Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Vineyard of the Saker bloga
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
2015ko otsailaren 19
Novorossijarrek Debaltsevo gehiena kontrolatzen dute (ofizialki 100%a gauerdian). Garrantzitsuagoa, ez dago erresistentzia antolaturik. Errusiar iturrien arabera, juntaren 1000 bat soldaduk errenditzeari uko egin eta hiriaren aldirietan ezkutatu dira edota hegoaldera ihes egin dute. Novorossijarrak ez dira ezta molestatu egiten ere eurak jazartzen edo euren su deskoordinatuari erantzuten: hotzak edota goseak errenditzera behartuko dituztela uste dute. Novorossijarren bozeramaile batek esan du poltsaren barruan dauden Juntaren indarren eta euren komandanteen arteko komunikazioak etenda daudela. Errusiar telebista kateek novorossijar gudariak euren bandera Debaltsevon altxatzen erakutsi dituzte.
Debaltsevon dauden indarrak erabat zanpatuak izan direla argi dago, baina harrigarria dena da zein azkar hondoratu diren. Argi eta garbi, Juntaren indarren borroka-gaitasunaren gainbehera katastrofiko baten aurrean gaude.
Errusiar komunikabideak Debaltsevon eta inguruetan errenditzen ari diren Juntaren soldaduen irudi asko ere erakusten ari dira. Errenditzen ari direnak, garbituak jantziak, elikatuak eta ahal bezain pronto etxera bidaliak dira.
Hungariako prentsaurrekoan Vladimir Putinek Debaltsevon ukrainar indarrak garaituak izan zirela baieztatu zuen. AEBk Juntari armak bidaltzen zizkiola ere baieztatu zuen, eta honek jende gehiago hil ahal bazuen ere, diferentzia handirik ez zuela ekarriko erantsi zuen, ukrainar soldaduek ez zutelako borrokatu nahi eta novorossijarren morala oso altua bait da.
Eguneko gertakaririk harrigarriena Petro Poroxenkok Debaltsevon poltsarik ere zegoenik ukatzea izan da. Ematen duenez Juntarentzako shocka hain handia izan da ezen Kieveko frikiei egitatea ukatuz erreakzionatzea besterik bururatu ez zaien. Hau estrategia oso okerra da, izan ere errusiar komunikabideak Ukrainar irrati eta kable emisio-guneetatik debekatuak izan badira ere, eta errusiar prentsa osoak Ukrainan akreditazioak kantzelatuak izan baditu ere, Interneten bidez eskuratu daiteke, eta egungo gertakizunei buruzko informazioa telefonoz ere pasa daiteke (baita ere poltsa barruan dauden Juntako indarren deiez). Beraz, Radako eta Gobernuko frikiak “erabat ukatu” planean badaude ere, populazioa informatua dago, eta zurrumurruek hondamendiaren tamaina handizkatu besterik ez dute egiten.
(Eta ez lidakeen batere harrituko Jarox eta halako eropitoak orain Poroxenkoren aurka biratzen badira. Interesgarria da Jatseniuk eta Turtxinov nola kokatzen diren, nire ustez Poroxenkoren kontra biratzen hurrengoak izango dira).
Egunotan benetan historikoa izango den zerbait ikusi dugula uste dut. Debaltsevoko porrota dimentsioan taktikoa bada, again ondorio operazionalak eta are estrategikoak izango ditu. Nahiz eta hau esateko batere ziurtasun ez dudan, ukrainar armada “haustura puntu” ospetsuan dagoela. Hemen azaldu izan dut: puntu horretan, zure gaitasunak direnak direlarik ere, zure armadaren egitura segituan desegiten da. Badakit frontea orain egonkorra dela, baina Debaltsevoko porrotak Juntaren indar guztien moralarentzat efektu suntsigarriak izango duela uste dut. Eta ez hori bakarrik, baizik eta poltsa likidatzerakoan, hor aritu izan diren novorossijar indarrak beste nonbait erabili ahal izango dira.
Pentsa ezazue: kokagune-gako batzuek novorossijar indar kopuru handi bat bertan murgilarazi zituzten, batez ere Donetskeko aireportuak (Donetsk bonbatzeko erabiliz izan zena), Debaltsevoko poltsak (Gorlovka bonbatzeko erabili izan denak, Donetsk-Gorlovka-Lugansk ardatza mehatxatzen zuenak eta Donetsk edota Lugansk erasotzeko erabilia izan zitekeenak) eta Peski hiriak, Donetskeko aireportuko juntako indarrei sostengua emateko erabilia izan zenak. Orain denak novorossijar eskuetan daude. Nora jo dezakete orain?
Momentuz, novorossijarrak “txintxo plantak” egiten ari dira. Euren arma astunak erretiratzen ere hasi dira, Juntak halakorik egin ez badu ere (batera egin behar zuten). Baina ez gaitezen xaloak izan: hori egiten ari dira eurentzat segurua delako, ez Minskeko 2 Akordioarengan (M2A) konfidantzarik dutelako. Novorossijar oinezko tropak (eta blindatuak) Juntarekiko hainbesteko nagusitasuna dute ezen oso kostu txikian erretiratu ditazketen. Baina mundu guztiak M2A betetzeko ezinezkoa dela ulertzen badu ere, alde guztiek argi dute gatazka berriz hasiko dela. Hori gertatzen denean, negu honetan izan duen formarekiko ezberdina izango den beste forma baten pean gertatuko da.
Lehenik, novorossijarrak ondo armatuta, ekipatuta eta hornituta daude. Bigarrenik, Debaltsevoko operazioak LHEko eta DHEko indarrek batera lan egin dezaketela erakutsi du. Baita Mozgoivoik ere, politikoki Zakhartxenkoz edo Plotnitskiz ezer gutxi onik esan dezakeenak, militarki sinu bera dantzatzen duela ematen du, eta beraz novorossijar indar guztiak komando beraren azpian daudela ematen du. Hirugarrenik, novorossijar ahuldade nagusiak likidatu dira eta beste fronteetan erabiltzeko txoke-indar asko askatu dira.
Har dezagun, esaterako, Mariupolen kasua. Han Juntaren indarrek Novoazovskerako bidean eraso bat egiten saiatu zina dira. Lortu duten gauza bakarra tarteko “inorena ez den lurraldean” kilometro pare bat barneratzea izan zen eta orduan aise geldituak izan ziren. Novorossijaren txoke-indarrak aske gelditzen direnean, Mariupolerako kontraeraso bat hirian dauden Juntaren indarrentzako mehatxu larri bat izan daiteke. Gaur arte, novorossijarren aldetik, halako eraso bat oso arriskutsua zatekeen, Juntak hegaletiko eraso baten bidez indar horiek gainontzeko novorossijar indarrengandik isola zitzakeelako, baina arrisku hori jada ez da, novorossijar indar gehiago eskura daudelako eta Juntaren indarraren morala suntsitua delako.
Beste aukera interesgarri bat aditu militar (oso fin) antimaidandar Andrei Basketokek iragarritakoa da: M4 eta N20 bideetan Karlovka eta Avdeievkarako erasoa, gero Juntaren indarrak berriz inguratzeko matxarda-mugimendu batez errematatzeko (mapa honetan gorriz):
Kieven arazoa, gaur egungo fronteko kontaktu-lerro osoa novorossijarren kontraerasorako puntu izan daitekeela da. Hauek sekula ez dute ezkutatu novorossijar lur historiko denak hartzeko euren asmoa. Beraz egungo sueteen erlatiboa atsegina bada ere, nire ustez, udaberri honetan, novorossijarrek euren oinezko-tropak indartzerakoan, Kieveko erregimenarentzat egoera beldurgarria izango da eta AEBtako arma bidalketak ezin izango du hori aldatu. Hori Kieveko esperimentu naziaren amaieraren hasiera izan daiteke.
Inperio anglosionistarentzako ‘ndorioak argi daude: eliteek zentzu apurrik badute, Poroxenko eta gainontzeko eroak kargugabetu eta teknokraten gobernu bat ezarri beharko dute, zeinak Konstituzio berri bat idatzi eta federalizaziorako erreferendum bat antolatuko duen, soilik hobe negoziatzen delako negoziatzeko zerbait duzunean, batzuen heroi Hitlerrek bezala bunkerrean ezkutatuta bukatu nahi ez bada. Hala ere,e z dut uste Sam Osabak edo Euro-ergelek zentzurik dutenik.
Bozkez edo balez, batean edo betean, irabazten ari gara.
The Saker