Zer agerrarazten du Minsk 2.0ko protokoloak (etiketak eta formaltasunek) Itunaren edukiaren inguruan?

Jatorrizko testua ingeleraz: Vladimir Suchanen bloga

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Minsk 2.0 Merkelek, Putinek eta Hollandek negoziatu zutelarik, dokumentua, Minsk 1.0 Itunaren moduan, “Hiruko Kontaktu Taldeak” sinatu zuen, hots, ESLAren ordezkariak, Errusiaren Ukrainako enbaxadoreak eta Kutxmak “Ukrainako bigarren lehendakari” gisa. Hiru horiek euren tituluekin sinatu zuten (ikus linka). Euren azpian, Minsk 1.0n gertatu zen gisan, DHEko zein LHEko lehendakariek, Zakahrtxenkok eta Plotnitskik ere sinatu dute, baina titulu ofizialik gabe. Bi mahaitako negoziazio honek argi erakusten du Zakhartxenko zein Plotnitski prozesuan eranskinak gisa tratatuak izan direla, Errusiak bere aldetik “hiruko kontaktu taldearen” gisa jokatzen du, DHE eta LHE gabe negoziatu eta adostutako baldintzak et eskaerak hauei ezartzeko luzatzen dizkielarik. Beraz, Minsk 1.0 izan zen bezala, Minsk 2.0, funtsean DHEren zein LHEren desegitea eta heriotza ofizialtzen duen dokumentu bat da.

Herri Errepublikei emandako tratu baxu eta umiliagarri honek, Geneva eta Moskuko negoziaketen oihartzuna azaltzen digu, non siriar gobernuaren eta mendebaldeak babestutako oposizioaren, praktikoki Al Qaedak antolatutako armaden arteko hizketaldiak eman ziren.

PS: Zakhartxenkok eta Plotnitskik ez zutela sinatu dioen hori, desinformazioa besterik ez da, betiko desinformazio kanalek pozarren zabaldutakoa.

https://vk.com/strelkov_info?w=wall-57424472_46375