Minskeko “Ituna” (Alexander Mercouris)

2015ko otsailaren 12an idatzia

Jatorrizko iturria: Vineyard of the Saker bloga

Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak ingeleratik euskarara itzulia

Agertu da jada Minsken nork “irabazi” eta nork “galdu” duenaren inguruko eztabaida.

Erantzunik laburrena, Alemaniako Kanpo Arazoetarako Ministro Steinmeierrek esan duen moduan, apurketarik ez, baina Errusiak eta Novorossijako Indar Armatuek aurrera egin dutela da.

Hemen gauza bat azaldu eta errepikatu behar da (sarritan azaldu dut dagoeneko).

Itunak ez du Donbassen federalizazioaren edota autonomiaren inguruan ezer aurreikusten, baizik eta Ukrainaren barne Donbassentzako behin-behineko status berezi bat aipatzen du.

Minskeko negoziaketetan ezin zen federalizatzeari buruzko itunik atera, batez ere bost potentzien –Errusia, Bielorrusia, Ukraina, Alemania eta Frantzia- arteko goi-bilkura bat zelako. Errusiarrek behin eta berriz aipatu dute hau Ukrainaren barneko afera bat eta ukrainarren arteko guda zibil bat zeal, beraz, haiek konpondu behar zituztela haien artekoak, negoziaketen bidez, noski.

Errusiaren posizioa horrako hori izanda, Errusiak eta beste potentziek ezin dute ukrainarrengan federalizazio eskema bat inposatu eta ez dute halakorik egin –publikoki ez behintzat-. Minskeko hizketaldien helburua, behintzat, errusiarren ikuspegiari dagokionez, negoziaketa konstituzionaletarako baldintzak (antza zenez, 2014ko otsailaren 21ean, apirilaren 17an eta irailaren 5ean itundu ziren) ezartzea zen, errusiarrek hau babesten dutelarik.

Errusiarrak negoziaketen posizioari otsaileko kolpea gertatu zenetik eutsi diete. Errusiarrek egingo ez dutena da negoziaketa horien emaitza aldez aurretik agindu, bestela ez ziratekeen negoziaketak izango. Negoziaketa edozer delarik ere, bere emaitza sekula ez da aurretik inposatzen.

Errusiarrek negoziazioen ondorioa aldez aurretik determinatu nahiko balute, emaitza gisa federalizazioan tematuz. Orduan aldeei euren ikuspuntua inposatzen egongo lirateke, eta gatazkaren parte direla onartuko zuketen, eta hori behin baino gehiagotan ukatu dute. Beraz, AEB Sirian egiten saiatu izan dena, negoziazio batzuen ondorio jakin bat aldez aurretik determinatzen (Assaden dimisioa kasu honetan) egiten ariko ziratekeen. Errusiarrak beti azaldu dira halako jarreren aurka, eta koherenteak izan dira orain ez hartzean.

Aldeen euren artean zer negoziatzen dutenaren arabera, negoziazioak deszentralizazioan, federalizazioan. Konfederazioan edo are Donbassen independentzian bukatuko dira (errusiarrak uda honetan aukera hori posibletzat hartu izan dute). Azken hau ez da gaur ikusi dugun Ukrainaren subiranotasuna edo lurralde osotasuna errespetatu eta are babesten duen adierazpenarekin bateraezina. Gatazkari bereak ziazkion bi aldeek Ukrainako gatazka konpontzeko bide gisa zatiketa formala adosten badute, orduan Errusia bezalako nazioarteko eragileek hori aintzatetsi dezakete aurretik Ukrainaren lurralde osotasuna babesteari buruzko posizioa zalantzan jarri Gabe, Txekoslovakia zatitu zenean egin izan zuten moduan.

Egia esan denek dakite Errusiaren aukera kuttuna federalizazioa dela, eta orain europarrak horrantz lerrokatzen hasi dira. Irteera hau gauzagarria ote den beste kontu bat da.

Gako hau ulertutakoan, beste guztia ulertzeko bide egiten da.

Aurreko udaberrian eta udan errusiarrek sueten bat bultzatu zuten negoziaketa konstituzionalak has zitezen (orduan aukera gutxiago zeuden). Orain suetenerako itun bat dago.

Abuztuan jada errusiarrek eskatu zuten Donbassetik arma astunak erretiratzea. Orain Donbassetik arma astunak erretiratzeko itun bat dago.

Hori betetzen bada, Juntaren posizioa ahuldu egingo zatekeen Donbassen, Jutaren armada baita arma astunetan nagusitasuna duena. Bi aldek soilik oinezko indarrekin uzten baditugu, abantaila NIAren eskura pasako zatekeen.

Minsken, hauteskunde konstituzionalak burutzeko baldintzak sortzeko 2014ko irailaren 5ean adostu zen mekanismo politikoa berraktibatzen ari da. Beraz, Donbassen status berezirako lege bat egongo da, bere status legala eztabaidatuko den negoziaketa konstituzionalak izan aurretik eta barne administrazioa NIAren esku uzteko, hauteskundek egiteko eta abarrerako mekanismo legal bat egongo da (Ukrainak onartu zuen halako lege bat, nahiz eta gero zokobazter utzi).

Aurreikuspen berri bat dago, zeinak prozesu honetarako gutxieneko kronologia bat ezartzen duen, negoziaketa konstituzional hauek urtea bukatu orduko amaituta egotea suposatzen delarik.

Ikuskaritza prozesua ESLAren esku uztearen inguruko ideia batzuk daude.

Hau gertatuko al da? Zalantza handiak ikusten ditut. 2014ko irailaren 5ean Minsken adostutakoari begiratzen badiogu, orduan Juntak ez zituan arma astunak erretirako, ez zituen adostutako lerrora erretiratu. Donbassen gaineko blokeo ekonomiko bat inposatu zuen (eta orain altxatzera behartua izan da). Donbassen status bereziaren legea ezabatu zuen. Bere armada indartu zuen eta urtarrilean beste ofentsiba bat hasi zuen.

Prozesu honek Minsken irailean gertatutakoak baino arrakasta handiagoa izaterik ba al du?

Aurreko prozesuaren eta honen arteko ezberdintasunik handiena, orain europarrak inplikatuta izatea da. Bere arrakasta edo porrota, europarrak Junta bere betebeharrak betetzera zenbateraino saiatzen denari lotuta dago. Aurretik kale egin zuten asmo horietan, beraz arraroa da oraingoan arrakasta izatea. Europarren Junta bere eginkizunak betetzera behartzen huts egiten badute, prozesu honek kale egingo du aurrekoak egin zuen bezala, eta borroka-zelaian abantaila gero eta gehiago NIAren eskuetan egongo da, udaberrian borroka gehiago eta NIAren aurreratzen berri bat ikusiko ditugularik.

Bitartean, mugaren kontrola, “indar armatu ilegalen” armagabetzea, eta abar, negoziazio konstituzionalen arrakastari lotuta daude, negoziaketok urte bukaerarako amaituta egon behar dutelarik. Noski, negoziaketa hauek arrakastaz bukatzen badira, orduan bete Ukraina baten aurrean egongo gara, eta Ukraina berri horretan gertatuko dira horiek. Beraz, mugako kontrol-guneak eta abar gaur egungo agintarien esku ez, baizik eta agintari ezberdinen esku egongo dira.

Negoziaketak emango al dira? Arrakasta izango al dute? Zalantzak ditut. Juntak uko egingo die, gertatzen badira, Juntaren zilegitasuna eta are Maidanaren proiektu osoa zalantzan jarriko bailukete.

Azkenean, europarrak egingo dutenaren araberakoa izango da erantzuna. Gatazka hasi zenetik, hala da.

Prozesuan europarrek egiten dutenari lotuta egotea, bere arrakastaz zalantza asko izateko arrazoi on bat da. Litekeena gatazka gehiago gertatzea da, baina atsedenaldi baten Poroxenko egin zuen “berri onik ez Ukrainarentzat” onarpenak pista asko ematen ditu irabazten nor doanaren inguruan.13 - Saker pics or logo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *