Denek sinatu nahi zuten alferrikako ituna (The Saker)

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Vineyard of the Saker bloga

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

2015ko otsailaren 13

Esan beharra dut Minskeko bigarren Akordioak (M2A) izan dituen erreakzio erabat zalapartatsuek bai dibertitu eta bai ikaratu egin nautela. Ematen duenez analisia albo batera utzia eta hiperboleaz eta adierazpen arranditsu baina hutsalez ordeztua izan da. Hemen irakur daitezken komentario batzuk irakurrita atzeman daiteke Ukrainako guda bukatua dela eta Inperio anglosionistak, Putinen Surkoven eta errusiar oligarken armada anonimo eta ilun baten laguntzaz, novorossijar ametsari izugarrizko kolpe erabakigarria eman diola.

Zer gertatzen da hemen? Denak erotu egin al zarete?

Parte batetan, hau edonork itun honi buruz edozer eta honen kontrakoa irakur dezakeelako gertatzen da (honi buruz gero luzatuko gara), eta baina Mendebaldeko komunikabideek ituna Mendebaldearen borondate-indarraren, diplomaziaren eta zigorren garaipen gisa aurkeztu dutelako. Guzti hau zentzugabekeria da, baina hau da komunikabide korporatiboak irakurriz hartzen duzuna. Beraz, utz dezagun alde batera harrabotsa eta gure burmuinak pentsatzeko erabil ditzagun.

Lehenik, denoi gogorarazi nahi dizuet Juntak sinatutako itun oro puskatu duela. Denak. Eta ez dago oraingoan ezberdina izango dela pentsatzeko arrazoirik.

Bigarrenik, Poroxenkok nahi duena agindu dezake, baina “Ukraina independentean” boterea San Osabak eta honek kontrolatutako “maidanitek” dute.

Hirugarrenik, zergatik uste duzue Merkelek eta Hollandek euren “gogo diplomatikoa ateratzeko” premia hori izan eta esku hartzea erabaki dutela? Debaltsevo deitutako toki batekin zerikusirik izan dezake? Eta zer dio M2Ak Debaltsevoren inguruan? Asmatu duzue, ezer ez.

Laugarrenik, ituna Ukrainaren aldetik ez du ezta Poroxenkok sinatu, Kutxmak baizik.

Bosgarrenik, konproba ezazue hau:

9.“Gobernuak Ukrainaren Estatu-mugaren erabateko kontrola berrezarriko du gatazkaren zonalde osoan, hau tokiko hauteskundeen ostean indarrean jarriko delarik eta 2015ko bukaeran, 11 puntuan zehazten denaren arabera –Hiruko Kontaktu taldearen markoaren barne Donetsk eta Luganskeko zonalde batzuetako ordezkariak kontsultatu eta hauekin adostu ondorenaginte politikoa osorik ezarri ostean egingo delarik (Ukrainako Legean eta Konstituzio-erreforman oinarritutako Donetsk eta Luganskeko eskualdeen zonalde batzuetan tokiko hauteskundeak eginez)”.

Nik ikusten dudan berdina ikusten al duzue? Muga Kieven kontrolpera pasatuko den arren, hori “zerbait” gertatu ondoren izango da, eta “zerbait” hori honako hau da: novorossijar liderrekin kontsultatu eta adostutako Konstituzio-erreforma!!! Norbaitek uste al du Radak honetan edo antzeko zeozertan parterik hartuko duenik? Liaxkok, Farionek, Tiahnibokek edo Jaroxek Donbasseko “azpi-gizakiekin” batera elkarlanean arituko al dira Ukrainar Konstituzioa aldatzeko? Noski ezetz!!

Beraz laburtu dezagun, M2A:

1) autoitaterik gabeko pertsona batek sinatu du;

2) botererik gabeko junta bat ordezkatuz;

3) Minsken elkartzeko arrazoi nagusia aipatu ere ez du egiten;

4) eta bete ezin diren puntu batzuk ditu.

Eta nola liteke hori hain testu esanguratsu batetarako?

Egia esan, dokumentuaren atal txiki batek elementu errealistak dakartza; suetena eta arma astunen erretiratzea. Eta kitto. Gainontzekoa zentzugabekeria da. Ikus ezazue:

#4: Juntak eta novorossijarrek batera antolatuko dituzten tokiko hauteskundeak. Zentzugabekeria.

#5: Barkamenak eta amnistiak. Guda krimen oro barkatzea (MH-17 eta Odessakoa barne). Desatsegina.

#6: “Denak denen truke” trukatzea. Juntaren eskuetan dauden preso gehienak hilda daude.

#7: Laguntza humanitarioa. Hutsala, laguntza jada etortzen ari baita.

#8: pentsioen ordainketa: Juntak ez du dirurik. Ez da gertatuko.

#9: Konstituzio-erreforma. Ez da gertatuko.

#10: Atzerriko indar guztien erretiratzea. Zentzugabekoa: hor daudenak (NATOko herrialdeetakoak) egoten jarraituko dute, ez daudenak (9000 errusiar soldadu), ezin dira “erretiratu” bertan ez daudelako.

#11: Konstituzio-erreforma “herri-miliziak sortzea” barne. Barregarria: hori izango alda Novorossijar Indar Armatuen izen berria?

#12: Aurreko dena gertatzen bada, hauteskundeak. Baina gertatuko ez denez…

#13: “lan-taldeak” sortzea. Bai noski, segi ametsetan.

Hala ere, M2Ako gauzarik interesgarriena ez da dioena, esaten EZ duena baizik:

1) Debaltsevori buruz tutik ez

2) Juntaren eta Novorossijar aginteak elkarrekin negoziatzeko ezartzeari buruz tutik ez

3) Ukrainaren etorkizuneko statusari buruz tutik ez

4) Ukrainar ekonomiari (erortzen jarraitzen du) buruz tutik ez

5) Bake-tropei (edozein sueten mantentzeko erabakigarriak) buruz tutik ez

6) Novorossijarrek “terroristak” ez direla, baizik eta independentzia bilatzen ari den jendea denari buruz tutik ez. Poroxenkok oraindik ez die zuzenean hitzik egin

Baliteke aurreko afera hauek eztabaidatuak izatea, baina ez da publiko egin. Agian M2Aren baldintza sekretuetan sartu dira. Hala ere, litekeena eztabaidatuak izana baina hauen inguruan adostasunik lortu ez izana da.

Baina ezer garrantzitsurik lortu ez badute, orduan zergatik parte hartu dute denek honetan? Oso erraza: denek lortu dutelako zerbait (M2Ako puntu batzuk ezarriak badira ala ez):

1) Novorossijarrek:

  1. a) Juntak novorossijar hirien kontrako terrore-erasoak etetea.
  2. b) Kontaktu-lerroaren aintzatespena.
  3. c) Voentorg fluxuak zabalik jarraitzen duenaren berme (mugaren kontrola).
  4. d) 100.000 soldadu estra mobilizatzeko denbora.
  5. e) Alde guztiek (europarrek barne) status berezi bat merezi dutela aintzatestea.

2) Poroxenkok:

  1. a) Munduko liderren babes sinboliko eta itxurazkoa.
  2. b) Novorossijar aitzinatzea gelditzea.
  3. c) Juntaren indarrak Debaltsevoko poltsatik atera ahalko direnaren itxaropena.
  4. d) NDFk mailegatutako dirua (ez nahikoa, baina ezer ez baino hobea).

3) Merkelek eta Hollandek:

  1. a) EBren kanpo politia esanguratsua denaren ilusioa berrestea.
  2. b) Iparramerikar eroak ferazeko itxaropena (again okerra dena
  3. c) Errusiaren aurkako guda ekonomikoa erlaxatzeko itxaropena (Mistralak?)

4) Putinek:

  1. a) Muga konstituzio-erreformak eman arte, beste hitzetan ad aeternam, kontrolatzeko itxaropena.
  2. b) Bera gabe konponbiderik topa ezin daitekela aintzatetsi izana.
  3. c) Zigorrak erlaxatzearen itxaropena.

Denek nahi zutena lortu zuten eta irribarrez bukatu zuten. Ondo eurengatik, baina horrek ez du esan nahi gatazkaren konponbide bat bilatu dutenik.

Egia esan, Minsken ez da ezer gertatu, ez behintzat garrantzizko ezer. Novorossijarrek azken borroka irabazi dute (beste behin), beraz Juntarengandik bonbaketa eroak eteteko hitz-ematea lortu dute indarrezko posizio batean negoziatu dutelako, eta Debaltsevo ezta aipatua izan ez denez, ematen du bertan atrapatutako Juntaren indarrak atera egingo ahal direla baldin eta euren armak lagatzen badituzte. Beraz, Debaltsevoko poltsa Novorossijak kontrolatuko du. Putinek aintzatespen politikoa eta zigor gehiago ez ezartzearen itxaropena lortu ditu (gogoratu zigorrak Minsk 1en ondoren ezarri zirela). Europarrek ere zeozer lortu dute, propaganda pixkat; eta galtzaile nagusia Poroxenko da orain MSAren produktua Rada ero bati (zeina “errusiar inbasioaren ukapena” laido kriminaltzat hartzeko Poroxenkoren alderdiaren proposamena eztabaidatzen ari den) “saltzearen” lan zaila du eta.

Ondorioak:

Xake-partida baten moduan, denbora faktore garrantzitsu bat da. M2Ak denei denbora pixka bat eman die, baina gatazka hau bukatuko duen gauza bakarra, ukrainar ekonomiaren eta indar armatuen hondamendi bikoitza da, udan gertatzea espero dudana. Ordura arte, gatazka izoztua egongo da, nahiz eta juntak bere arma astunak erretiratuko dituela ikusi ostean sinetsiko dudan. Eta gogoratu tankeekin, mortariekin eta oinezkoekin ere borrokatu daitekeela.

Banderastan nazia eta Novorossija bi zibilizazio-proiektu erabat ezberdinak dira, eta sekula ez dira sukalde berdinekoak izango. Arrazoi taktikoengandik aldi batez hori posible dela sinestarazi genezake, baina egia esan, ezinezkoa da. Novorossija Ukraina barruan mantentzeko modu bakarra azken hau desnazifikatzea da, hau egin arte Novorossija sekula ez da Ukrainara itzuliko. Hau Mendebaldean inork ere onartu nahi ez duen faktore bat da. Kieven hau ulertzen dute, baina euren “konponbide” bakarra Novorossija novorossijarrez hustea eta Mendebaldeko Ukrainako “ukrainar” arraza-nagusiari Lebensraum gisa ematea da. Eta Errusiak sekula ez du halakorik onartuko. Beraz, bi aukera bakarrik daude: EBk borroka lagatzen du eta Ukraina desnazifikatua da, edo AEBk ondorio hori saihesteko Errusiaren aurkako eskala-osoko guda bat hasten du.

Beste bi gauza aipatu nahiko nituzke hemen:

Termino militar hutsetan Sistema astunen erretiratzea Novorossijarren onerako da. Gogora ezazue Kievek sistema hauek erabili izan dituela novorossijar populazioa izutzeko, novorossijarrek artilleria erasoei erantzuteko erabili izan duten bitartean. Novorossijarrek ezin zuten artilleria erasotzeko erabil, euren lurra askatzen baitabiltza eta ez dutelako euren zibil propioak hil nahi. Beraz, hitz gutxitan, bi aldeek arma astunak erretiratu behar badituzte, Juntari bere gaitasunean kalte egingo dio, ez ordea novorossijarrei.

«Putinek saldu egin gaitu” dioten laguntxoentzat mezu labur bat: mutilok, Putinek “altzeari” “atzetik ziztatzearen” eta abarren zuen mezu mantrikoei entzungor egin diet, izan ere, zuetako bat ere ez da gai izan zuen ikuspuntua sustatzeko egitateetan oinarritutako analisi koherente bat egiteko gai izan. Mantrak jogarako erabilgarriak direla uste dut, baina ez zaituzte azkarrago egiten. Hemen posteatzen uzten dizuet “zergatik ez?” pentsatzen dudalako, baina ez ezazue eskuzabaltasun hau zabaltzen dituzuen zentzugabekeriekiko errespetuarekin nahasi. Zuen zentzugabekeriak ez ihardesteko arrazoi nagusia denborak nik baino hobeto egingo duela eta oker zaudetela nire arrazoiek baino, emandako gertaerek erakusteak min handiagoa emango dizuelako da (Putinek Assad eta Siria “Israelen arma nuklearren aurkako hegi bakarra lagatzera behartuz” traizionatu zituela oihukatu zutenak bezalaxe). Hala ere, nahi baduzue, jarraitu mantra horiekin, baina oso errepikakorrak zaretela ematen duzue. Eta zuen ikuspegiak elkarbanatzen dituzten zenbait blog daudela kontutan izanik (gero eta gutxiago badira ere), agian hor idatzi beharko zenukete. Horietan, zuen slogan oro, batez ere gizonkeriaz betetako ñabardura faltaz esana bada, txalo atean hartzen dute. Zergatik sufritzen duzue hemen han halako “adostasun paradisuak” baitaude? Pentsa ezazue.

Hau da dena gaurkoz. Bihar egun osoa kanpoan emango dut, beraz har ezazue hau “eztabaida irekiko” gai bat bezala, eta larunbatean elkartuko gara, Jainkoak nahi badu.

Agurrak.

The Saker

P.S: irudi hau bidali dit gaur lagun batek (poztu zaitezte mutilok, irabaztera goaz!)

13 - Saker pics or logo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *