2015/01/27 Gerra partea (laburpena)

«Borrokak aurrera darrai!

Debaltsevoko poltsa: hainbat egunetan zehar Lozovoyen garbiketa operazioak egin ditugu. Konturatu ginen bertako kanpamentua ukrainar nazionalistez beteta zegoela,  eta ez zutela amore emateko intentziorik. Momentu honetan ia herri guztia gure tropengatik hartua dago. Borroka Popasnaya inguruan ematen ari da orain. Mediek Popasnaya hartua dagoela esaten ari badira ere, oraindik ezin dugu konfirmaziorik eman. Debaltsevoko poltsaren egoeraz esan behar dugu gure artilleriak ukrainarren hornidura bideak moztu dituela.

Ukroen eskuetan zeuden biltegi sobietarrei esker, munizio erreserba tankeamaigabeak lortu ditugu! Gure «Smerch» bakarra erabili behar izan dugu, Krasnyi Pakhareko biztanleen kotrako eraso ukrainarra mozteko. Ukroak Troitskoyeruntz bultzatzen ari gara.

Armada ukrainarreko desertore ugari onartu ditugu: jada hiru unitate sortu dira hauekin. Desertoreen gehiengoak gure alde borrokatuko duela erakutsi du, Krasnyi Pakhar eta Novoluganskiy inguruko liskarretan lagundu baitziguten. Orain, enfrentamenduak herri hauetan ematen ari dira. Herri hauetan dauden etsaien indarraren gehiengoa nazionalista ukrainarrak dira, hala ere errefortzuak espero dituzte.» 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *