Larunbatean, otsailaren 28an, Komiteko kide batek eta kazetari batek, Novorossijari buruzko gatazka azaltzeko hitzaldi benetan oparoa eman zuten Lezamako Oxangoiti Herriko Tabernan. Arratsaldeko 7etan hasi zen hitzaldia eta 30 pertsonatik gora bertaratu ziren; adin mota guztietakoak; beraz, pixka bat hautsi egin zen hitzaldi hauen tonika orokorrarekin, non normalean gazteen kopuru handitasuna nabarmenagoa izaten den. Kontutan izan behar da aurreko egunean Espainiar Poliziak zortzi boluntario espainiar atxilotu zituela, eta horrek hitzaldiaren interesa piztu zuela.
Ohiko formatuarekin jarraituz, hitzaldiak parte bi izan zituen: bata historikoa, testuinguratze bat eskaini izan duena, eta beste kazetaritzazkoa, bertan in situ izandako bizipenak Euskal Herrira ekartzean zetzana. Lehen zatiari dagokionez, Ukrainaren izaera historiko bikoitza azaldu dugu (Ukraina Mendebaldekoa eta Ukraina Ekialdekoa, antagonikoak, zeintzuen ukrainar nazio bateratu bat osatzea zaildu izan duten), zeinak Euromaidanen mugimenduaren ostean eztanda egin duen; Mendebaldeko ikuskeraren bertsio erradikalenari ukrainar identitatearen monopolioa emanez. Novorossijaren sorkuntza, Ukrainaren nortasunaren itxuraldaketa horri eta honen ondorengo bortizkeriari emaniko erantzun bat izango zatekeen. Hitzaldi honetan, Novorossijaren eboluzioa proiektu politiko gisa ere azaldu dugu, eslaviar batasuna eta SESBen desegitearen nolabaiteko “Itzultzea” (proiektu antioligarkiko gisa) bere bi oinarriak izango zirelarik.
Bigarren zatian, bertan bizitakoak kontatu izan dira; bai frontean bizitakoak, zein kazetarien zein bertako herritarren egunerokoa, eta baita ere ondorio zuzenak eta zeharkakoak. Gudara hurbiltze honek pisu berezia eman zion hitzaldiari, gudaren gogortasuna mahaira ekarri bat zuen. Gudaz gain, milizien konposizio ideologikoa era azaltzeko aukera izan zuen kazetariak, eta zenbaitetan harrigarria izan daitekeen aniztasun ideologikoari buruz ere azalpenak eman zituen. Gainera, bere egonaldian espainiar boluntarioak elkarrizketatu izan dituenez, horien atxiloketari buruz hitz egiteko zein komunikabideen kriminalizatze saiakerak desmontatzeko era baliatu zen.
Entzuleak bapo geratu izan dira hitzaldiarekin, euren interesa nabarmena izan zen egin zuten hainbat galderetan. Galderak, gatazkaren nazioarteko inplikazioen inguruan, zein euskal prentsaren paperean zentratu ziren batez ere.