Hau da, atzo arratsaldeko (bertako ordua) egoeraren mapa, Colonel Cassad blogariaren arabera (gaur egun, informazio iturririk onena dena):
![]() |
Junta urdinez, Novorossia gorriz |
Juntaren indarrak, zalantzarik gabe, operazio-egoera txarrean daude. Toki guztietatik inguratuta daude iparraldetik salbu, baina Juntak Debaltsevon dauden indarrak hornitzeko ez indar horiek erretiratzeko ezin izango du iparralderako autobide hori erabili, novorossijar su jarraituaren pe dagoelako.
Uglegorsk (mapa, behean ezkerrean, УГЛЕГОРСК) hiri erabakigarrienaren zatirik handiena novorossijarren esku daude, baina hiriaren aldiriak juntaren esku daude.
Txernukhino hirian (mapan, behean eskuinean, ЧЕРНУХИНО) novorossijar erasoari ondo erantzun diote juntaren indarrek.
Bart, interes handiz entzun nuen Basketok, Anti-Maidan webguneko komentarista militarraren borroka txostena, zeinek argazki osoan arreta jarri eta Mariupolen inguruko egoerari buruz iruzkin batzuk egin zituen. Berri onak zein txarrak daudela dio:
Berri onak: Junta eraso efektibo bat hasteko ezgai dela ematen du. Peskiko iparraldeko kontraeraso arrakastatsu bat kenduta, Juntak ez du ezta arrakasta taktiko soil batez harro egoteko motiborik.
Berri txarrak: Novorossijarrak indartsuagoak dira eta oro har, gailentzen ari dira, baina nagusigoa duten arren, ez dute frontea puskatzeko moduko nagusigorik lortu.
Une honetan, zerbait koalitatiboki aldatzen ez bada, nire ustea, novorossiarrek Debaltsevoko poltsa itxi egingo dutela eta Juntaren indar gehienak atxilotuak edota hilak izango direla da, agian gutxiengo batek irtetea lortuko duelarik. Novorossijarrak Avdeevka, Pervomaiskoe, Nevelskoe, Krasnogorovka eta Marinka hartzekoeta Donetskekiko presioa arintzeko gai izango direnaren itxaropena dut, baina ez dut uste novorossijarrek Mariupol askatzea lortuko dutenik (oker egoteko itxaropena nire badut, noski).
Zuzen banago, eta kondizionalean mintzatzen ari naiz, Fronteko marra berriek novorossijarrei euren arteko kontaktu-bide bat zabalduko die. Minsken sinatutakoak Donetsk gehiena artilleriaren su-erradioaren barruan uzten zuen Juntaren indarrek 40-50 kilometro atzera egiten ez bazuten, eta jakia ez zuten egin. Horregatik diote novorossijarrek Minskeko jatorriko itunean adostutako muga-lerroak jada ez direla onargarriak, eta zuzen daude, noski.
Azken berri garrantzitsua Juntaren mobilizazio-deia negargarria izaten ari dela da, orain Juntak trafiko-poliziak ere erabili behar dituelarik. Badakit hurrena askotan esan dudala, baina denbora ez dago Juntaren alde, ez politikoki, ez ekonomikoki, ez militarki.
The Saker
Ingelerazko bertsioa: Vineyard Saker bloga
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea