Saker komunitatearen irakurleek Mikhail Khazini elkarrizketa (II)

Saker Komunitatearen eta Mikhail Khazin errusiar ekonomilari, aholkulari politiko eta matematikariaren arteko elkarrizketaren bigarren zatia. Lehen zatia irakurtzeko, sakatu hemen.

Industria

Galderak

Gaur egun estatubatuar industria batez ere armak egitera bideratua dago. Errusiar industriak ere bide hori hartzeko zer nolako arriskua ikusten duzu?

Interesgarria izango litzateke Errusia misterio hau konpontzeko gai ote den hala ez: nola itzuli ekonomiaren gainbalioa ekonomiara oligarkak halakorik gertatu dadin saihesten saiatzen ari direnean. Zein berme du Errusiak korporazioen boterea, militarrena bereziki, AEBn gertatu bezala handitzearen kontra?

Zeintzuk dira, Errusia industrialki eta kulturalki garatzeko eztabaidetan parte hartzen ari direnak, RAS, Valdai Kluba, think-tankak edo zein? Zeintzuk dira mahai gainean dauden proposamen nagusiak? Kanpotarrek halako proposamenetan parte hartu ahal izango dute?

Kanadak antzekotasun handiak ditu Errusiaren ekonomia berriarekin, adibidez, lehengaien estrakzioarekiko dependentzia. Bi Estatuok, azkarrago edo motelago petro-Estatu bilakatzen ari dira. Nire ardura Errusiaren desindustrializazioa da. Zuzena al da industri-garapena estrakzio-industriak zerbitzatzeko bideratua dagoela, eta hala bada, hau joera bat al da?

“Operazio Antiterroristak” Novorossija bortizki suntsitu ondoren, milioiak, bilioiak ez badira, behar izango dira eskualdea erasoaren aurreko egoeran paratzeko. Banaketa gertatzen denean, azpiegiturarako diruaren aurretik, Novorossijari, justifikazio faltarik Gabe, zor nazionalaren partearen faktura pasako zaio. Nondik etorriko da dirua? Zein paper uste duzu izan behar duela Errusiak berreraikuntza finantzatzen?

Juliania Mexiko Berria, AEB

12 chair fan

Patagonia

Da Ric Edmonton, Alberta, Kanada

rrell Rankin Kanada, Winnipeg, Manitoba

Erantzuna

Azken bi urteotan AEBko industriaren egoera pixka bat hobetu da. Bi arrazoi daude: AEBko energia prezioa aldatu izana (eta hemen Obamaren gobernua goraipatu behar da) eta Txinan ekoizpen-prezioa igo izana. Hala ere, epe luzerako hazkundearen faktore nagusia –eskari pribatua- beherantz dator. Honek AEBen hazkundeak agian epe ertainean iraungiko dela iradokitzen du. Eskari pribatua jaistea da krisi ekonomikoaren inpakturik handiena, eta 2008tik aurrera hala dabiltza. Hemen ezin dute ezer ere egin, hau suspertzeko mekanismo nagusiak –kredituaren kostua beherantz doan testuinguru batean zor pribatua berfinantzatzeak- ez duelako jada funtzionatzen. Ohartu zaitezte “reaganomics” delakoen hasieran (zeintzuen trena nagusia familiekiko maileguak handitzea zen) AEBren Erreserba Federalaren deskontu tasa %19koa zela eta 2008ko abendurako zerora jaitsi zela. Orain ezin da tasa hori igo, mundu osoa zehar dagoen zorren piramidea erautsi egingo zatekeelako.

Gaur egun AEBtako familiek irabazten dutena baino 3 bilioi dolar gehiago kontsumitzen dute. EBn egoera ez da askoz ere hobea. Honek esan nahi du munduan zehar eskaera erantsia ziztuan beherantz etorriko dela. Hitz gutxitan, lan banaketaren mundu-mailako sistemaren finantza egitura mantentzea ez da kostuan eraginkorra izango. Mundua berriz itzuliko da eskualdekako lan banaketa sistemetara. Halako sistema bakoitzak barneko kontsumo eta inbertsio ondasunak ekoitzi behar izango ditu. Euren buruaskitasunerako lurra eskualdea izango da, eskualde arteko salerosketa zergak altuak izango direlarik. Eskenatoki honetan, MMEk ez du etorkizunik.

Industria esanguratsua sortzeko (edo birsortzeko) inbertsio iturriak eskualdeko txanponen (2004ko gure liburuan lan-banaketaren zonalde hauek “txanpon-zonalde” gisa izendatzen ditugu) afera bat izango dira. Zentzu honetan Kanada Errusiarekiko oso ezberdina da. Errusia, litekeena denez, “Eurasiar” txanpon zonaldearen liderretako bat izango da eta zonalde honetako lan banaketa eta jaulkitzearen estrategietan parte-hartze aktiboa izango du. Beraz, gure epe laburrerako garapeen estrategien gure deskribapena zuzena bada, orduan Errusiak eta AEBk euren industri ekoizpena berrezarriko dute.AEBn, eskari murrizketa eta kanpo merkatu askoren galera direla eta, hau errazagoa izango da. Kanada, ordea, “baliabideen estrakziorako” ekonomia bat izango da.

Oro har, erantsitako eskari globala mugatu ondoren “txanpon zonalde” hauek nola eratuko diren galdetzea, oso galdera interesgarria da. Nik ez dut uste Eskoziako independentiza erreferendumak Erresuma Batutik ateratzearen emaitza emango duenik. Hala ere, Britainia Handiko eliteek dolarraren txanpon-zonaldean sartzea erabakitzen badute, orduan Eskozia ia ziur independizatuko da Europa kontinentalarekiko gertuago egoteko. Kanadak ere kezka handiz ikus dezake Quebecen independentzia eta EB berriztu batekin bat egitea. Baina berriz diot, afera hauek eskari erantsia berehala murriztu ondoren soilik bihurtuko dira esanguratsu.

Nire ustez Novorossija (eta baita Ukraina eta baita Europar Batasunaren forma aldaketaren ondoren, Eki Europako beste zenbait herrialde), txanpon gisa errubloa erabiliz berreraikiko da. Errubloak Errusiako txanpon nazionala izaten jarraituko du, edo izena pixka bat aldatuta, agian Eurasiar Batasun Ekonomikoko tanpona bihurtuko da, honek teorikoki Turkia, Japonia edota Korea Batua ere barnebil ditzazkeelarik. Azken bi herrialdeak kanpo merkatuetara erabat bideraturik daude, eta AEB isolamendu politika batetara itzuli ostean ez dute beste aukerarik izango, euren ekonomien berreskurapena lortu nahiko badute.

Errusiar adituen erakundeak hiru multzotan banatuak daude. Lehenean Zientzia Akademietako sistema sobietar ohiaren zati batzuk daude. Kalitate pixka bat galdu dute, baina orain arte euren independentzia mantentzeko gai izan dira. Batez ere alor ekonomikoko independentzia honek haserrarazten ditu liberalak, zeintzuek Zientzia Akademia erakunde aditu eta independente publiko gisa desagerrarazi nahi duten. Talde honetako erakunde batzuekin lan eraginkorra egin daiteke, adibidez, hauen ordezkari batzuek Dayntongo XVIIIko Errusia-AEB Dartmouth konferentzian egon ziren.

Bigarren multzokoak, zuzenean ala zeharka, Mendebaldeko babesleek (ezagunena Higher School of Economics, Errusian “Russian Economic School” bezala ezaguna dena) finantzatzen dituzte. Joera honetako erakundeek euren babesleen interesak ordezkatzen dituzte, eta euren aipuak behera egin du.

Hirugarren multzoan benerako arazoak Estatuaz at topatzen duten diruarekin aztertu nahi duten pertsonak daude. Adibidez, ni, jende honen artean nago. Multzo honetan gaude kontsulta konpainia independenteak (erraldoi internazionalekiko) eta benetako ekoizleek sortutako ikerketa institutuak, eta abar. Azken urteetan nahikotxo egin dugu (2000 hamarkada hasieran, adibidez, egungo krisia deskribatzen duen teoria bat atera genuen), baina Estatuaren markoan daukagun pisua nahiko mugatua da. Erakunde edo pertsona hauek oso interesgarriak izan daitezke informaziozko edota dirurik gabeko elkarrekintzetan. Errusian duten eragina asko handituko da.

Errubloa, txanpona

Galderak

AEBtako dolarrarekin alderatuz, nola babesten du errusiar ekonomiak errusiar errubloa eta AEBtako dolarretik kanpo nazioarteko salerosketa sarean beste txanponekin lan egiteko errubloaren malgutasuna?

Zerbait hitz egin izan da Errusiar Estatuak txanpona jalkitzeko eskubidea hartzearen gainean, horrela azpiegitura publikoaren garapena finantzatu eta sektore produktiboetako negozioei maileguak eman halako dizkielako. Zein aukera dago halako zerbait epe laburrean gertatzeko?

Zergatik Errusiak ez du zigortu duten herrialdeekin sinatutako itunak berrikusten –honela etorkizuneko errusiar gasaren eta petrolioaren salerosketa urretan edota errublotan egin dadin?

Christian Witting Mandal, Norvegia

Blue Northern, Illinois, AEB

Catrafuse, Timisoara, Errumania

zerone, Alemania

André, Montreal, Kanada

Ricardo Valdivia, Txile

JH, Québec

Julian, Melbourne

Erantzuna

Beste nonbaiten idatzi izan dudan bezala, Errusiako zuzendaritza ekonomikoak –Gobernuak eta Banketxe Zentralak- errubloa Bretton Woods sistemaren barne ikusten dute, AEBtako dolarrarekiko menpeko gisa. Beraz, errusiar ekonomia mundu-mailako finantza sistemari zabalik mantentzen dute, errubloarentzako inbertsio-aukerak mugatzen dituzte (dolarraren balioa eta maileguan gainbaliotuz) eta kanpo inbertsioan konfidantza dute.

Egoera honetan, errubloaren egonkortasuna merkatu globaletako espekkulazio-faktoretan oinarritzen da: petrolio gordinaren prezioan, kapital fluxuetan, kanpo inbertsioetan eta errusiar esportatzaile handienen kanpo-kapitalizazioan. Hala ere egoera alda daiteke errubloan oinarritutako barneko inbertsio itema bat eratzen badugu, ekonomiaren sektore errealari errubloa merke mailegatuko dien garapen erakundeak sortzen baditugu, zerga sistema industrial batera pasatzen bagara eta berrikuntzan eta ekoizpenean dauden enpresa txiki eta ertainak suspertzen baditugu.

Errubloa AEBtako dolarraren menpekotzat hartzen dugun artean, goiko neurri guzti horiek gogor eztabaidatuak izanen dira. Errusiako edozein enpresaren helburua dolarraren kapitalizazioa handitzea, dolar mailegu handiak, New Yorkeko edo Londreseko stock trukaketa guneetan akzioak kokatzea edo esportazioan zeozer saltzea den artean, petrolioa errubloen truke saltzea ez da gogo onez onartua izango. Lehenik errubloa nagusi izango den azpiegitura finantzario bat sortu behar da, gero azpiegitura honi bideratuta egongo den enpresa sare bat eta orduan soilik ahal izango dugu dolarraren sistemarengandik bereizteko politika bat egiten hasten.Hala ere, honek errusiar elite politikoan pertsonal aldaketa bat galdatzen du.

Petrolioa

Galderak

Egungo petrolioaren prezioaren inguruko guda ekonomikoak errusiar ekonomia serioski kaltetuko al du edota Errusiar ekonomia nahiko anitza al da “ekaitzari aurre egiteko”? Petrolioaren prezioaren jaitsiera eta errubloaren prezioaren jaitsiera batera al datoz? Errusia erantzuneko neurriak hartzen pentsatzen ari al da? Errusiar petrolio industria Mendebaldeko teknologiaren menpe al dago?

Michael Schaefer Schwerin, Alemania

teranam13, Ipar Kalifornia

Ric Edmonton, Alberta, Kanada

Dick Lenning, Kanada

jc Southern, Kalifornia

Erantzuna

Petrolioaren gaia beti izan da oso konplexua. Faktore aunitz daude, epe laburrekoak (Libiako petrolio ekoizpena handitzea eta Iranen gaineko zigorrak partzialki kentzea), epe ertainekoak (ustiategi berri eta garestiagoak garatzea, eta eskiskotaren “iraultza”) eta epe luzekoak (ekonomi egituran eta energi teknologian aldaketa). Arazo honi buruzko ikuspegi osorik ez dago, beraz, epe luzetarako joerez hitz egin behar dugu, hauek egon badaude ere ez ditugu ondo ezagutzen. Epe laburrerako joerak, prezioen beherapen hau barne, epe ertain eta luzerako joeren kontra garatzen badira, bultzatzaileen kontra itzul daitezke.

Prognosi makroekonomikotik aztertuz (azken 10 urteetan aunitzetan aldatu da, baina 2000an ezarri ziren funtsezko osagaiak hor diraute), hurrengo hamarkadako joera makroekonomiko nagusia mundua txanpon-zonaldeetan banatzea izango da. Zonalde bakoitzak bere prezio-formazio mekanismoa izango du (70 eta 80 hamarkadetan “mendebaldeko” eta Sobietar zonalde ekonomikoekin gertatu izan zen bezala). Beraz, petrolioaren prezioaren jaitsierak Errusiar ekonomia beste egunerokotasun batetara darama.

Esan beharra dut Errusiak petrolioaren salmenten olioa Mendebaldeko akzioetan inbertitu duela. Beraz, onuren murrizketak AEBi ere arazoak ekar diezazkioke, petrolioaren dirua honen altxorrean kokatu bait da. Gure aurrekontua, kapital fluxua kontutan hartuta ere, superabitean dago. Inbertsio iturriekin zenbait arazo ditugu, baina politika ekonomikoa aldatzen bada gainditu ahal izango ditugu Erantzunezko neurriak batez ere izaera politikokoak dira. Erantzun horien bidez Errusiak erakutsi nahi duena da hori ez dela aliatuak tratatzeko modua. Eta aliatuak ez badira etsaiak al dira? Beste hitz batzuetan, AEBk Errusia Txinarekin aliantza anti-estatubatuar bat egitera bultzatzen al du? Egia esan, Tinarekin bat egitea eztabaidagarria da, baina Europar Batasunean ez badago hitz egiteko inor (halere egoera aldatu ahal da, Frantzian Marine Le Pen eta Hungarian Viktor Orbán adibide), EBko elite politikoak Washingtonen mirabe badira eta AEBk ez badu egoki jokatzen, zein beste aukera dago?

Zigorrek AEBrekin ezin dela negoziatu erakutsi dute. Arazoa Errusiak estatubatuar teknologiarik gabe egin dezakeena edo ezin duena baino, zenbaterainoko behar duen hura gabe aurrera egitea dela erakutsi dute. Ekonomia osasuntsu balego, Errusiak bere arazoak konpontzen dituen bitartean AEBk aurrera egingo luke, baina eskaintza behera doanean… AEB atzerantz doa eta agian krisia luzarorako izango da. Egia esan, Errusiaren arazoa ez dira berez konponduko ekonomia gaurkotu beharra dago. Oro har, zigorrak ez dira afera kritiko bat orain. Handitu ere egin daitezke, baina honek ez du esan nahi AEBn krisirik eragingo ez duenik.