Murrizketa sozialen eta lantegien itxieraren kontrako langile erresistentzia gora doa Ukrainan

rabotniki-luganskugleremonta-spasayut-z

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: New Cold War.
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (slavyangrad.es)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea.

https://www.youtube.com/watch?v=hx7lCNFFJwg

Ukrainan, langile klasearen protestak gora doaz ekonomi egoerak herrialdearen eskualde guztiei eragin egiten dien heinean

Abenduaren 18an, Kieveko garraio-langileek, hila batzuetan soldata jaso gabe daramatzatenek, soldaton ordainketa eskatzeko greba hasi zuten. Vitali Mahinko buru sindikalak ukrainar prentsari greba egun batzuez luzatuko zela adierazi zion.

Ukrainako Sindikatuen Federazioak (FPU) Jatseniuk lehen ministroa eta sindikatuen ordezkariak premiaz Bildu behar direla esan du. FPU Ukrainako sindikatu-federazio garrantzitsuena da. Bere lehendakari Grigori Osovoik, sindikatuetan Gobernuaren politikek “populazioa txirotzen dutenek eta Estatuaren prestazio sozialen onuradun bihurtzera behartzen dutenek” ezinegon handia piztu dutela esaten du. Federazioak, bere eskakizunak onartzen ez direneko, abenduaren 23rako greba handi bat prestatzen ari dela dio.

Osovoik azaldu duenez, “egoera hau delarik, Ukrainako Sindikatuen Federazioak lehen ministroaren eta sindikatuen ordezkarien arteko premiazko bilera bat eskatu du, egungo arazo larriak, Gobernuaren programa, elkarrizketa sozialaren berreskuratzea eta gatazka soziala saihesteko konponbide onargarrien inguruan mintzatzeko”.

Capital berri-zerbitzuak informatu izan duenez, urriaren 15ean FPUko kideek Ministroen Kontseiluaren eraikinaren aurrean protesta handi bat antolatu zuten, langileen kaleratzeen politika eteteko. Bizitzaren kostuak gora egin duela eta soldaten osagarri bat eta Gobernuaren erabakien gaineko zeresana izatea ere galdatzen zuten.

Herrialdearen Hegoaldean, Odessan, 600 langileri lana ematen dion Odessako portuko zonaldeko produktu kimikoetako lantegi garrantzitsu batetako langileek lanpostuen galeraren eta fabrikaren pribatizazioaren kontrako mehatxuaren kontrako protesta sorta bat hasi dute. Ihor Kolomoiski oligarkarena den Privat taldeak Estatuaren lantegi hau merke-merke erosi nahi du. Fertilizagarriak eta amoniakotik eratorriak diren beste hainbat produktu ekoizten duen lantegi hau Ukrainako errentagarrienetako bat da. Sobietar Batasunaren garaian sektore honetako fabrikarik handiena zen.

Langileek Donbasseko eskualdearen aurkako blokeoaren bukaera ere eskatzen dute, eskualde honek industriarekin guda zibilak kaltetutako lotura handia du. Abenduaren 14ko mobilizazio handi batean langileek “Blokeorik ez. Utz iezaguzue Donbassekin lan egiten. Utz iezaguzue lan egiten. Gure lanpostuak salbatu. Kolomoiski kanpora” oihukatu zuten.

Odessan errepresioa handia bada ere, baldintza sozialen okertzearen kontrako protesta handiak gertatzen hasi dira. “Odessaren Ahotsa” taldeak abenduaren 19an protesta bat antolatu zuen elektrizitate-mozteen eta elektrizitate-tarifen igoeren bukaera eskatuz. “Odessaren Ahotsaren” lelo nagusia “Bizi nahi duzu, ez izan soilik” da.

Luganskeko Herri Errepublikan ere langileak mugitzen hasi dira. Meatzetarako ekipamendua egiten duen Luganskugleremont enpresa publikoko langileek ekoizpenaren kontrola hartu dute eta aurreko administrazioa, lantegia pott egitera eraman zuena eta langileei ordaintzeari utzi ziona, bota egin dute. Ehun bat langile ekoizpena berriz martxan jartzeko batu egin dira eta ekoizpena handitu dezaketela uste dute. Kievek Ekialdean guda hasi aurretik lantegiak 2500 lanpostu zituen.

New Cold War webguneak hilabete hasieran informatu duen bezala, Ukraina Hegoaldeko Krementxugeko altzairuaren langileak, altzarizko eta burdinezko osagarriak egiten dituen fabrika hau, baina Europar Batasunak inposatutako austeritate politikak direla eta Errusiako merkatua galdu duena martxan mantentzeko Kieveko Gobernuak beharrezko neurriak har ditzan eskatzeko mobilizatzen hasi dira.

Gobernuak Radari aurkeztu dion aurrekontu-proiektuak gastu sozialean murrizketa handiak eta emakumeen erretiratze adina 57 urtetatik 65ra igotzea eta gizonena62tik 65era igotzea dakartza. Umeen derrigorrezko eskolaldia, 11 urte artekoa izatetik 9 urte artekoa izango da eta doako hezkuntzarako eta osasunerako bermeak ezabatuko dira. Mendebaldeko Ukrainan, Lvoveko ikasleak jada hasi dira orain gutxi Borotbako Sergei Kiritxukek kritikatutako hezkuntzako murrizketen kontra protestatzen.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *