Frantziar Erresistentziako kideek Hollande Errepublikako lehendakariari idatzitako gutun irekia

Ingelerazko bertsioa: Vineyard Saker

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Frantziako, NBEko eta Errusiako ahotsa, Errepublikako lehendakariari gutun irekia

Errepublikako lehendakari jauna:

Faxismoa Europan nonahi ari da azalerazten, batez ere lehen SESBen orbitan zeuden herrialdeetan, non iluneko indar boteretsuek neonazismoa emantzipazio nazionala eta lurralde-subiranotasuna lortzeko oinarri ideologiko gisa erabiltzen ari diren. Zirkulu hauetan eta hauetatik at, ukrainar krisia, politikoki eta diplomatikoki Errusiar Federazioa ahultzeko erabilia dena, Hirugarren Reichaldia berhabilitatzeko aitzakia bezala erabilia da,bereziki Baltiar Herrialdeetan, non 1945ko garaipena oroitzen dituzten monumentuak suntsituak izaten ohi dira hortaz ohartuta dauden Gobernuen kidetza garbi ez estaliaz.

Mendebaldeko mundua ez da inolaz ere halako dardaraldien arriskuetatik babestua. Bere ibilbide historikoa desafiatuz, Europar Batasunak bere barnean, EBren Legebiltzarrera diputatu aukeratu naziak bidaltzeko bezain indartsuak diren mugimenduak toleratzen ditu.

Krisi ekonomikoak elikatu eta okertzen duen egoera honen aurrean, Errusiak, Nazio Batuen asanbladan urtero aurkezten du “nazien goraipamen hau eta honen gaizkideak, zeintzuk svastiken banderekin eta eskuin besoak altxatuz manifestatuz, xenofobia eta arraza-negusitasuna hauspotzen dutenak gaitzestera” deitzen duen ebazpen bat.

Zoritxarrez, AEB, Kanada eta Marshall Uharteak sistematikoki testu honen aurka agertzen dira eta Europar Batasunak –Frantziak barne-, Municheko hondamendiaren izpiritua berpiztea erabakitzen du, hau berretsiz. Euren posizioa justifikatzeko adierazpen askatasuna erabiltzen dute. Aitzaki berarekin ESLAn antzeko ebazpenak blokeatzen dituzte. Halako jarrerak penagarriak eta arriskutsuak dira eta faxistek euren iharduera kriminalari ekiteko aitzakia gisa erabili ahal dute.

Aurten, ezezkoa bozkatzeko edo abstentziorako aitzakia ukrainar krisia eta Krimearen “anexioa” omen dira. Putini Mendebaldeak Errusia espantsionista bat toleratuko ez duela ulertarazi behar omen zaio. Hau noski aitzakia bat besterik ez da, 2013ko azaroan, ukrainar krisia haserako fasean zegoenean, Eki Ukrainan do Krimean aldarrikapen separatistarik ez zegoen eta. Botua berdina izan zen. Eta nabarmenagoa da 2010ko bozkaketa, errusiar presidentea egungoa baino mendebalzaleagoa izateaz ezaguna den Medvedev zenean.

Errusiar ekimen diplomatiko hauek ukatzea onartezina da. SESBek Bigarren Mundu Gudan pairatu behar izan zuen heriotza kopuruak moralki debekatzen du. Europa osoko eta bereziko Frantziako Erresistentziako kideek badakite Armada Gorriari zen zor dioten. Hitlerren aurkako garaipen erabakigarri horiek gertatu ez balira, munduaren askatasunaren aldeko borroka ez zen posible izango eta aliatuak sekula ez ziren Italiako edota Normandiako Kostaldeko lurreratuko. Gogoratu behar al dugu E Egunean, 1944ko ekainaren 6an, Wehrmacht Ekialdean hondoratzen ari zela eta Hitlerrek jada guda galdua zuela? Gogoratu behar al dugu sobietarren sakrifiziorik gabe Frantziak sekula ez zukeela bere askatasuna berreskuratuko? Gogoratu behar al dugu Moskuko, Stalingradeko eta Kurskeko garaipenik gabe –nazien porrot handienik gabe-munduak ez zukeela bere askatasuna berreskuratuko eta Nazio Batuen Erakundea ez zatekeela existitu ere egingo?

Gogorarazi behar dizugu baita, lehendakari jauna, 1942ko udaberri eta udan De Gaulle Jenerala aliatuak “bigarren fronte” bat zabaltzeko konbentzitzen saiatu zela? De Gaulle Jenerala aintzat hartuko balute, Sobietar Batasuneko eta kontzentrazio eremuetako milioika pertsonek ez zuketen bizia galduko. Baina Gogora ekarri behar dizugu De Gaullek proposatutako Frantziako lurreratzea Ipar Afrikako lurreratzeaz ordeztua izan zela eta AEBren “erregimen aldaketarako” lehen aukera Giraud Jenerala zela De Gaulle Jeneralaren ordez.

Frantziak, zeinek Segurtasun Kontseiluko kide gisa beto-eskubidea duen, ezin ditu historia eta honen irakasgaiak ahantzi. Frantziak ezin ditu garaileen mahaian aukia hartzearren dituen ardurak ahantzi. Frantziak ezin du ahantzi erresistentzia mugimendurik gabe, Londresetik De Gaulle Jeneralak gure aberriaren ohorea salbatuko ez balu, Frantziak ez zukeela orain duen ospe eta garrantzi diplomatikorik izango. Beraz, honen ahotsa, printzipio historikoekiko Erresistentzia Nazionalerako Kontseiluari zor dion ahotsa, nazismoaren kontrako borrokan entzuna izan behar da, bere balioen funtsean sartua dago eta. Balio horiek zuk zeuk askotan inbokatu dituzu, batez ere Normandiako eta Proventzako lurreratzeen oroimen-egunetan.

Estatuburu gisa. zuri dagokizu kanpo arazoetan makur dabilen Europa baten errua eta xuhurtasun gaizki ulertua puskatzea.

Beraz, eskaera honen sinatzaileok, hurrengo urteko bozkaketan, Errusiar Federazioaren ebazpenari baiezkoa eman diotenen Estatuen artean, Frantziaren izena agertzea eskatzen dizugu.

Armand Conan, Erresistentziako kidea, Morbihango departamentu-komiteko kidea

René Jassaud, Erresistentziako kidea, Varko “camp Robert” makiko itsasontzi eramalea.

Colette Lacroix, Erresistentziako kidea, Aingo “pimiento” SOE sareko kidea

Antoine Payet, Erresistentziako kidea, St Fons dans le Rhôneko taldeko kidea

Paul Raybaud, Varko Camp Robert sareko kidea

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *