Jatorrizkoa ingeleraz: Vladimir Suchanen bloga
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Minsk 2.0ri buruzko auskalo zer kristalezko bolan oinarritutako irakurketa batzuen arabera, arrazoirik gabe ontzat ematen dute Minsk 2.0 Putinek hasitako edo eskatutako zerbait dela. Ideia honen alde argudiatzeko ezer ez dagoenaz jakitun naiz. Azalpen lasaiak (sinpleak) Minsk 2.0 Mendebaldeak hasi eta inposatu duela dio: a) Debaltsevoko hondamendiari erantzuteko; eta b) Minsk 1.0ren Errusiaren, DHEren eta LHEren partetikako ustezko “sabotaia” bukatzeko. Poroxenkoren eta Mendebaldeko liderren arteko bilerak oso ondo bateratu eta koordinatu dira, azken ultimatumak eta erretolika antierrusiarraren puztea bezalaxe. Azken finean, Minsk 1.0 printzipio batzuen inguruko itun (printzipiorik gabeko ituna, halere) bat zen, eta beste aldea Minsk 1.0/2.0 “aukera arrazional eta posible bakar” gisa aurkezten ari da (buruz ari naiz, Brzezinskiren zirriborroa aipatzen, hau ere aipatu izan da eta)- Udaberrian, errusiar analista batzuek ohartu zuten bezala, Errusiak hainbat aukera eta egiteko jokaldi eskuan bazituen, orain aukera kopurua txikitu egin da; Juntaren kontrako erresistentzia lehen Odessatik Kharkovera zabaltzen bazen ere, orain Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zati txiki batera mugatzen baita. Junta naziak orain oinarri sendo bat eta Estatu-aparailu osoaren gaineko kontrola du, bereziki motibatutako paramilitar, erakunde eta hauen aktibista nazi armatu eta entrenatuak alde dituelarik. Euren profesionaltasuna ere erabat handitu da. Oharkabean pasa den gertakizun bat, Kieveko erregimena, mota guztietako esperto eta aholkularien laguntzat “nazio–eraikuntza” eta Estatu naziaren eraikuntza prozesu berri batean erabat murgildu dela izan da, prozesu hau kriminala bada ere. Modu berean DHEko eta LHEko nazio eta Estatu eraikuntza saboteatua edo parentesi artean jarria izan da. Emaitza gisa, herri-milizia, tirabira handiekin bada ere armada antzeko zerbait bihurtu bada ere (eta prozesu hau Minskeko akordioaren pe itzuli egin behar da), Estatu erakundeen eraikuntza oso atzean egon da. Saiakera partzial eta eskas hauek, status bereziaren juntaren legeak zonalde horiek benetan ATOren komando militarraren esku utziak dauden bitartean, Errepublika izatear daudenak eskualde bihurtzeko ezabatuak edo etenak badira; orduan erresistentzia eta oposizio antifaxista antolakuntza kaos ezgaitasun eta desordena egoera batean sartuko da.
Minsk 2.0ko aferarekiko erantzun errealista baina politikoki tranpatia eta intelektualki hutsala aukera onik ez dagoela, denak txarrak direla eta hartutakoa txarren artean ez hain txarra dela esatea da. Edonork topa ditzazke zalantzak arrazoiketa honetan. Gatzetan hainbesterainokoa ez den honek duen arazo oso garbi eta frogagarri bat, Inperioarekin ekimen diplomatiko eta politikoaren emaitza izatean datza. Eta Minsk 2.0ra eraman duen ekimen diplomatiko argiak duela bi aste hasi baziren ere, halako mugimenduak behintzat udaberritik hasi ziren.