Sakerren urtarrilaren 18ko analisia

The Saker blogari ezagun eta analista militar ohiak azken ukrainar erasoaz idatzitako kronika.

Egoerak oso itxura txarra hartu du borrokaldi operazio oso intentsoak (batez ere artilleriako sua) ematen ari dira Novorossija osoan zehar. Behintzat honako tokietan:

1) Donetskeko aireportuan: Ukrainarrek blindatuen kontzentrazio handi batekin eta artilleriako su handiz lagunduta eraso dute. Gaua orduko, eraso guztiak erratxazatuak izan dira, baina inteligentzia iturriek Donetskeko aireportu inguruan tanke eta ibilgailu blindatuen kopurua handitzen ari dela diote. Novorossijarrek Peski eta Avdeevkatik erasoak espero dituzte.

2) Ukrainar artilleriak fronte osoan zehar egin du su. Ukrainar airezko indarrek 500 kilo bonba bota dituzten aire-altuera handitik Gorlovkan.

3) Novorossijar unitateak sua itzultzen ari dira eta Mariupolgo aldiriak novorossijar artilleria erasopean daude.

4) Novorossijar legebiltzarraren lehendakari Oleg Tsarevek adierazi duenez Poroxenkori bidalitako planak aukera ezberdinak aurreikusten ditu: gutxienean, Donetsk eta Lugansk elkarrengandik eta Errusiarengandik isolatzea, gehienean Novorossija osoa novorossijar denez garbitzea.

5) Donetskeko aireportuko terminal berrian AEBko arma pila topatu dituzte.

6) Txosten batzuen arabera, Ukrainar indarrak Debaltsevo inguratu nahian dabiltza.

7) Putinen bozeramaile Dmitri Peskovek dio ukrainara aldeak bake proposamen guztiei uko egin diola, kontra-proposamenik aurkeztu gabe. Ukrainarrek gudaren hautua egin dutela ondorioztatu du.

8) Mesedez egin klik hemen borroken mapa gaurkotua ikusteko.

9) Ukrainarrek novorossijarrei Pekin “super-armak” erabiltzea leporatu diete. Ez, ez arma nuklearrak (Defentsa ministro ukroak Luganskeko Hegoaldean erabili zirela esan zuen), baizik eta Buratino TOS-1 motako sugar jaurtitzaile astunak. Ukrainarrek “Peskiko odol-isurtzeaz” ari dira, ForRuss webguneko J Hawk itzultzaileak dioen moduan, honek panikoa adierazten duelarik.

10) Hasierako txostenek Novorossijar Armada Peskin sartu dela erakusten dute.

11) Novorossijar Indar Armatuen Inteligentzia Zuzendaritzako buru Petrov jeneralak esan du Ukrainak misil balistikozko erasoak berriz hasi dituela eta Totxka misil batzuk jaurti dituela.

12) Zakhartxenkok “orain Mariupoldik Gorlovkaraino kontraeraso operazio batean gaude” adierazi du.

Ebaluazioa:

Ematen du argin dagoela Junta naziak borroka operazioak berriz hasteko erabakia hartu duela. “Eraso bat” edo “erasoa” dela ikusteke dago, baina misil balistikoak eta aire bonbak erabili izan dira, beraz, eraso hau koalitatiboki ezberdina izan da. Nire iritzia hau “erasoa” izatera mugitzen hasia da.

Aireportuaren inguruko egoerak gaizki informatutako komentario asko sorrarazi ditu. Gauza batzuk argitu egin behar dira:

  1. Donetskeko aireportuak, Donetsketik hurbil dagoen hagitz gotortutako gune bat izateaz aparte, ez du bestelako balio militarrik. Garrantzi sinbolikoa du, eta baita ukrainar unitaterik gogorrenak eta onenak horra bidaliak izan direlako.
  2. Ziur naiz novorossijarrek terminal berria hartzen zutenean (hau gertatu dela zalantzarik gabe dago), juntaren jeneralek telefonoa hartu eta kontraeraso berehalako eta bortitz bat hasteko deiak egingo zituztela. Hori gertatu da gaur (18an). Novorossijar iturrien arabera, 6 eraso uholde egon dira, eta 15 ukrainar tanke erabili izan dira terminal berria berriz hartzeko.
  3. Ez da harritzekoa eraso honek kale egin izana. Ondo gotortutako jomugak, terminal hau esaterako, ezin dira tankez eta artilleria suz hartu, horrela kaltetu egin daitezkeen arren. Halako jomugak ondo entrenatutako, erabat armatutako eta baldintza zail eta arriskutsuetan borrokatzeko prest dauden infanteriazko asalto taldeekin soilik har daitezke. Halako taldeak, “asalto taldeak” deitzen ohi direnak, esperientzia handidun borrokalariez osatuak izaten ohi dira: ametrailariez, borrokarako demolizio-zulatzaile ingeniariez, frankotiratzaileez, tankeen aurkako armez, mortariez, granada-jaurtikariez eta abarrez. Eta ukrainarrak ez daude halakoez soberan, eta hauek ez dira aste edota hile batzuetan entrenatzeko posible. Horregatik egin du eta egingo du kale ukrainar erasoak.

Hau izan bada hainbeste espero genuen “ukrainar erasoa”; orduan, mundu guztiak aurreikusitakoa betetzen da: ukrainarrak tanke, ibilgailu blindatu, artilleria pieza eta infanteria kopuru handien aldeko apustua egin dute novorossijar defentsari gainezka egiteko. Estrategia hau galtzailea da ez soilik borrokan probatutako eta esperientzia handidun novorossijarrek beldurtutako edota tronpatutako ukrainarrek baino hobeto borrokatzen dutelako, baizik eta halako eraso batek ekartzen duen odol-isuri handiak ukrainar aldearen morala et grina ezerezean utziko dituelako.

Faktore garrantzitsuena ez da ea ukrainarrek galdu egingo duten ala ez, baizik eta ea novorossijarrak errusiarren esku-sartze edo laguntza argirik gabe irabazteko gai izango diren. Nire iritzi pertsonalaren arabera bai, novorossijarrak ukrainarrak atzerantz itzularazteko gai izango dira eta Errusiak ez du ageriki esku-hartu beharko (entzun dudanaren arabera, Voentorg erabat ari da lanean, Peskiko TOS-1adierazgarri).

Aitortu behar dut Zakhartxenko, Givi, eta Motorola guda-oinean bertan ikusi nituenean urduri jarri nintzela.Guztiz ulertzen diet, baina ikusi nituenean korapiloa nabari nuen sabelean, batez ere hain hurbil ikusi nituenean. Sineslea bazara egin ezazu otoitz pertsona ausart hauen alde.

Jatorrikoa ingeleraz: Vineyard of the Saker bloga

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *