Kharkoveko Udal Asanbladak Errusia «herrialde erasotzaile» izendatzen zuen mozio bat atzera bota du.

Al menos dos personas murieron en un atentado durante una manifestación pro-Maidán en Járkov
© Sputnik/ Sergey Kozlov

Ukrainako bigarren hiririk handiena den Kharkoveko Udal Asanbladak uko egin dio Errusia herrialde erasotzaile gisa izendatzeari, Ves Kharkov berri-orriak informatzen duenez. 

Bilkuraren hasieran, Svoboda eta Demalians taldeek pipkete bat antolatu dute, Errusia Estatu erasotzaile gisa izendatzeko eskatuz, baina zinegotzi gehienek proposamenari ezezkoa eman diote.
Berri portalaren arabera «Kharkovek uko egin dio Errusia erasotzaile gisa deskribatzeari (…) diputatu gehienek ezetz esan diote azkenean soilik aldeko 19 bozka izna dituen proposamenari».
Gennadi Kernes Kharkoveko alkateak hiriak, bere izaera mugatarra dela eta, Errusiarekin lotura aunitz dituela esan du.
Milicianos prorrusos en el este de Ucrania
© REUTERS/ Maxim Shemetov

Joan den urtarrilaren 27an, Ukrainako parlamentuak, Errusia herrialde erasotzaile gisa definitzen zuen mozio bat onartu zuen.

Ukrainar Gobernuak hainbat alditan leporatu dio Errusiari Donbasseko miliziak teknikoki eta ekonomikoki laguntzea, baina Moskuk beti erantzun du bera ez dela Ukrainako ekialdeko gatazkaren parte.

Sputnik News erdaraz