Jatorriko bertsioa erdaraz: Nahia Sanzo (slavyangrad.es)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
Joan den abenduaren 18an, International Crisis Group (ICG) delakoak Eki Ukrainaren egoerari buruzko lehen txosten esanguratsua aurkeztu zuen (Eastern Ukraine: A Dangerous Winter Europe Report N°235). Txosten honen garrantzia ICGk edozein gatazka komunitate euroatlantikoaren ordezkarien artean nagusi den ikuspegiaren arabera aztertzen duela da, eta batzuetan Mendebaldeko diplomazia eta prentsarengatik errealitatetik baino gertuago badago ere, gertakizunek norantz egin ahal duten zantzutu ahal ditu, batez ere Minskeko bakeari dagokionez. Errusia erasokorra eta matxinada udan garaitua ez izatearen erruduna agertzen da prozesuaren defendatzaile bakar gisa, bestalde prozesu hau erasoak saihesteko ezgai gisa definitzen delarik.
Dokumentuak hiru auzi jotzen ditu: Eki Ukrainako guda-eskenatoki posibleak, Minskeko akordioak eta bukatzeko Donetsken eta Lugansken krisi humanitarioa gertatzeko arriskua.
ICGk Eki Ukrainan guda-talka berrietara eraman ditzaketen arrisku-eskenatoki anitz atzematen ditu. Horietako gehienak herri-milizien edo Errusiaren erabakietatik abiatzen badira ere, eskenatokirik arriskutsuena, guda osoarena, Donbass indarrez berreskuratzeko ukrainar tentazioari loturik ageri da.
1.1. Matxinoen lurraldearen hedapena: Novorossija Handia eta Guda Hotzaren arriskua
ICGk egun Ukrainak kontrolatzen duen lurraldera borrokak zabaltzearen inguruko eskenatoki ezberdinak aztertzen ditu. Gatazkaren larriagotze modu hau, Donbasseko milizien erabaki autonomoz etor daiteke. ICGk eskenatoki hau posible ikusten du baldin eta egoera humanitarioaren larriagotzeak Donetskeko zein Luganskeko Herri errepubliken iraupena arriskuan jarriko balu. Ukrainar posizioen kontrako eraso batek tokiko indarren potentziala agerian utzi nahi izango luke, matxinoen lurraldea handitzeko edota Moskuren eskusartze handiago bat behartzeko.
Matxinoen lurralde-hedapenerako beste marko posible bat, beste udaberri errusiar bat litzateke, Ekialdeko gainontzeko lurraldeetan ekonomi krisia eta ezinegon politikoa direla eta piztutako matxinadek sortua. Matxinada horiek beren lagun iraultzaileei laguntzera doazen herri-miliziei ateak zabaldu ahal dizkiote, bereziki Kharkoven.
ICGren arabera, herri-miliziak ukrainar lurraldean zabaltzeak, hauen Moskurekiko independentzia ekarriko luke. Baina ezin da deskartatu herri hau inplikatzearen aukera. Izan ere, ICGk ez du erabat baztertzen Errusian tesi nazionalistak inposatzea, tokiko miliziez mozorroturiko errusiar tropek kostatik aurrera egitea lagunduz, ICGk Novorossija Handia (Greater Novorossiya) deitzen duen proiektua gauzatuz. Txostenaren parte garrantzitsu bat, Errusiaren barnean proiektu hau sustatzen duten indar nazionalistak analizatzen zentratzen da, indar hauek maiatzetik hona Moskuren ekintza baldintzatzeko gaitasuna galdu dutelarik.
ICGk gatazkaren aurren Kremlinen jarrera aldaketa bat ikusten du, hau zigor-politikarekin lotzen duelarik. Novorossijaren kausarekiko hasierako kitzika, mugimendu separatistari (dokumentuak hala izendatzen ditu indar errebeldeak) airea eman ziona, maiatzetik Aurrera desagertzen hasi zen, mugimendu iraultzaileak Novorossija Handiaren lurralde osoa Errusiaren laguntzarik Gabe eskuratzea ezinezko izango zuela konturatu zenean. Hemen, ICGk, apirilean Errusiaren lehentasuna boterearen deszentralizazio batetara eta eskualdeen autonomiara eramango zuen elkarrizketa nazional bat bilatzea zela edo maiatzean Putin lehendakaria Poroxenko lehendakariaren bake-planarekin, betiere bide baketsuez gauzatzen bazen, ados ageri izan zela ahanztea nahiago du. Norabide aldaketa honek Minsk izan du emaitza, honek ukrainar burujabetza de facto onartzen duelarik.
ICGrentzat Minsk errusiar administrazioaren parte baten ikuspegiaren emaitza izan da, Igor Strelkovek “Surkov-Lavrov-Zurabov blokea” deitutako horrena (Vladislav Surkov, Putinen ahokularia Kaukason eta antzeko gatazketan, Abkhazian batez ere, paper garrantzitsua izan duena; Sergei Lavrov Kanpo Arazoetarako ministroa eta Mikhail Zurabov Errusiaren enbaxadorea Kieven eta errusiar ordezkaria Minsken). Bloke hau aurretik Ukrainarekiko errusiar politika gidatu duenari gailendu zaio, ICGren ustez Sergei Glaziev Putinen eskualde ekonomi politikarako aholkulari eta Dmitri Rogozin afera militarretarako lehen ministro-orde ordezkari zituenari. Biak Aleksandr Dugin eta Aleksandr Prokhanoven jarraitzaileen zirkulu nazionalista erradikaletatik gertu ikusten ditu. Donbassen norabide aldaketa honek Borodai eta Strelkov alde batera uztea eta Zakhartxenko pragmatikoagoaz ordeztea ekarri izan du. Honek, Estatu funtzional bat eraikitzeko (gero, pixkanaka errusiar munduan barneratu daitekeena, esaterako Aduana Batasunaren bidez) baldintza gisa bakearen bidearen aldeko apustua egiten duten milizien zatia zuzenduko luke.
ICGk Kremlinek posizio nazionalista erradikaletara biratzea oraindik posible dela uste du, baina are posibleagoa dela biraketa hori herri-milizietan gertatzea, Strelkov Donbasseko ildo erradikalarekin lotuz. Dokumentuak lider honek Donetsk eta Luganskeko eskualdetan dauden milizietan duen eragina azpimarratzen du, horrek Novorossija proiektua bultzatzeko ildo gogorraren aldeko aukerara eraman dezakeelarik.
Sektore nazionalista erradikalaren eta pragmatikoaren borroka bukatutzat eman gabe, ICGk Errusiari, oraindik Novorossija osora gatazka hedatzeko nahirik ustetan ez duenari, gatazka Donbassetik at aterako ez duela, eta halakorik saiatzen denaren konta ezarriko dela espreski dioen adierazpen bat eskatzen dio. Moskuren adierazpenak Mendebaldeak kritikatu ohi baditu ere, ICGk Moskuri jada ekintzez frogatua duen zerbait komunikatzeko eskatzen dio. ICGren arabera, horrek Moskuri gatazka baretzeko izan behar diren elkarrizketetan sinesgarritasuna emango lioke eta ICGren arabera, Errusiaren kontrako zigorrak bertan behera uztea ere ekar dezake.
Halako posizio batek Errusiaren aldeko konponbideak erraztuko lituzke, baldin eta baldintza meteorologikoek neguan Krimea itsasoz hornitzea saihestuko balute, honela ICGk aurreikusitako beste guda-eszenatoki batetara iristen garelarik. Ukrainaren Krimearen kontrako balizko boikot batek Errusia ukrainar lurraldean zehar horniketa-bide bat zabaltzera behartuko luke. Krimearako bidean gurutze-bide eta antzeko puntu estrategikoak ibilgailu blindatuen eta indar berezien bitartez okupatzean datzan estrategia “Minimalista” batetarako aukerak egon badaude ere, lurralde hori hornitzea ezinezkoa balitz eskala handiko okupazio bat ezin liteke deskartatu. Kremlinen iharduera zein adierazpenek halako asmorik erakusten ez badute ere, honek ez du IGC eszenatoki posible gisa aurkeztetik urruntzen. Horrez gain, errusiar eskusartzen handi batek, Herri Errepublikenganako Moskuren interesa handituko luke.
Halako mugimenduren bat EBk, AEBk eta Ukrainaren aldeko beste Estatuek guda larriagotzearen beste urratsa bat bezala ikusiko lukete. Errusia eta Mendebaldearen arteko Guda Hotza sakonduko zuketen zigor berriei leku egingo zien. ICGk taxutzen duen alternatiba Krimearako hornikuntza-bide bat zabalduko lukeen Errusiaren eta Ukrainaren arteko negoziazioak zabaltzea da. 2003an Errusiak eta Lituaniak, Errusiatik Kaliningradeko kanpo-gunera zihoazen salgaiak eta bidaiariak Lituanian zehar igarotzea baimentzen zuen ituna zinatu zutela aurrekari gisa aipatzen du.
1.2. Ukrainar posizioa eta guda osoaren arriskua
ICGk Ukrainaren erabakiei lotutako guda-arriskua ere aipatzen du, Ukrainak Donbass erasotzea deskartatu ezin dela aipatuz. 2014ko azaroan Poroxenkok guda oso baterako prest zegoela eta errusiar tropei aurre egin beharraren beldur ez zela esan zuen (Poroshenko says Ukraine ready for ‘total war’, Radio Free Europe/Radio Liberty, noviembre 2014).
Ukrainaren halako eraso batek, ia ziurtasun osoz, errusiar erantzun militar bat ekarriko luke. ICGk Errusiaren eta milizien interesak guztiz bat ez datozen arren, krisi militar baten aurrean Errusia DHEren eta LHEren laguntzan esku-hartzera derrigortua egongo litzatekeela onartzen du.
2014ko abuztuan horrelako zorian zegoen. ICGren arabera, ukrainar indarrek Donbassen aurrera egitean milizien erabateko porrotera gerturatu ginelarik, Errusiak errebeldeen alde eskua sartzen du. ICGk armamentu astun kopuru handi bat eta errusiar tropak iritsi zirela apatzen du. Dokumentuan agertzen den moduan, ez da soilik babes militarra, baizik eta identifikaziorik gabeko tropa irregular zein elitezkoen parte-hartze zuzena, tropa hauek Donbassen aritu aurretik ofizialki desmobilizatuak izan zirelarik.
Errusiar esku-sartze honen ondorioa, Ilovaiskeko Ukrainar Armadaren porrota izango litzateke; ondorioa mila inguru hildako eta borrokak Mariupolgo zonaldera hedatzea izango zelarik. ICGk inplizituki, bat egiten du Ukrainar Armadak Errusiakoa garaitu ezin duela diotenekin, ukrainar ekintza denentzako kaltegarria izan daitekeela esatean, guda zibil bat ekarri dezake eta. Horregatik, Kievek neguko eraso-plan bat arbuiatuko zukeen komunikatu bat ateratzeak distentsioa lagun lezake.
Beti modu esplizituan ez bada ere, ICGren dokumentuak Minskeko akordioen bideragarritasun politikoa eta Donetsk zein Luganskeko Herri Errepubliken etorkizun perspektibak aztertzen ditu. Kasu bietan ez du aldeko aurreikuspenik egiten.
2.1. Errusia, Minskeko akordioen protagonista benetakoa eta agian bakarra.
ICGren txostenaren ezaugarri garrantzitsu bat Minskeko Itunak gatazkaren konponbiderako benetako erreferentzia gisa hartzen ez dituela da, ez behintzat oraingoz. Posizio hau, alde borrokalariek, bai herri-miliziek zein ukrainar aldeak, Minsk arbuiatzean oinarritzen da. Baina dirudienez Mendebaldeko potentziei dagokienez, Itun horrek puntu zehaztugabe gehiegi dituela eta eraginkorra izateko konkrezioa falta duela ere badio. Bi faktoreok azaltzen dute zergatik suetena ez den efektiboa.
Egia esan, ICGk Misnkeko prozesuaz ematen duen itxura errusiar aldetik soilik bultzatutako konponbiderako bidea batena da. Hau posible egin duena, Ilovaiskeko porrotaren ostean ukrainar buruen moral baxua eta Kievek armamenturik izan ezean Ukrainako Hego-Ekialde osoa herri-milizien esku geratzeko beldurra da. Egia esan Errusia da halako eskenatoki bat gertatu dadin saihesten ari dena, milizien Mariupolerako aurrerapena saihestuz eta itunaren aldekoenak diren buru errebeldeak negoziazio mahaira erakarriz.
Vladislav Surkovek (eta bere bitartez Kremlinek) Minsken part ezberdinak “aholkatu” omen zituen, itunen benetako egilea bera delarik. DHEko eta LHEko zuzendariak ituan zalantzarik Gabe sinatzearen aurreko perspektiban ezartzen ditu, ukrainarrei itunaren baldintzari berritzaileenak inposatzen dizkie. Surkov omen da Donbasseko zonaldeentzako behin-behineko status bereziari buruzko puntua idatzi zuena, Errusiak hau Mariupolen eta Hegoaldeko beste zonaldeen kontrako eraso bat ez bultzatzeko emakida gisa jarri omen zuelarik. Status berezi honi buruzko irakurketa malguak posible egiteko, Surkovek, nahita “irudimena erabili zuen modu ilunean idazteko”.
Minsken zabaldutako ateek emaitza gutxi emateko beste faktore bat, ICGren arabera, milizien eta Poroxenkoren arteko zanga handitzea izan da, azken hau bai Errusiak zein Mendebaldeak Ukraina akordio batetara eramateko adina pragmatismo duen lider bakartzeak ikusten dutelarik. Miliziek Ukrainako lehendakariari Ekialdeko operazio militarrean emandako milaka hildakoen kopurua barkatzen ez diotela dirudi, eta Poroxenko ildo gogorreko kideekin lerrokatu dela. Bere gudaren aldeko apustuak, errusiar tropen kontra bada ere, eta Donetsk eta Lugansken status berezia ezabatzen duen Dekretuaren onarpenak hori erakusten dute. Halako mugimenduek Jatseniukek eta Turtxinovek ordezkatzen duten akordioaren kontrako ildoaren pisua adierazten du.
2.2. Herri Errepubliken egonkortze neketsua
Hala ere, ICG Minskeko akordioekin konprometitu gabe Donbassen autonomia edota independentzia nahiak ase ditzazkeen beste alternatibarik ez aurkeztera (ezta ere Kosovorako Ahtisaari Planaren antzeko formularik) daraman elementu nagusia, ICGk Donetskeko eta Luganskeko Herri Errepubliketan ikusten duen bideragarritasun falta estrukturala da. Dokumentu hauek bi entitateok Errusiarekiko menpeko gisa ikusten ditu. DHEk eta LHEk finantza, giza-laguntza edo militar arloan errusiar laguntzarik gabe oso zaila izango zuketen negutik bizirik ateratzea.
Hori dela eta ICGk ez du ezta Ukrainako gatazka izoztu bezala definitzen; gatazka izoztu bat egoteko “Estatuak funtzionatzea ahalbideratuko duen adina egonkortasun” egon beharko litzatekeelako. ICGren arabera, egoera DHE eta LHE benetako Estatu gisa hartzeko baldintzak eman daitezen kontra ari da biratzen.
ICGk Herri Errepubliken ihardueran aurkitzen diren mugaketa batzuk aipatzen ditu “entitate hauek ez dute funtzionatzen” baieztatzeko. Lehenbizi, euren definizio politiko eza eta epe luzerako estrategia eza aipatzen dute. ICGren arabera, matxinoen buru gutxik zekiten boterea hartzerakoan norantza joango ziren (Errusian sartzera, Ukraina barruko autonomia batetara, federalizatzera). Gaur egun inprobisatzen jarraitzen dute, Ukraina ekonomi potta edota herri ezegona dela eta lehertu arte.
Bigarrenik, ICGk Herri Errepubliken administrazio-egitura prekarioa eta Donetsk bezalako hiri handiak kudeatzeko administratzaile trebeen falta aipatzen du. Populazioari oinarriko zerbitzuak emateko zailtasunak entitate errebeldeetako oinarri soziala, batez ere pentsiodunek eta langileek osatutakoa, azkar higa dezakete.
Hirugarrenik, herri-miliziek ez dute potentzial militar handirik. Hauek ez omen dira koordinaziorik gabeko, diziplinarik gabeko, gaizki entrenatutako eta gaizki antolatutako unitate militar anitzen sorta bat baino. Salbuespen gutxirekin (Motorolaren gaitasun militarra aipatzen dute), entrenamendu eta esperientzia nahikoa duten ofizialen gabezia nabari omen da. ICGren arabera adostasun handia dago milizien gehiengoak gaur egungo ukrainar armadari ere aurre egiteko ezgaitasunaren inguruan. Errusiak ez omen du ezer egin miliziak benetako armada bihurtzeko.
ICG, egoerak okerrera eginez gero, talde hauek mugaren bi aldeetan operatu dezaketen talde kriminal bihur daitezkeela esatera iristen da. Horregatik, milizien barneko desegituraketa masiboa gertatzekotan Errusiak eta Ukrainan larrialdi-plan amankomunak adosteko proposatzen du.
Beste faktore bat Errusia Herri Errepublikengandik gero eta gehiago urruntzen ari dela da. Errusiak albo batera utziko ez baditu ere, Moskuk, DHE eta LHE, geroz eta gehiago zama bezala hartzen ditu eta nahiago luke Ukraina arduratzea. Baina nahiz eta Errusiak DHE eta LHE laguntzeko nahia izan, ICGren arabera, jada ez du horretarako tarte ekonomikorik.
ICGren dokumentuaren parte garrantzitsu batek errebeldeen zonaldeetan gerta daitekeen krisi humanitarioari buruzkoa da. Krisi hau, elikaduraren egoeraren eta gudaren suntsiketak direla eta negua are gogorragoa izatean konkretatzen da. Banketxe gehienek ez dute funtzionatzen, eta hilabeteak dira soldatak, pentsioak eta prestazioak ez direla ordaintzen. Zerbitzu publikoetako beste profesionalen bezala, Lganskeko eta Donetskeko medikuntza pertsonalak hilabete direla kobratu gabe egiten du lan.
DHE eta LHEko agintariek kolektiborik ahulenean noizbehinka ordaindu izan dieten arren, ICGren arabera ez dago ordainketa horiek iraunkorrak izango direnaren zantzurik. Osasun-zerbitzua arrisku larrian dago, osasun baldintzak okerrera egitearren heriotza-tasaren igoera ere atzeman baita.
Hemen agertzen da ICGk ukrainar agintariei egiten dien kritika garbi apurrenetako bat. Nazioarteko zenbait erakundek Ukrainako Lehendakariaren 875/2014 Dekretuak laguntza humanitarioari traba egiten diola esaten dute. Donetsk eta Lugansken status berezia ezabatzeaz eta DHEren eta LHEren organismo guztiak legez kanpokoak izendatzeaz gain, Dekretuak lurralde hartan dauden Estatu-erakunde guztiak, pertsonala barne, ebakuatzeko agindua ematen du. Aurreikusitako neurriek pentsioen eta energia ordaintzeko subsidioen iristera oztopatzen dute zerbitzu publikoak eta banketxe-sistema likidatuz. Errebeldeen kontrolpean dauden organismoak legez kanpokotzat joz, Dekretuak laguntza-erakundeei Donbassen euren iharduera jarraitzea asko zailtzen die.
ICGk “Ukrainako Gobernuak 875/2014 dekretuaren idazketa eta asmoen inguruan nazioarteko erakundeei premiazko kontsulta egin beharko die. Separatisten kontrolpean dauden zonaldera laguntza helaraztea errazteko neurriak hartu beharko lituzke, heiekiko nazioarteko laguntza handiagoa sustatuz. Ekialdeko zonaldearen isolamenduak ez du soilik krisia okertzen, Ekialdea Kievetik urruntzea ere badakar. Kieveko gobernuak Ekialdeko populazioarekiko hurbiltzeko beste modu bat bilau beharko luke eta oraindik Ukrainako hiritartzat jotzen dituela baieztatu” ohartarazten du. Nahiz eta horrek, nazioarteko zuzenbidearen ikuspuntutik 875/2014 Dekretuaren delitu-izaera aintzatetsi, ICGk ez du Dekretu hori ezabatzeko eskatzen, baizik eta populazio ez-borrokalariarekiko haren eragina murriztea.
ICGk NBEren esku-hartze mugatua dela eta, Donbasserako laguntza humanitario gehiena Errusiak eta Rinat Akhmetovek (orain ukrainar armadarekin batera borrokatzen duten boluntarioen batailoiek blokeaturik) bidaltzen dutela onartzen du. Haatik, Errusiako krisia eta Krimeari laguntza eman beharra dagoela eta, Donbasserako laguntza potentzial errusiarra, praktikoki izan dezaketen nazioarteko laguntza bakarra, mugatua agertzen da.
Horregatik, ICGk zonalderako premiazko laguntza bidaltzea eskatzen du, arlo honetan alde ezberdinen arteko laguntza sustatuz eta Ukrainari laguntza hori, beharrezkoa izanez gero, zonalde errebeldetara iris dadin eskatuz. Nahiz eta, ohikoa denez, populazio zibila laguntzeko urratsak guda-zonaldean eta Errusiaren eta Ukrainaren arteko mugan nazioarteko begirale kopurua handitzearekin lotzen duen. Ezaguna da Mendebaldeak halakoetan esku-hartze laguntzazkoa eta politiko-militarra nahita nahastea. ICGk, bere proposamenetan, ez da nahasmen hortatik ateratzen.
ICGren dokumentuaren irakurketak garbi uzten du Ukrainako gatazka hedatzeko aukerak egon badaudela. Bake iraunkor batetarako proposamenak dira dokumentuan presentzia errealik ez dutenak. Testuinguru horretan logikoa da herri-miliziak Ukrainako beste aldeetara hedatzea planteatzea, baina Aleksei Mozgovoik txitean-pitean halakorik badio ere, ez Zakhartxenkoren, ez Plotnitskiren eta ez Errusiaren esanek edo ekintzek erakusten dute halakoa orain aukera ere badenik.
Ukrainar botererengatik independizatutako herri errepublika berriak sortuko dituen bigarren errusiar udaberri batetarako aukera erreala ez bada, modu autonomoan lurralde berria irabazteko aukerak, errusiar ekintzarik gabe, oso txikiak dira. Eta hain txikiak dira Errusiak Ukrainan miliziek lur berriak irabaztearen alde esku hartzeko aukerak. Novorossijan ala Ukrainaren burujabetzan sinestu ala ez, Putinek, epe labur zein ertainera, beste edozein helbururen aurretik Errusiaren egonkortasun ekonomikoa lehenetsi beharko du.
ICGren dokumentuak erakusten duenez, Mendebaldeak, bere aldetik ez du uste DHEk eta LHEk egitate autonomo gisa, Errusia at utziz, etorkizunerako status politikoaren inguruko negoziazio baten parte izan daitezkeenik. ICGk ez du Eki Ukrainarako neurri politikorik eskaintzen. Ez du Ukrainarako eredu federal edota autonomikorik babeste, ez eta Herri Errepublikentzako are Ahtisaari Planak Kosovorako edota Minskeko Protokoloan aurreikusitako tokiko autonomia ezaugarririk aurreikusten, beraz akordio horrekiko konpromezu falta erakusten du. ICGk guztiz onartzen du Ukraina batu eta zentralizatu baten apustua, ekialdeko gatazkaren muinean dagoena. Horrela Kieven esku uzten du gudaren ostean Donbasserako “pentsatzen ari den konponbidea” ezartzea. Beste alde batetik, ICGk, zonaldea berreraikitzeko Ukrainak Mendebaldearen laguntza izango duela barneratzen du.
Begi-bistakoa dirudi Herri Errepublikek bizirauteko eta sendotzeko duten erronka nagusia barne egonkortzearekin lotzen dela, beren lurrerako populazioaren bizi-baldintzen okertzea saihesteko gai den administrazio sendo eta eraginkor bat eraikitzearekin. Kanpo-markoa argi dago: Errepublikekin gudan dagoen Ukraina eta muturreko inguru-baldintzetan ez bada Donbassen burujabetza onartuko ez duen Errusia. Egoera honetan, beharrezko da miliziek euren artean Donbassen bermatu beharreko helburu politiko minimoen inguruko akordio bat lortzea eta euren jardutea helburu horiek lortzera mugatzea. Milizien antolakuntza eta diziplina, onartutako aginte amankomun baten menpe indartzea, ezinbestekoa da.
Baldintza horietan ahal izango dute DHEk eta LHEk eurentzat eta euren populazioarentzat mesedegarri den irteera politiko, ekonomiko eta sozial batean eragina izan. Beren zuzendariek ezin dute ahantzi kontrolpean duten lurraldeak Donbasseko zonaldearen populazio kopuru handiena kontrolatzen duela.
Mendebaldeak akordio bat erraztuko ez badu ere, inplizituki ICG aintzatesten duenez, badu Donbassen krisi humanitario bat probokatzera bideratuta dauden ekintza guztiak, batez ere nazioarteko zuzendaritza urratzen dituztenak, saihesteko betebeharra. Bai NBEren parte hartze handiagoa eta bai 875/2014 Dekretuaren ezabapena Estatu horrekin kolaboratzeko Europar Batasunaren eskakizunak izan beharko ziratekeen.