Hilabete da borroka operazioak berriz hasi zirenetik, eta zenbait ondorio atera daitezke.
Nabaritu izan dudanez, Ukrainar Indar Armatuek ez dute erasotu nahi. Hau oso garbi geratu zen Donetskeko Aireportuan (operazio aktiboetan aritu zen 93 Brigadak boluntarioen hiru batailoi barnebildu zituen, beraz, Mikats komandantearen grina hauenarekin batuz gero, erakutsi zuten grina ulergarria da).
Baina ordutik grina beheratzen joan da. Armadako unitateak (unitate irregular zaharrak deitu ditzakegunak, nahiz eta hori beti deskripziorik zuzenena izan ez arren) jada ez dira azaltzen kontraerasorako indarren artean. Borroka aktiboan egon ziren azken aldian Bakhmutkan izan zen (28 Brigada)
Debaltsevo inguruko kontraeraso denak “boluntarioek” egin dituzte. Atzo Armadaren unitateek NAHITA egin zioten uko eraso eroari, Sementxenko asko “aztoratuz”.
Eta modu horretan, Mariupol inguruko azken “erasoa” Azovek soilik egin du, nahiz eta inguruan Armadako unitate aunitz egon, tanke batailoi bat barne. Eraso oso arraroa da. Oro har, badirudi operazio honek Armadari berdin zaiona eta agian ez dute harekin koordinatu.
J.Hawken iruzkina: Armadaren unitate erregularren pasibitate erlatiboak hainbat arrazoigatik izan daiteke. Arrazoietako bat tropen moral eta entrenamendu maila eskasa izan da, tropak azken mobilizazioetan deitutako eta gogoz kontra errekrutatutako erreserbistez osatua baitago. Eta gainera, Armada Juntari politikoki guztiz leialak ez izatearen susmagarriak ziren ofizialez purgatu ostean, egungo ofizialen maila baxua ere kontutan izan behar da pasibitate hori azaltzerakoan. Edonola ere, operazio esanguratsu baten ertzean Armadaren ibilgailuen kopuru handi bat matxuratu izanaz informatu duten txostenak ere egon dira, Armadako soldaduen euren operazioak saboteatzen aritu izan direla iradokiz.
Bigarren arrazoia, pertsonalki Poroxenkorekiko leiala zaion Armadaren Estatu Nagusiak, Armada beraren efektiboak ez erretzeko ordena izatean datzaike; beharrezkoa izan baitaiteke Poroxenkori baino Turtxinovi leiala zaion Ekuin Sektorea eta bolondresen batailoiak kontrolatzeko asmoz.
Baina esan beharra dago baita ere Azov eta Donbass bezalako boluntarioen batailoiak ez direla ezta gogorregi saiatzen ari, Facebooken ez bada behintzat. Alde batetik, euren buruak Ukrainaren “benetako” defendatzaile bezala agertzera oso emanak dira (agian borroka bukatzen denerako begira euren arerio politikoen aurretik paratzeko), baina beste alde batetik ez dute borroka-kalitate handirik erakutsi. Alderantziz: neurketa gogortzen denerako, boluntarioen batailoiek posizio seguruetara erretiratu egiten dira eta gero atzera egin behar izana Armadari egozten diete. Eurak ere, euren buruak gordetzeaz daude arduratuta.
Gibelohar bezala, ez dago argi ezta ere Azov eta Donbass batailoien unitateak euren artean norbaitek, agian Jaroxen “Estatu Nagusi paraleloak” koordinatzen ote dituen. Mariupolinguruko borrokak Turtxinovek koordinatzen zituenaz informatu izan da, baina han Azovek ez besterik parte-hartzeak bere autoritate-maila bere posizio ofiziala dela eta dirudiena baino txikiagoa dela iradokitzen du.
Jatorrizko bertsioa errusieraz: Yurasumy blogaria
Ingelerazko bertsioa: J. Hawk (Fort Russ)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea