Frantziako Alderdi Komunistari lotutako L’Humanité egunkariaren iganderoko L’Humanité Dimanchek Emir Kusturica zinemagile serbo-frantziarra elkarrizketatu du; berak bizi izan zuen Jugoslaviako guda eta egungo Ukrainakoa alderatu dituelarik.
Zer bururatzen zaizu Ukrainakoa ikustean?
Guda humanitarioa guda legeztatzeko modua dela, horixe. Wall Street gudaren gora-beheren menpe dago. Zure ekintza baten balio psikologikoa besteetan erakusten duzun oldarkortasunaren araberakoa da. Guda txiki asko ematen ari dira orain mundu zabalean. Eta orain. Behe intentsitateko gatazken aukera agortuta dagoela dirudi. Eta Ukraina inflexio puntua da. Errusiak jada ez du onartuko etengabeko NATOren hedapenak bera gehiago inguratzerik. Zbigniew Brzezinski estatubatuar ideologoak asko idatzi du bere ustez erabakigarria den “Eurasiako erronkaren” inguruan, hau da Errusia eta gune sobietar ohia kontrolatzearen eta kolonizatzearen inguruan. Beraz Ukraina, Brezezinskik proposatutako desegitearen lehen urratsa da.
Horrek ez al dizu Jugoslavia ohian gertatutakoa gogorarazten?
Kieven, Maidango plazan tiro egin zuten frankotiratzaileen historia horrek 1992an Sarajevon gertatu zenarekin antza handiegia du. Hiriaren setioan zehar, frankotiratzaile bakartiek hiritarrak beldurtu zituzten eta inork ez zekien nondik zetozen frankotiratzaileok. Kieven bezala. Oraindik ez dakigu nork egin zuen tiro manifestarien eta ordenaren indarren aurka. Gaur, hedabideek inposatu zutenaz gain, beste bertsio bat azaltzen zaigu. Nire Underground filmean hori deskribatu nahi nuen: beste errealitate hori. 1995an egin nuen. Agintarien bi gartakarien inguruko egia ezagutzen dute. Gertakarien parte dira, nahiz eta ezjakinarena eginez gutaz parre gin nahi badute ere. Potentzia handiak Ukraina eta Jugoslavia ohiarekin euren peoiak bailitzan ari dira xakean jokatzen. Jugoslavian eman zen eskema errepikatzen ari gara: herri bat lehertaraztea NATOren eta EBren hedatzearen interesengatik. Hauek hedatzeko eta euren eragina handitzeko, Estatuak zatikatzen dituzte han euren legea errazago inposatuz. Niretzat, onartezinena jendeak hori onartzea da. Zorionez, itxaropen momentuak ere baditugu.
Grezian komunistek boterea lortzea halako une itxaropentsu bat da. Garaipen hori historikoa da, eta Latin Amerikan gertatu izan zen adinako bultzada izan daiteke. Gertakizun hauek hurrengo urteetan errepika daitezke. Ukrainan eskuin muturrak eta alderdi faxistek eta are naziek gora egiteak aurre egingo dion erresistentzia bat ernalduko du. Talka saihestezina da.
Prentsak Putinen eta Errusiaren aurka erakusten duen histeriak Jugoslaviako gudan serbiarren aurkako trataera mediatikoa gogorarazten al dizu?
Hori zen abiapuntua. 1992an, hainbat eragilek zenbait ezaugarri nabarmendu zituzten gatazkarako aproposa zen giroa sortzeko. Gero giza-laguntzaren izenean eskusartzea legeztatu zuten. Edozein bake-aukera alboratu egin zuten eta Jugoslavia eurak nahi bezala desegin zen, Slobodan Milošević errudun bakarra bezala marraztuz. Kosovo euren gezurren eta justizia arbitrarioaren eredu on bat da. Herrien eskubidearen izenean separazioa babestu zuten, baina Krimean eskubide hori aintzatesteari uko egiten diote! AEBk eta bloke atlantistak euren egia inposatzen dute Guda Hotzaren irabazle gisa portatzen direlako. Marxismoa garaitu dutela eta komunismoa hil dutela uste dute.
Berlingo Harresiaren erorketaren osteko gertakari denek agerian uzten dute zien faltsuak ziren Mikhail Gorbatxovi NATO ez hedatzeari buruz egindako promesa guztiak. Horrek diplomazia euren nagusitasuna bermatzeko tresna gisa erabiltzen dutela frogatzen du. Gune euroatlantikoaren handitze dute helburu. AEBrentzat, hurrengo mendea inflexio puntu bat izanen da. Bere aberastasuna eta eragina handitzea eredu liberalaren nagusitasunean oinarrituko da. Planeta osoari globalizazioaren bidez inposatutako eredu hau lehiaketan, esplotazioan eta desberdintasunean oinarritzen da. AEBk jada ezin du lehiaketa hau irabazi potentzia gorakorrak direla eta. Beheraa datozenez, tranpa egiten dute. Baian ez zuten aurreikusi Eurasia euroatlantismoaren dominazioaren aurrean altxako zenik. Errusiak eta Txinak elkarri lagunduko diote.
Jatorriko bertsioa frantsesez: Vadim Kamenka eta Michaël Mélinard (L’Humanité Dimanche)
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (slavyangrad.es)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
Un comentario en «Emir Kusturica: Potentzia handiak Ukraina eta Jugoslavia ohiarekin euren peoiak bailiran ari dira xakean»
Los comentarios están cerrados.