Ukrianar krisia “kanpoko agitatzaileek” hasi zutela zioten bere adierazpenak salbuespenezkoak zirela ziotenei erantzunez, Oliver Stonek hedabideetan bere posizioa berretsi du, ukrainarrak AEBren Guda Hotza berriz hasteko estrategia baten biktima direla esanez.
Aste honetan Stonek, 2014ko otsaileko Estatu-kolpean uzkailitako Viktor Janukovitx lehendakari ohiarekin izandako elkarrizketa batean ukrainar krisiaren inguruko bere posizioak aireratuz harrabots politikoa sortu du.
“Nire ustez argi dago “tiratzaile” horiek, 14 polizia hil, beste 85 zauritu eta 45 manifestari hil zituztenak kanpoko agitatzaileak zirela, indar ilun baten alde lan egiten zeudela” esan zuen Stonek Moskun lau orduz luzatu zen Janukovitxekin izandako elkarrizketan zehar. “Lekuko askorentzat, Janukovitx barne, kanpoko agitatzaile hauek fakzio mendebalzaleek infiltratuta zeuden, CIAren aztarna dago hor”
AEBtan jaiotako zinemagile eta idazlearen arabera, Ukraina AEBren “Erregimen aldaketa estrategiaren biktima izandako Estatuen” zerrendako azkena besterik ez da
Stoneren adierazpenek ukrainar krisiaren bi aldeetan lurrikara eragin dute, bere adierazpena azaltzeko galdatu diotelarik. Stonek adierazi du berez ez duela Janukovitxekiko berezko begikotasunik.
“Atzo Ukrainari buruz egin nuen analisia dela eta nirekin haserretu zaretenok, mesedez, begira iezaiozue azaltzen ari dizuedan irudi osoari” idatzi zuen bere Facebook orrialdean. “Ez dut Janukovitxekiko sinpatiarik, agian bera da Ukrainaren historiako lehendakaririk ustelena. Ukrainak ustelkeriazko historia luze eta goibel bat du. Ez naiz hori defendatzen ari”.
Euskararako itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea