Errekrutatzea boikotatzeko deia egin zuen kazetaria atxilotua izan da

 

Ruslan Kotsaba

Mugarik Gabeko Kazetarien txostenak dioenez, 2014ean Ukraina kazetarientzako herrialde arriskutsuenen artean sartu zen. Eta ez soilik frontean hiltzen direlako, baizik eta baita ere bertan gertatzen ari denaz informatzeko lana betetzen ari zirenen aurkako erasoak, jazarpenak edo legez kanpoko atxiloketak direla eta. Udan, errusiar kazetarien atxiloketa eta deportazioa ohitura bihurtu zen, “herrialde erasotzaile” gisa izendatu zuten Errusiaren aldeko espioitza egiten zutenaren aitzakiaz.

Baina Kieven Gobernuaren izaera autoritarioa ukatzen dutenentzat Ruslan Kotsabaren atxiloketak benetan harrigarria izan beharko zukeen. Bere emazte Ulianak Facebooken idatzi duenaren arabera, SBUko agenteak bere etxea hainbat orduz miatu zuten eta kazetariari polizia-etxera joateko deia luzatu zioten. Momentu hauetan Kotsaba epailearen aurrean agertzeke eta bere kontrako salaketarik ote den ezagutzeke, atxilotua dago. Ukrainar nazionalista da Kotsaba, baina azken asteetan ospea bereganatu du bere mobilizazioaren kontrako postura dela eta, eta herrialdeko gazteak bere ustez Donbassen gertatzen ari den guda zibilean borrokatzeko errekrutatuak izatera uko egitera animatzearren.

Honela kontatzen zuen ER TV kateak urtarrilaren 18an:

Guda-kazetari maidanzale batek gazteak errekrutatzearen kontra erresistitzera animatzen ditu

112 telebista-kateko Ruslan Kotsaba kazetariak ukrainarrei mobilizatze militarra boikotatzeko deia egin die eta Donbassekoa “DHEko supermanek” eta “Ukrainar Armadako supermanek” elkar hiltzen duten guda zibil bezala deskribatu du.

Kotsabak bere burua Armadan izena eman ordez kartzela joateko prest dagoela esan du. “Ez molestatu oharrik bidaltzen” esan du kazetariak.

“Ezinezkoa da jendeak elkar hiltzea soilik bereizita bizi nahi dutelako. Donbassen ez dago errusiar troparik, soilik bertako jendea, “Miliziarrak” do “separatistak”, guri “ukropi” deitzen gaituztenak. Donetskeko aireporturako joan-etorri horiek bidegabekeria kosmiko izugarria dira. Orain gazterik onenak beste gazte onenetako batzuk hiltzen ari dira. Guda-kazetaria nahiz eta badakit zertaz ari naizen. Eta guzti hau kabroi horiek burutza-bulegoetan edota Verkhovna Radan eserita dauden bitartean; hori bidegabekeria da” esan zuen kazetariak.

Mobilizazioari uko egiteko deia.

“Jende arrunt guztia mobilizazioari ezetz esatera animatzen dut. Boluntario gisa izena eman nahi badute, Jainkoak epai ditzala, hori beren erantzukizuna da. Baina badakit egunen batean guda hau bukatu egingo dela eta boluntarioek denagatik erantzun behar izango dutela” esan zuen.

Ruslan Kotsaba Ivano-Frankivskekoa da, Maidango mugimendua aktiboki babestu zuen eta Petro Poroxenkoren aldeko bozka eman zuen. Donbasseko gudaren inguruan dituen ikuspegiengatik ezaguna da. Bere ustez, populazio zibila hiltzen den guda zibil bat da, bi aldeetan ukrainarrak ari baitira hiltzen.

Jakina denez, hurrengo mobilizazioak 50.000 pertsona errekrutatuko ditu. Urte honetan zehar, 100.000 eta 200.000 pertsona artean Donbassera borrokatzera bidaliak izan daitezke. Diputatuek eta batailoi-komandanteek zenbait mila dolarren truke errekrutatzea saihesteko aukera ere eskaintzen dute.

 

slavyangrad

Euskarazko itzulpena: Euskal Herrria-Donbass Elkartasun Komitea

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *