Joan den abenduaren 18an, Arseni Jatseniuken Fronte Nazionalak, tartean Oleksandr Turtxinov zen parlamentari batzuen bidez, Ukrainako Radan 1222-1 lege-proiektua aurkeztu zuen. Honen helburua Ukrainan ideologia komunista debekatzea da.
Ekimen honen xedapen nagusiak honako debekuetan laburbiltzen dira:
1- Ideologia komunista debekatzea (2 art), ideia komunistak zabaltzea barne (1 art).
2- Ideologia komunista sustatzen duten edota komunismo, marxismo, leninismo edo stalinismo hitzak izenean darabiltzaten alderdi politiko edota bestelako herritarren elkarteak debekatzea. Debeku hau ideologia hau hedatzen duten idatzizko hedabideetara zabaltzen da (2 art). Gaur egun Ukrainan badiren erakunde komunistek sei hilabetetan iharduera oro laga beharko dute, eta hedabide idatziek bitan. (2 eta 3 Xedapen Iraungikorrak).
3- Ikur komunistak, oroigarri eta souvenirrak barne, ekoizteko, banatzeko eta iragartzeko debekua. Ikur komunistak museoetan eta arte-lanetan soilik erabili ahalko dira, ikerketa edota historia gertakizunak deskribatzeko asmoz (3 art.).
Proiektuaren arabera, ikus komunistak dira Sobietar Batasunaren banderak zein ikurrak, igitaia eta mailua beste irudi nazionalekin bilbatzen dituzten bandera edota bestelako ikurrak, erregimen komunistako pertsonen edota iharduera komunista antiukrainarrekin lotutako monumentuak; erregimen komunisten buruen kaleen, enparantzen, enpresen,erakundeen edota antolakundeen izenak, SESBen izenak, SESBen errepublika sobietarren izenak, Alderdi Komunistaren Kongresuak eta abar. Salbuespen bakarra izango dira inbaditzaile naziengandik Ukrainaren askapena oroitzeko monumentu eta izenak edota ukrainar kultura eta zientziaren garapenarekin lotutakoak (1 art.).
Debekatutako iharduera komunistetan aritzeak bost urtetako kartzela-aldiko eta are baita zigortutako pertsonen ondasunen bahimenduaren zigorra izan dezake. Kartzela-aldia hamar urtetara luzatu daiteke iharduera horiek erakundeetako ordezkariek edota talde antolatuak egiten dituztenean, hedabideak erabili izan direnean, edota errepikatu egin direnean (4.1 Bukaerako Xedapena).
Lege-proiektuaren lehen artikuluak honela definitzen du ukrainar lurretik ezabatu nahi den ideologia komunista: klase-borrokan oinarritutako kontzeptu, ideia eta iritzi sistema; klase sozial baten besteen gaineko diktadura; Estatu totalitario bat sortzea; giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen urraketa: herrien eta nazioen autodeterminaziorako ukapena; ekoizpen-baliabideen jabetza pribaturako eskubideen aintzatespen eza; alderdi bakarreko sistema ezartzea eta Estatu-sistema indarrez uzkailtzea.
Lege-proiektua aurkezteko arrazoiak azaltzen idatzi duten oharrean, aurkezleak sobietar errepresioan zentratzen dira. Lege honek hainbeste babesten omen duten ukrainar herriaren ideologi eta pentsaera askatasuna urratzen baduen edo ez pentsatu gabe eta komunismoa Ukrainaren egungo arazoekin lotuz, lege-proeiktua onartzeak Ukrainaren burujabetzaren, lurralde-osotasunaren eta segurtasun nazionalaren kontrako mehatxuak ezabatuko dituela eta ukrainar nazioa, bere izpiritua eta morala indartuko dituela diote.
Funtsean eta forman, Ukrainako Fronte Nazionalaren ekimena Arias Navarroren Gobernu frankista berarena baino atzerakoiagoa ere bada. Europara zabaltzeko saiakera batean, Gobernu hark, arrakastarik gabe, diktadura politikoari itxura antzeko demokratiko bat eman nahi izan zion. Itxurakeria politiko haren osagarri bat 7/1974 Dekretu-Legea izan zen, Elkartze Politikoa Arautzeko Dekretua. Gobernu hura ere ez zen Alderdi Komunistaren legez-kanpokotzea gaur egun Ukrainan aurkezten ari diren forma itsusiaz aurkezten. 11 artikuluan, legislatzaile frankista elkarte politikoek “Mugimendu Nazionalaren edota Erresumaren Oinarrizko Legeen kontrako” izenik eraman ezingo zutela esatera mugatzen zen. 28 artikulua indarrean zegoen ordena instituzionala “Oinarrizko Legeetan aurreikusten ez diren moduen bidez” aldatzea, lege-urraketa larritzat hartzen zirela esatera mugatzen zen.
Beraz, Jatseniuken Ukrainan, komunistentzat ez da ezta hilzorian zegoen frankismoak bere biziraupen politikoa zilegiztatzeko oposizio politikoari uzten zion parte-hartzerako tarte apurrik izango. Unean uneko inkisitzaileek komunistatzat jotakoak –eta komunista definizioa alderdi edo elkarteen izenaz gain eta baita ideien arabera banatu ahal izango dute- oposizio politiko klandestinora jo behar izango dute.
Baina 1222-1 proiektua ez da soilik diktadura baten ohiko arautze juridiko bat. Pentsamendu totalitario baten adierazpide bat ere bada, ukrainar bizitza politikoan zein “kontzeptu, ideia eta iritzi” izango diren onargarriak definitzen ausartzen bait da. Ideologia komunista defendatzen duten pertsonek, legeak eta Ukrainar Konstituzioa erreformatzeko prozedurak errespetatzen badituzte ere, errepresioaz ihes egiteko ez dute barne-erbestea baizik beste biderik izango; lege-proiktuak aurrera egiten badu, pentsamendu pertsonalaren adierazpen oro debekatua izango bait dute.
Deigarria da debeku hau bai ideia politikoan zein izenen eta ikurren arloan definitzea, ez bait da izango nahiko ideial komunistaren jarraitzaileek demokraziaren printzipioak edota giza eskubideak errespetatzea Ukrainako bizitza politikoan parte hartzeko. Marx eta Leninen oinordekotza politikoari, beren alderdi edota elkarteen izenean, beren ikur guztiei uko egitea eskatzen zaie.
Eta ikurren inguruan ari garela, zer esan oroigarri komunistak saltzeko debekuaz eta ekar dezakeen bost urteko kartzela-aldiaz? Erregimen ukrainarrarekin ados ez daudenak ere onartuko dute honen oinarri politikoak ez direla Eki Europako kale-merkatuetan hain ohikoak diren oroigarri sobietarren salmenta-toki txikiek dakarten giro koloretsua ez baimentzeko bezain ahulak.
Bestearekiko erabateko gorrotoak soilik azal dezake lege-proiektu berriaren parte bereziki lotsagarri hau. Arazoa, Ukrainan, oinarrizko Beste hori, oposizio politiko erreal gisa, Jatseniuken Fronte Nazionalak sobietar historiarekiko (eta kontrako zentzuan, ukrainar eskuinaren heroi kolaborazionistekiko) ikuspegiaz erabat ezberdina ikuspegien arabera definitzean baitatza. Oinarriko errealitatea hau aitortzeko hausnarketa-gaitasun minimo baten falta dago hain zuzen ukrainar populazioari eragiten dion barne-zatiketaren muinean, eta honek urte askoz eragotziko du bi zatiek elkar-partekatu ahal izango duten demokrazia baten edozein proiektu.
Krimeako anexioan zehar gertatu zen gertakizun argigarri batek garbi esrakusten du. Belbekeko baseko ukrainar komandante Juri Mamtxur tropa errusiarzaleek okupatu zuten basera itzuli nahi zuenean, Sobietar Batasuneko banderarekin saiatu zen asmo hori betetzen, bandera horrek soilik zabal lekizkiolako ateak. Time aldizkariak honela deskribatzen du amarrua: “Bere gizonek armarik gabe egin zuten aurrera, zutabeko banderadunak sobietar errelikia bat, II Mundu Gudan Zehar Belbeken egin zen Airezko 62 Erregimentu Borrokalariaren bandera zeramalarik.
Sobietar Batasunean jaiotako edozein gudarik entzun ditu 1941ean Luftwaffe nazia garaitu zuten eta 1945ean Jaltako Konferentzian zehar zerua gorde zuten leiendako pilotu haiei buruzko kontakizunak. Mamtxurrek Sobietar Batasuneko heroiengatik gutxieneko errespetu bat zuen inork ez zuela bandera hori zeraman zutabe baten kontra tirorik egingo uste zuen”.
Jatseniuken alderdiaren ekimena ez da soilik bere herrialdearen batasunaren kontrako eraso bat eta pentsamendu eta elkartze askatasunarentzako arrisku bat. Fanatiko hauen kontrol-borondatea marko horretatik haratago doa. Espainian bizi diren ukrainar komunitatearen kide batzuk Espainian bertan Ukrainari buruz zer esan daitekeen eta zer ez arautzeko saiakerek adierazten dute.
Espainian frankismoa ezagutu zutenek ondo dakiten moduan, Jatseniuken pentsamenduaren funtsean dauden ideiak askatasunaren defentsarekin bateraezinak dira. Ez da kasualitatea azkenean Sobietar Batasuna garaitu zuten mugimendu antikomunistek Espainian Francoren diktadurarekin kolaboratu izana.