Errusierazko jatorrizko bertsioa: Ukrainako Forum Antifaxista
Ingelerazko bertsioa: Kristina Rus (Fort Russ)
Euskararako itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
2015eko otsailaren 21.
Ukrainar Euro-maidanitak kolpe odoltsuaren urteurrena ospatzen ari direlarik, Antimaidanaren jarraitzaileak euren data tragikoak oroitzen dituzte. Hain juxtu ere, duela urte bere, otsailaren 20an, “Eskuin Sektoreko” nazi talde batek Korsun ondoan krimearren autobus konboi bat eraso zuen, kolpe nazionalistaren aurka zeudenen benetako sarraski bat burutuz.
Antimaidaneko manifestazioetan parte hartu zituzten krimearrez beteriko zortzi autobus, (euren arerioen garaipenaren ostean) etxera zihoazela, Txerkasi eskualdeko Korsun hiritik gertu, Eskuin Sektoreko gaizkile-aldra armatu batek segadan harrapatu zituzten. Geroago jakin zen bezala, naziak mugimendu hauen jakitun ziren eta krimearrak itxaroten zeuden.
Harrapatutako autobusak erreak izan ziren, eta bidaiariak torturatuak, jipoituak eta umiliatuak. Pertsona batzuk heriotza arte egurtuak izan ziren.
Eskuin Sektoreko giza-zaborrak torturatutako baten testigantza sarean agertu zen berehala:
“Kievetik etxera kideekin bat itzultzen ari ginen, autobusez. Guri oihuka hasi ziren, Molotov koktelak botaz” dio Oksana biktimak. “Atera egin nintzenean, jioitu ninduten, eta gero mutilak jotzen hasi ziren”. “Stop Maidan” mugimenduko krimearrak Korsun-Xevtxenkovskitik hurbil erasotuak izan ziren. Autobusean aurretik zauritutako gizon bat ere bazegoen, zeinentzat anbulantzia lehena eskatu zen. “Eta gu egurtzen hasi ziren. Mutikoak, neskatoak, berdin zitzaien” gogoratzen du Oksanak. “Orduan gizonezkoak hartu zituzten eta erdi-biluzik ekarri zituzten. Apurtutako kristalen gainean belauniko jartzen eta ukrainar ereserkia abestera behartu zituzten, “Aintza heroiei!”(1) oihukatu arazten zituzten bitartean”. Telefonoak eta pasaporteak hartu zituzten eta astindu egin zituzten, berriz eramanez. Autobusean bederatzi orduz itxarotera behartu gintuzten eta gero aske utzi gintuzten”. Erasotzialeek ukraineraz egiten zuten eta krimearrak hizkuntza horretan hitz egitera behartu zituzten. Euren ekintzak krimearrekiko gorrotoaz markaturik zeuden.
“Gogoko dut oraingo Krimeako egoera. Orduan, arazo hori izan genuenean, ez armadako inork, ez poliziako inork ez gintuen babestu. Inori ez zitzaion ardura izan. Joaten utzi gintuztenean, Krimeara laster etorriko zirenaren abisua eman ziguten eta orduan Kieven baino okerrago pasako genuela Norbaitek gu babestea eskertzen dut”.
Gertakari tragiko horiek gogoratuz, Vladimir Kornilov analista politiko ezagunak dio gertatutakoa izugarria bazen ere, sarraski honek Krimea, bere itzala berarengan zuzentzen ari zen Ukrainako banderoviada agresibotik askatzeko indarra eman zuela.
“Gogorarazi nahi dizuet ordura arte Krimeak Kieven gertatzen zenari inertziaz erantzun ziola. Nire hurbilko krimear batzuk esana zidaten “hau ez da gure guda”. Krimear politologo batzuekin ere eztabaidatu nuen honi buruz. Batzuk Antimaidanera joan ziren, baina masen artean ez zegoen emozio handirik. Baina sarraski honetatik bizirik atera ziren krimearrak etxera itzultzean eta Kieven boterea nork lortu zuenari buruz hitz egiten hasi zirenean, Krimea lehertu egin zen, bere burua defendatu beharra zuenaz jabetu zen! Nire ustez hori hasi zen Krimea Errusiarekin berbatzeko prozesua (Odessako sarraskia baino bi hilabete lehenago izan zen; K.R.)
Beraz, ukrainar naziek euren esku zegoen dena egin zuten prozesu honi hastapena emateko” dio Kornilovek.
Kristina Rus:
Mendebaldeko prentsak “ukrainar herriak Maidanen azaldu zituen aldarrikapen demokratikoak” goratzen dituelarik, Kieven Maidanaren kontra Krimeako eta Ukraina Hego-Ekialdeko ukrainar errusieradunen aldarrikapenak ahazten dituzte. Zoritxarrez guda zibil odoltsu bat etorri behar izan zen gehienen begiak zabaltzeko, eta Ukrainan zer gertatuko zenaz hasieratik jabetu ziren horiek ez zuten Eskuin Sektoreak edo Maidanak izan zituzten babesik edo finantzaketarik.
Baina Ukrainar aldra ultranazionalisten determinazioa eta basakeria Korsunen eta Odessan eginagatik azalerazi zirenean, ukrainar herritar gehienak konturatu ziren Maidanak zer esan nahi zuen eta ulertu zuten zer motatako herrian bizi nahi zuten erabaki beharko zutela.
Oharra:
(1) “Aintza heroiei!” (ukraineraz, “Heroiam slava!”) II Mundu Gudan UPA milizia kolaborazionistak erabiltzen zuen lelo bat da, oraingo euren ondorengo politikok bere egin dutena.