granadak eta gomazko pilotak erabiltzen zituela eta kexu ziren europar eta estatubatuar politikari eta komunikabideek, bat-batean, benetako guda krimenei, Donbassen eskolak, erietxeak eta erresidentzi-auzoak bonbatzeari, jaramon egiteari utzi zioten.

Nazioarteko komunitatearen aldetik giza eskubideak eta eskubide zibilen urraketak, komenientzia politikoaren arabera albo batera uzteak Ukrainan historia luzea du. Hizkuntza-Politikaren lege berria onartzearekin hasi zen dena, de facto elebiduna de herrialdean ukrainera hizkuntza ofizial bakar aldarrikatu zenean. Momentu horretan, ukrainerak Estatu-hizkuntza gisa status nominala zuen, Ukrainako Konstituzioak eta Hizkuntza-Politika Legeak errusierarekin berezko berdintasuna bermatzen baitzuten. Errusiar zein ukrainar hizkuntzak bizitzaren arlo guztietan erabiltzen ziren: lanean, hezkuntzak, komunikabideetan eta epaitegietan. Baina praktikan lege honi ez zitzaion jaramonik egiten Ukrainar legegileek, behin eta berriz, errusieraren eragina mugatzeko Konstituzioaren aurkako lege eta arauak onartzen zituzten. Bereziki, hezkuntzan eta administrazioan. Beraz, ukrainar agintariek industri-eskualdeetako ordezkariak Administrazio publikotik at uzten zituzten eta aldi berean, desberdintasun egoera bat sendotzen zuten. Ukrainan, errusiera, erdi-mailako klaseen eta hirien aldirietako langile klasearen hizkuntza da. Hau da, masa sozialean lehiakorrenak direnen hizkuntza.

Bitartean, giza eskubideen aldeko ukrainar mugimenduak hizkuntza arloan giza eskubideekiko eta alor sozialarekiko ezjakinarena egin zuen, eta errusieradun populazioaren eskubideen aldeko borroka errusiar irredentismo eta separatismo gisa hartzen zuen. Politika honen ondorioa, urte hauetako diskriminazioari emaniko erantzun gisa Krimean eta Donbassen errusiar kultura eta hizkuntza aldarrikatzen zuen matxinada eta Novorossija proiektuaren gauzatzea izan zen. Bitartean, Donbassek (eta Novorossijak bere osotasunean) eskualde multietniko bat izaten jarraitzen du. Novorossijan ukrainar presentzia indartsu bat dagoenarekiko eta Estatu berria eraikitzerakoan honen eskubideak bermatzea lehentasun bat denarekiko jakitun gara.

“Errusiar udaberriaren” helburu sozialak

Donbass eta oro har, Novorossija, tradizionalki langile eskualdeak dira, eta hauen historia langileen berdintasunaren eta justizia sozialaren aldeko borrokaren historiarekiko estu-estuan lotua dago. Ukraina independentearen barruan egotea, Novorossija industrialduarentzat, hizkuntza eta etnia arrazoiengatik diskriminazioa pairatzeaz gain, Estatu sozialaren hondamendia ere suposatu zuen. Ukrainaren independentziaren lehen faseetan, Donbass, Ukraina postsobietarrean desberdintasun soziala zekarten instituzioak eratzea eta sendotzearen aurkako protesta-zentru bihurtu zen. Eredu ekonomiko sozialista desagertzea eskualde honentzat hondamendia izan zen, eraginkortasun falta zela eta enpresak itxi egiten ziren, fabrikak txatarrarako zakuratzen ziren, eta meatzeak lehen ikusi ez bezala ixten ziren, joan den mendeko kapitalismoaren bizi baldintzetara itzuliz.

Ondorio bezala, Donbassen eredu kriminal oligarkiko bat eratu zen, klan politiko indartsu batzuk sortu. Klan hauek, Kieven ematen ziren eragin-lehietan Donbasseko jendea tresna gisa erabiltzen zuten, hauen izenean hitz eginez. Tokiko eliteak eskualdeko populazioa Kieven nazionalismoa haztarekin mehatxatzen zuten, populazioaren interesen berme bezala aurkeztuz. Hala ere, iazko gertakariek erakusten duten bezala, Donbasseko politikari eta oligarkek porrot egin dute. Euren kapitalaren zatia gordetzeko euren herria traizionatu zuten, herriaren kontrola erresistentziarik Gabe nazionalista erradikalen esku utziz. Ondorio bezala, Donetskeko meatzariek, metalurgia-langileek eta langabeek euren eskubideak eta askatasuna armez defendatu behar izan zuten.

Administrazioak herriaren interesen babes falta erakutsi zuen. Donbassera hau eta berarekin ordena zaharra itzultzeak, gure ustez, ez du zentzurik. Beraz, Donbassek justizia sozialaren eta berdintasunaren printzipioen oinarrian Estatu mota berri bat eraikitzeko aukera bat du.

Novorossia Today

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *