Kaixo lagunok!
Ohartxo honen bidez, gure blogaren jarraitzaile guztiei gauza bi jakinarazi nahi dizuegu:
1. Minskeko Itunari buruz: Blog honen helburuetako bat, euskal herritarrei Novorossijari buruz informazioa ematen da. Klasikoek esan zuten informazia boterea dela, eta gure ustez, solidarioak informatuta egotea elkartasuna zabaltzeko modu eraginkor bat da. Minskeko Itunak sortu dituen iritzi ezberdinen aurrean, eta honen alde ezberdinen aurrean (arriskuen zein aukeren, zein betebeharren, zein lorpenen inguruan, Novorossijaren zein Errusiaren ikuspegitik, eta baita bi ikuspegien inguruko ezberdintasunak direla eta), gure blogak informazio zein ikuspuntu ezberdinak zabalduko ditu, kritikoagoak zein aldekoagoak; horrela gure jarraitzaileek gatazkaren konplexutasunaz informatuago egon daitezen. Izan ere, gaurko gatazkak oso aldakorrak dira, gatazkaren faktoreak diren bezalaxe, eta asmatzea geroz eta zailagoa da. Iritzi ezberdinetako artikulu sorta zabala eskaintzeak badu baita ere, iritzi kritiko bat eratzeko tresna ahalik eta gehien ematearen helburua.
2. Blogaren berrikuntzei buruz: Gure blogak berrikuntza batzuk ere burutu ditu. Nabarmenenak, eskuineko zutabean, loturen arloan, lotura berriak jartzea; eta bestetik eta bereziki, blogaren goiko erritilean, Komite honetako kideek eginiko artikuluak biltzea (hiru lehio berri ikusiko dituzue; artikuluok euskaraz, gazteleraz zein errusieraz hizkuntzaren arabera sailkatuz). Honela, gure Komiteko kideen ekoizpena zein den ikus zenezakete, Komitearen ikuspegi propiora hobeto ezagutzeko, eta gatazka bera ezagutzeko bestelako materialak eskura izateko.
Azkenik, informatzen dizuego ohartxo hau egun batzuk egongo dela blogaren goiko aldean itsatsia, bisitari berriak ere informa daitezen. Artikulu berriak irakurtzeko, kurtsoreari beherantz egin beharko diozue.
