Miliziek Mariupol inguruko bi herri eskuratu dituzte

Donetskeko Herri Milizien burua RIA Novosti komunikabideari jakinarazi dionez, milizianoek Mariupol hiriaren kanpoaldean kokatutako bi herri eskuratu dituzte.

miliziano«Atzo Mariupol inguruan dauden Pistxevik eta Pavlopol herriak askatu genituen, Guardia Nazionalak ez zuen aurre egitea lortu», esan zuen buruzagitzaren bozeramaile batek.

Eduard Basurin, milizien subkomandanteak, Mariupol kanpoaldeko egoera jakitea ezinezkoa zela informatu zuen. Honekin batera, astelehenean zehar zortzi miliziano Novoazovskeko Ospitale Zentralean metralla eta bala zauriengatik ingresatuak izan zirela informatu zuen.

Bestalde, Azov Batalloiko militar ukrainiarrek informatu dutenez, jada bi soldadu galdu dituzte gaur ematen ari diren borroketan. Sputnik-Logo