DEBALTSEVON ARMADA MAIDANITAREN LAUDENARENAK EGIN DU

Jatorriko bertsioa ingeleraz: International Observatory on Ukrainian Conflict

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea.

“Ukrainako errebeldeek borroka-zelai erdian dagoen hirian suetena erlatibizatuz Kiev ohartarazi dute”

Larunbatean Donetskeko Herri Errepublikak “Poroxenkoren indarrek, suetena sinatu ostean, borroka-zelaiko Debaltsevo hiritik ateratzeko egingo duten saiakera oro eraso bezala hartua izango dela” ohartarazi zuen.

Larunbatean, Greenwicheko orduaren arabera, gaueko hamarrak zirenean, Debaltsevon borroka gogorrak eman ziren, juxtu 10 hilabetetako gatazkan eten bat izan daitekeen suetena indarrean sartu baino pixka bat lehenago.

Kievek modu desesperatuan ukatzeko Junta washingtonzalearen milaka soldadu hirian inguratuta geratu direnik. Baina Poroxenkoren armadaren laurden ingururenak egin du, eta baita hauek duten materialarenak, tankeak, artilleria astuna eta ibilgailu blindatuak barne!

Donetskeko Herri Errepublikako lehendakari Aleksandr Zakhartxenkok larunbatean ohartarazi zuen “suetena sinatu ostean, bere indarrak Debaltsevotik ateratzeko Poroxenkoren saiakera oro erasotzat hartua” izango zela. “Halako saiakerak eragotziko ditugu eta etsaia suntsitua izango da” esan zuen Zakhartxenkok.

“Kieveko Juntak eta Mendebaldeak Errusiari separatistei arma astunak luzatzea eragotzi diote. Mehatxu honek suetenaren ahulezia nabarmentzen du eta separatistek borrokari berriz ekiteko arrazoi gisa erabil dezakete” esan zuen AFP agentziak.

KREMLINEK DIO DHEren POSIZIOA BAT DATORRELA MINSKEN SINATUTAKOAREKIN.

Kremlinen Dmitri Peskov bozeramaileak errebeldeen ohartarazpena aintzat hartu zuen.

“Ukrainar armadaren inguratutako unitateek, suetena sinatu ostean ere, setioa apurtzen saiatuko dira noski, eta horrek suetena puskatzea esan nahi du” esan zuen Peskovek Interfax agentziaren arabera. “Arrisku potentziala hori da.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *