Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (slavyangrad.es)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
2014ko otsailaren 14
Errusiak jada gezurtatu du Poroxenkok iragarritako Nadija Savtxenko berehala aske uztea, Poroxenkoren eta Europar Batasunaren ilusioak zapuztuz, euren aurrean Errusiak sekula ez bait zuen halakorik agindu .
Juntak, bere Kanpo Arazoetarako Ministro Pavlo Klimkinen bitartez, Herri Errepublikaeen liderrentzako amniista ezinezkoa dela esan du, hau Minskeko Akordioaren puntu batekin kontraesanean dagoelarik. Juntak Donbassen statusari buruzko beharrizanik ez duela esan du.
Europar Batasunak Errusiar Federazioaren kontrako zigorrak ezerezean utziko ez direla baieztatu du, baizik eta onartutako zigorrak otsailaren 16an indarrean sartuko direla: zigortutako pertsonen zerrendan Errusiar Federazioko eta Donetskeko zein Luganskeko Herri Errepubliketako hiritar gehiago sartuko dira.
Bai AEBek zein EBk Errusia egin nahi dute Minskeko akordioa betearaztearen arduradun, eta soilik orduan hartuko da kontutan zigorretako batzuk kentzeko aukera (AEBk jada esan du krisia ez dela bukatuko ahalik eta Ukrainak mugekiko kontrola berreskuratu arte, honek zigorrak orduan ezabatuko direla iradokitzen duelarik. Ukrainak mugaren kontrola akordioaren beste puntuak betetzerakoan berreskuratuko du).
Errusiar Federazioak enkargatutako Mistralen salmenta ere Minskeko akordioak betetzeari lotuta egon daiteke. Momentuz, Frantziak salmentarako baldintzarik ez dagoela uste du.
Krimeako arazoa ere ez da bistatik desagertu, baizik eta Errusiak Minskeko akordioak bete arte atzeratu da. Hau da, Minskeko akordioak erabat betetzen badira, Krimeako arazoa bai ala bai berriz mahaigaineratuko da.
Oro har, iraileko 5eko eta 19eko akordioen ondorengo argazki bat dugu. Errusia Minskeko akordioak betetzeko arduradun bakarra da eta bake prozesua eteten bada Estatu Batuek eta Europar tasunak ez dute zalantzarik izango porrot hau leporatzeko. Juntak jada bere bekatuengatik barkamena lortu du, eta akordio hau ez betetzeagatik juntari errua botatzeko aukera barregarritzat jo du jada..
Oro har, agian prozesu honek lortuko duen bakarra aldi batetarako sueten bat eta preso batzuen trukaketa soilik da.