The Sakerrek egin duen beste analisi bat. Analisi honetan erresistentzia goraipatzen du, baina aurreko analisian egindako gauza batzuk zuzentzen ditu: esaten du ukrainar erasoa ez dela ahal bezain bortitza izan, eta agian beste eraso bat itxaron genezakeela.
Onartu behar dut azken 24 ordutan gertatutakoa ez nuela inondik ere espero. Hasteko, erasoa urtean geroagorako espero nuen, orain eguraldia oso txarra bait da eta defendatzaileen alde egiten bait du. Borroka-zelaia suz “landu izana” ere espero nuen (hau da, ukroek novorossijarren posizioak bonbatuko zituztela) eta honen ostean ukroek blindatuekin ondo definitutako eraso-ardatzak jarraituz egingo zutela aurrera. Novorossijarrek lehen momentuan atzera egingo zutela, aurren zihoazen ukroak “poltsetan” isolatzeko eta gero suntsitzeko espero nuen. Baina ez da halakorik gertatu.
Lehenik, ukroek bonbatzen jarraitzen dute, baina ez novorossijar indarren aurka, baizik eta Donetsk eta beste hirien, batez ere Gorlovkaren auzo zibilen kontra. Halako bonbaketek ukroak gustura uztea badute, baina helburu militarretarako hutsalak dira.
Bigarrenik. Ez da urkon blindatuen eraso kontzentraturik izan. Bi tanke hemen, beste lau hor, baina ez ukroek teorian munta zezaketen blindatuen eraso gogorra.
Beraz bai, ukroek aireportua eraso nahi izan dute eta han egon diren borrokaldiak nahiko intentsoak izan dira, zalantzarik gabe, baina eraso mugatu bat izan da. Berdina gertatu da orain novorossijarren esku dagoen Peski herrian: borrokaldia oso gogorra izan da, eta Ukrainarrak oraindik herriaren iparreko inguruetan daude, baina tokiko borrokaldi bat da.
Beraz, nire lehen ondorioa hauxe da: hau operazioen eskalada bat da, baina EZ da Ukrainar Eraso Handia izan. Halako erasoa oraindik ez da gertatu.
Nire intuizioaren kontrako bigarren ondorioa, novorossijarren erreakziotik etorri da, zeintzuek atzera egin gabe erasora jo dute zenbait tokitan, Mariupolen barne. Berri ona da novorossijarrak kontuz aritzea eta aurrera poliki egitea, Mariupol askatzeko (euren helburua hori dela emanda) hori baita beharrezkoa. Novorossijar morala, txosten guztien arabera, harri bezain gogorra eta baikorra baina zuhurra da. Hain zuzen gailentzeko behar dena. Aireportuko novorossijar garaipena, moral hauspotze handia izan da novorossijarrentzat eta kolpe latza ukrainarrentzat.
Nire bigarren ondorioa: Novorossijarren egin beharreko oro zuzen egin dute. Mailakako defentsaren beharra sentitu gabe, berehala kontraerasora jo dute, hau zentzuz, borondatez eta arrakastaz egin dutelarik.
Gaur interes handiz entzun dut ukrainar armadaren bozeramaile baten prentsaurrekoa, zeinek Errusiar Federazioko tropek aireportuko borroketan parte hartu zutela eta halako gehiago ukrainar lurraldean sartzen ari zirela esan zuen. Hau oso berri ona da, izan ere, ukroek beti haluzinatzen dute Errusiar Federazioko indarrak direla eta nonbait gailenduak diren bakoitzean. Gerta zitekeen ukroen galerak guk uste baina handiagoak izatea.
Errusiarrei dagokienez, Voentorgaren atea zabalik eta erabat funtzionatzen dabil. Egia da Voentorg hilabeteetan zehar egon dela erabat funtzionatzen, baina orain errusiarrak ez dira hau ezkutatzen saiatu ere egin. Novorossijar komandanteak argi esan dute behar duten gizon eta arma kopurua dutela.
Halere, gaurko berriak onak badira ere, mundu guztia ohartarazi nahi du “irabazi dugu!” bezalako oihu eta jarrera baikorregien gainean. Behin eta berriz errepikatuko dut faktore hau: Eraso Handia oraindik ez da gertatu.
Zergatik ez?
Galdera ona. Lehenik, eguraldia ez da ona ukroentzat. Ez soilik eguraldi mota honek defendatzaileari on egiten diolako, baizik eta errusiar materiala ukroek erabiltzen duten sobietar garaikoa baino egokiagoa delako baldintza hauetako.
Bigarrenik, entzungo zenuten erasotzaileak arrakasta izateko defentsarekiko 3:1eko nagusitasuna behar duela dioen Pelloren legea. Pelloren lege guztiak bezala, hau ere ez da guztiz egia, salbuespen asko bait daude, eta tokian tokiko bandintzagai asko ematen direlako egoera bakoitzean. Hala ere, lege hau “egia izaten ohi da”. Ukroei dagokionez, honek ez du esan nahi fronte osoa 3:1 nagusitasuna behar dutenik, baina bai novorossijar defentsak hausteko eraso ardatzetan. Lortzeko modu bakarra mugikortasun handia izatea da. Eta hemen, eguraldiak baldintzak asko okertzen ditu. Beraz agian ukroak eguraldia hobetzeari itxaroten daude Eraso Handia hasteko.
Baditugu baita ere erasora joateari uko egin dioten unitate ukroen gaineko zurrumurruak. Hasieran ez nituen sinesten, novorossijar propaganda zelakoan, baina ukrainar hedabide sozialetan ere agertu da halako informazioa. Antza denez unitate osoak eri dira borrokara joateari uko egiten. Egia esan ez diet errurik botako. Herrialde gehienetan, oinarrizko entrenamendua, hiruzpalau hilabetetakoa da. Azpiofizial (sargento, kabo) edo ofizial batek entrenamendu handiagoa behar dute. Ukroek uda honetan bere azpiofizial eta ofizial zaharrena baina entrenatuenak galdu dituzte, orain hilda, ezgaituta edo disgustatuta daudelarik. Poroxenkok 2015rako hiru mobilizazio deialdi iragarri ditu, baina argi dago pixka bat azkarra den edonork dakiela ez dutela borrokarako gai den indar baterako erreklutatzen, kainoi-haragi gisa baizik. Novorossijarrek ordea, orain ondo entrenatutako, ondo ekipatutako eta borrokan esperientziadun gizon pila dituzte. Eta garbi izan ezazue borroka-esperientziadun gudari konpainia batek ideiarik ez duten erreklutez osatutako konpainia oso bati beri irabaziko diola, batez ere hobeto ekipatuta badaude (eta kasu honetan,, Voentorgi esker, hori gertatzen da).
Beraz, again, soilik agian, Junta naziak Donbassen masakratuak izan nahi dituzten tentel eta fanatikoak gainetik kendu nahi ditu. Hau ez da baiezta dezakegun zerbait, goizegi da horretarako, baina ezin dut ulertu erdizka babestutako azken eraso hau zertarako izan ote den.
Azkenik, baliteke juntak herrialdearen gaineko kontrola galdu izana: ordenak ematen ditu, batzuek betetzen dituzte, beste batzuek ez, besteek erdizka baina erdizka ez, eta agian erabateko kaosa eta desantolaketa dator, non benetako armada ukro baten ordez, pistola eta pertsona pila dauden, baina ez borrokarako indar bateratu bat.
Egia esan, ez dakit nori sinetsi eta azken 24 ordutako gertakizun arraroei buruzko beste azalpen bat entzun nahiko nuke.
Ziur dagoena da “behintzat, ondo dihoala” eta gauzak hasi diren bezala baina okerrago hasi zitezkeela. Beraz, zuhurtziaz baikor naiz.
Zakhartxenkoren azken prentsaurrekoarekin utziko zaituztet (Kazzura miragarriak itzuli eta azpi hitzak jarri dizkio). https://www.youtube.com/watch?x-yt-ts=1421828030&v=1TQP_OJ9bm0&x-yt-cl=84411374
Agurrak
The Saker
Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Vineyard of the Saker bloga
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea