Poroxenkoren txokolatea (politika gauza bat da eta negozioak beste bat)

Oxandabaratz

PoroxenkoZer esana eman izan du Poroxenkoren “Roshen” txokolate konpainiak. Ukrainako lehendakaritzan dagoen oligarkaren enpresa bakarra ez izan arren, handiena bada. 2013an, orduko lehendakari Janukovitx EBrekin elkarkidetza ekonomikorako ituna sinatu ala ez zebilela, berrietan agertu izan zen bere lantokien parte bat Errusian zituen (ukrainar oligarkiaren tradizioa segituz, inbertsioak Mendebalde-Ekialde banatzen ditu Poroxenkok) enpresa honen txokolatea Errusian erretiratua izan zela barne-kontrol pobreak eta arriskuak zirela eta (askok hori Errusiak Ukraina presionatzeko neurri gisa hartu zuten). Momentu horretatik aurrera, eta Janukovitxek EBrekiko Elkarkidetza Ekonomikoa sinatzeari uko egin ziola ikusita, beste aldera, europarzaleen aldera, erabat lerratu zen, Maidaneko errebolten aldeko (bere telebista kate 5 Channel-eko kazatariek propaganda lan eskerga egin zuten, eta beste hedabide ukrainar edo atzerritarreko kazetariak eta hedabideak diruz ordaintzen zituela ere esaten zen) eta are finantzaile bihurtuz (bera telebistan agertu zen “puskatutakoa eta suntsitutakoa berak konponduko zuela” aginduz).

Otsailaren 23an Sobietar Batasunean jaieguna zen, Armada Gorriaren Eguna baitzen. Gaur eguneko Errusian jaiegun hori mmantentzen da (ofizialki “Aberriaren Defendatzailearen Eguna” bada ere), kontutan izanik errusiar askok euren aurrekoak Armadan izan zituztela. Tartean, Bigarren Mundu Guda edo Aberri Guda Handiko balentria dago, errusiarrek ondo gogoratzen dute euren sistema sozialaren zein euren herriaren kontrako gorrotoak eramanda inbaditzaile faxista garaitu behar izan zutenekoa, heroismo handia erakutsi eta garesti ordaindu zutelarik. Guda horretan parte hartu zuten soldadu guztiak saritu zituzten Garaipen Antifaxistaren Ordenaz, ordena honen domina, kolore beltz eta laranjazko Gorka Deunaren Xingola batez lotzen zelarik. Hala, Guda hau denetan gogorrena eta esanguratsuena izanik, errusiar garaipenen inbolo bihurtu zen, antifaxismoa izan zen bezalaxe. Gorka Deunaren Xingola ezaguna egin zen gizarte osoan,  baita armadatik at, antifaxismoaren ikur gisa.

Zer zerikusi dute Poroxenkoren txokolateak eta Armada Gorriak bere Gorka Deunaren Xingolekin?

Ukrainako Ekialdean AntiMaidan matxinada hasi zenetik, gobernu maidanista europarzale banderistaren kontrakoentzat, euren ondare historiko-ideologiko antifaxista eta sobietarzalea gogoraratuz (Maidanek Europa eta Stepan Bandera omentzen dituelark; Ukrainaren arima bien arteko polarizazioa azken mugara eramana da); Ekialdeko biztanleek Gorka Deunaren Xingolak janzten dituzte, eta ikur hori banderetan, muraletan, manifestazioen pankartetan, zein Novorossijako Indar Armatuetan agertu izan da. Petro Poroxenko, maiatzaren 25etatik aurrera, Estatu maidanistaren lehendakari da. Gogoratu beharra da Gorka Deunaren Xingola Ukrainaren Ekialdean edota Novorossijan sinbolo bat bada, maidanisten kontrolpean dauden lurralde edota hedapen-baliabideetan antisinbolo bilakatu dutela; bai ideologia ofizial bilakatutako banderismoaren kontrako sinboloa delako eta bai elite neoeuropeistentzako “atzean utzi behar den iragan sobietarraren” edota “Errusiaren” sinbolo delako. Estatu maidanistak Gorka Deunaren Xingola eta bere eramaleak gorroto ditu: hala entzunak izan dira Julia Timoxenkoren adierazpenak: “bonba atomikoak bota behar ditugu Ukrainako errusiarren gainean” edota Arseni Jatseniuk lehen ministroaren deskribapena: “azpigizakiak”. Poroxenko berak Donbasseko matxinada “Errusiar inbasio” bezala deskribatu du. Beraz, pentsatzekoa da Poroxenko eta Gorka Deunaren Xingola bi mutur ezberdinetan daudela.

Hala ere hori ez da Poroxenkoren iritzia. Bere enrpesa “Roshen”-ek oraindik zabalik mantentzen du Errusian, Lipetsk hirian duen fabrika. “Estatu erasotzailetzat” izaendatu zuen Errusia, zigorrak eskatu Errusiarentzat, baina horrek ez du esan nahi bere aldetik han negoziorik izan ez ditzakezenik. Izan ere gauza bat politika da eta beste bat negozioak (ikusi beharko da zer pentsatzen duten horri buruz mobilizatuta izan diren milaka eta milaka ukrainarrek, edota mezu errusofoboz burua  kutsatzen diezkietenek). Baina “larriena” ez da hori, baizik eta otsailaren 23rako, Errusiar Aberriaren Defendatzailearen Egunerako, edizio berezia atera zuela Roshenek; ikus, Gorka Deunaren Xingola eta izar gorria eta guzti (Jatseniuk lehen ministroak ere esan zuen 40 hamarkadan SESBek Ukraina inbaditu zuela, errebisionismorik gogorrenean).

Beno ez da harritzekoa: Roshenek 2014an etekinak 9 aldiz biderkatu zituen Ukrainaren ekonomia hondoratzen ari zela. Izan ere, politika gauza bat da eta negozioak beste bat.

Euskal Herriko Antinperialistak

2 comentarios en «Poroxenkoren txokolatea (politika gauza bat da eta negozioak beste bat)»

  1. Ba ez, politika gauza bat eta negozioa beste gauz bat ez. Elkarri erabat lotuta daude!

  2. Kaixo dddddddd:

    Hori da guk esan nahi genuena. Izan ere artikuluaren asmoa Poroxenkoren hipokresia kritikatzea da: politikoki Ukrainako “sobietarzaleak” eta Errusia etsaitzat hartzea eta Errusiaren kontrako zigorrak (baita ekonomikoak, Errusiarekin lan egin nahi duten ukrainar enpresariak zigortzen dituztenak) bultzatu eta Ukrainako “errusiarzaleak” hil; baina aldi berean, negozioenarloan, Errusian fabrika bat du, etekinak eman eta eman, eta gainera,berak Ukrainan “errusiarzaletzat” edo “terroristatzat” dituen ikurrak erabiltzen ditu.

    Eskerrik asko iruzkinagatik!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *