Ingelerazko bertsioa: Kristina Rus (Fort Russ)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
2015eko otsailaren 26
Hau dio Minskeko Bigarren Itunak:
«Legez kanpoko talde denak armagabetzea.»
«Tokiko kontseiluen erabakiaren arabera herri-milizien unitateak (polizia) sortzea, Donetsk eta Luganskeko zonalde konkretuetan orden publikoa mantentzeko»
Miliziatik Novorossijako Indar Armatuak izatera igarotzea eta berriz miliziak izatera itzultzea informazio guneetan geratu da, baina benetan ez da gertatu.
“Herriaren Polizia” terminoa Minskeko akordioen testuinguruan ikusi behar da, hauen arabera, Herri Errepublikek ezin baitituzte euren Indar Armaturik izan, beraz NIA “Polizia Herrikoia” edo Milizia bezala ezagutzen da formalki.
Hala ere, aldaketa hau ez zen Minsk 2ren ostean gertatu. 2014ko azaroan, Novorossija unitate armatu ezberdinak aginte bakarraren pean batzen ari zelarik, “Polizia Herrikoiaren (edo Miliziaren) Gorputzak” izena jada bazegoen.
Bitartean, oso gutxitan entzungo zen “polizia” hitza fronteko berrien inguruan edota errusiar berrietan, eta novorossijar txosten militarretan beti “Defentsa Ministerioaren Gorputzak” edo “milizia” aipatu ohi izan dira, azken honek errusieraz “autodefentsa indarrak” edo “polizia herrikoia” esan nahi duelarik.
Beraz, Mendebaldearentzak “polizia” da soilik, baina Errusiarentzat “autodefentsa” da.
LHEko Herri Kontseiluko buru Aleksei Kariakinek esan deunez, LHEren milizia ez da desegingo.
Minskeko akordioan NIA/milizia/Polizia Herrikoia legeztatzen du konstituzionalki, funtsean DHEri eta LHEri “Polizia Herrikoia” termino malguaren pe euren indar armatu propioak izateko baimena emanez. (Agian Ukrainako gerrazaleak eta Mendebaldea otzantzeko asmoz?). Aldi berean, talde armatu ilegalak deuseztatzeko (ukrainar aldean bakarrik daudenak) deitzen du Itunak. Honegatik izan zen azaro eta urtarril artean hainbesterainoko presa talde guztiak aginte bakar baten pean batzeko? Beraz, orain Poroxenkok, Merkelek eta Hollandek novorossijar armada legeztatu dute.
Argi eta garbi, Minskeko Ituna alde desberdinek modu ezberdinean ulertua izateko egina izan zen, alde bakoitza lasaitzeko eta “denak elkar batuz gero, emaitza are handiagoa lortzeko”.
Agian Poroxenkok kontsolamendua izango du NIAk baino Polizia Herrikoiak UIA garaitu izanagatik.