Luganskeko miliziek ez dute baztertzen borrokak berriz hasterik

Miliciano de la autoproclamada República Popular de Donetsk
Luganskeko Herri Errepublikako milizianoa © REUTERS/ Baz Ratner
Ukrainan Minskeko Itunak betetzeko asmorik ez duela eta, Luganskeko Herri Errepublikak ez du baztertzen Donetsken borrokak berriz hasterik, LHEko lehendakari Igor Plotnitskik esan duenaren arabera.
«Ukraina ez dago sinatu ditugun akordioak betetzeko prest, eta hori argi geratzen ari da, beraz, gudak jarraitzeko aukera, egon badago«, adierazi zuen.
LHEko lehendakariak «koadro eta tropa beriak prestatzen ari gara» esan zuen.
Bere aldetik, DHE Donbassen negoziaketen bdezko konponbide bat topatzearen alde dagoela adierazi zuen DHEren Denis Puxilin bozeramaileak.
Militares ucranianos
Ukrainar militarrak © REUTERS/ Gleb Garanitx

«Gure aldetik, konponbide baketsu bat lortzeko modu posible guztiak erabiliko ditugula esan eta adierazten dugu, arazo guztiak elkarrizketaren bidez konpondu bait daitezke» esan zuen.

Hala ere, DHEren bozeramaileak «Ukrainak bere ikuspuntuak ditu, eta Kieveko agintariek jarraitzen dituzten aurresuposamenek ekintza militarretarako joerak izatera eramaten dituztela» ohartarazi zuen.

Kieveko agitariek joan den apirilean, 2014ko otsaileko Estatu-kolpea aintzatesteari uko egin zioten herrialdearen Ekialdeko independentisten kontrako eraso bat hasi zuten.

NBEren azken datuenarabera, 5.700 zibilek bizia galdu dute eta 14.000 zaurituak izan dira.

Bi aldeak, Errusia eta ESLAren laguntzaz, hainbat aldiz akordioetara iristen saiatu dira.

Harreman Taldearen azken goi-bilkura, otsailaren 12koa, Minskeko itunak betetzeko neurri-sorta bat akordatuz bukatu zen; neurrin artean otsailaren 15ean indarrean sartu beharreko suetena, arma astunen erretiratzea eta segurtasun-zonalde bat sortzea zeuden.

Suetenaren ostean talkak berriz hasi dira, eta bi aldeek elkarri suetena urratzea leporatzen diete eta euren aldetik etsaiaren erasoei erantzun eginten dietela besterik ez dute esaten.

Sputnik News erdaraz