Jatorrizko bertsioa errusieraz: Olga Xelkova: Odna Rodina
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (slavyangrad.es)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
Maidaneko protestetatik urtebetera, ukrainar herriari buruhauste aunitz agertu zaizkio: guda zibila, bizi-baldintzen okerragotzea, txanponaren balio galtzea, soldaten murrizketa, langabeziaren igoera eta oinarrizko produktuen eta zerbitzuen prezioen igotzea. Baina ematen duenez, hau ukrainarren zailtasunen parte bat besteri ez, ukrainar gobernuak ezarriko dituen NDFren politiken pean bizi beharko da. NDFren misioa Kieven abenduaren 9et 18 artean egongo da, eta Ukrainan NDFren ordezkari den Jerome Vacherren arabera misioak “Funtsak babesten duen erreforma ekonomikoen programaren inguruan hitz egingo du ukrainar agintariekin”.
Gobernuak batzar hauek prestatzeko denbora handia hartu du. Atzerriko herritarrak ministro eginez, Ukrainak euren gogoz Mendebaldearen kolonia bihurtutako Georgiari edo Baltiar Herrialdeei aurrea hartu die. Estatu horietan goi-mailako karguak bertako herritarrak diren artean, Ukrainak bere Gobernuan atzerriko herritarrak sartu ditu, atzerriko pasaportea izan arren Ukraina bakar bat dagoela diote, finantza-ministro berria den Natalie Jaresko enpresari arrakastatsu eta oso publizitatuak esaterako.
Ministro atzerritarrak ekartzeko arrazoi ofiziala ustelkeriaren aurka borrokatzea eta Ukraina estandar europarretara hurbilduko duten erreformak azkartzea da. Erreforma horiek zer nolakoak izango diren argi erakusten du Natalie Jareskok Ministro Kontseiluan proposatutako murrizketa egitasmoan. Euromaidanen kontra altxatutakoek iragarri zuten moduan, europar integrazioak Ukrainako herritar arruntei egingo die kalte. Lehenik, doako hezkuntza eta osasunaren inguruko konstituzio probisioak abolituko dira, eta derrigortzeko eskolaldia, 11 urtera arte izatetik 9 urtera artekoa izango da. Finantza-ministrariak eskolaldia 15-16 urtera artekoa den europar eredua aipatu du. Ez du georgiar eredua aipatu, non derrigorrezko bigarren hezkuntza 12 urterekin bukatzen den.
Osasun edo hezkuntza medikuen murrizketa debekatzen zituzten zuzentarauak ezabatzen ari dira, eta baita osasuna eta hezkuntza gutxienez funts publikoen %10az finantzatzera behartzen zituzten arauak. Eskoletan eta erietxetan zerbitzatzen den janaria ordainpekoa izango da, eta baita ere haur eta gazteentzako kirol-eskolak. Goi-mailako eskoletako ikasle eta irakasleek bekak eta doako garraiorako eskubidea galduko dute. Irakasleei dagokienez, euren lan-karga ere handitu egingo da. Bekak ez dira inflazioaren arabera moldatuko eta hemendik Aurrera ikasle elbarriei edo dirusarrera gutxienetako familiei soilik emango zaie. Irakasleek tituluen eta akademi-ziurtagirien araberako gain-ordainketak galduko dituzte.
Txernobilekoek ere zenbait ezuste izango dituzte. Gobernuak monitorizazio zonaldea bertan behera utzi nahi du gehiegizko erradiazioa dagoela eta. Hondamendi nuklearrak eragindakoek artatze berezia jasotzeko eskubidea, 4 Kategoriako prestazioak, bestelako konpentsazioak, seme-alabak dituzten familientzako laguntzak, kutsatutako zonaldeetan lan egitearren laguntzak edo jabetza galtzearren jasotako laguntzak galduko lituzkete.
Deportatuek norbanako etxebizitzak egitearren jasotzen zituzten ordainketak, medizinak ordaintzeko subentzioak edo deportazioa dela eta etxebizitzak edo bestelako jabetza galtzearren jasotzen ziren laguntzak bertan behera utzi dira. Hau batez ere, Ukrainan jarraitzeko Krimea utzi zuten tatariarren kalterako izan da. Hau izan da euren patriotismoagatik jaso duten ordainsaria. Erakunde publikoek ere finantzaketa jasotzeari utziko diet, eta kirolariekiko ordainketak erdira murriztu dira.
Pentsiodunek kolpe latza jasoko dute. Erretiro adina hamar urtez luzatuko zaie gizonezkoei eta bost urtez emakumezkoei. Pentsio bat jasotzeko gutxieneko lan-urte kopurua zazpi urtetan handituko da. Ekoizpenak bereziki eta oro har ekonomiak jasaten duen beheraldia eta langabeziaren igoera dela eta, betebehar hori betetzea zaila izango da. Justizia soziala mantentzeko, bataz besteko soldatak, pentsioak kalkulatzeko oinarrizkoak, 2014ean izoztu egingo dira. Erretiro-pentsioen osagarri oro orain Ministroen Kontseiluak erabakiko du, eta pentsioak ez dira berrikusiko “Ukrainaren ekonomia egonkortu artio”.
Eta hau ez da dena. Hemendik aurrera pentsioak Pentsioen Funtsari egindako ekarpenen arabera kalkulatuko da, ez soldaten arabera, beraz pentsioen balioa nabarmen jaitsiko da, inflazioa dela eta, ekarpenetako kopurua 90 hamarkadatik azken hamarkadara zeharo aldatu baita. Pentsiodunek jaso beharreko kopurua ere ez da bermatzen.
Denbora eta pentsio-kopurua murrizteko moduak bilatzen dituztelarik, Ukraina Baltiar Herrialdeetako esperientzia ikertzen ari da. Politika Sozialerako eta Pentsio Funtserako Ministerioaren ordezkaritza bat berriki Lituanian egon da, non Lituanian eta Ukrainan igarotako urteengatik pentsioak jasotzen dituztenen pentsioak berrikusteaz mintzatu duten. Sobietar Batasunean egindako lana zenbatzeko modu berri bat topatzen ari dira benetan, Estatu bakoitzak herrialde konkretu batean egindako lanagatik soilik pentsioak kalkulatu eta ordaintzeko. Adibidez Lituaniak jada ez du berdin kontatzen independentziaren ostean eginiko lana eta sobietar garaian egindakoa, hau gutxietsi egiten du populazioak orduan “herrialde okupatzailearentzako” lan egiten zuela ulertzen baitu. Kieven erretolika kontutan harturik, halako neurriak hartzea pentsatu daiteke.
Pentsiodunek doako garraiorako, fakturen prezioen murrizketarako, erregaiaren, gasaren edo telekomunikazioen prezioaren beherapenetarako eskubidea gal dezakete. Finantza-laguntza hori dirusarrera gutxien duten 6 milioi pentsiodunentzako soilik mantenduko da. Hipertentsioa sufritzen dutenentzako medikamentuen prezioa kontrolatzeko proiektua bertan behera utziko da, pentsiodunak kaltetuz, tratamendu berezia prezio eskuragarrian jasotzeko aukera galduko bait dute.
Europar Ukraina berrian gaixorik jartzea edo seme-alabak ekartzea ere erokeria izan daiteke. Gaixotasun bajengatiko ordainketak bataz besteko soldataren %60-100etik %45-80ra jaitsi daitezke. Behin-behineko ezintasunen laguntzak murrizten dituen bitartean AEBtako pasaportedun ministrariak europar esperientzia aipatzen du: frantziar edo italiar langileen euren baja-aldiaren lehen 20 egunetan euren soldataren %50 jasotzen dute eta hurrengoetan %70, eslovakiarrek %25 eta %55 hain zuzen. Laneko istripu eta gaixotasunen aseguru-funtsa murrizteko plan bat prestatzen ari dira. Hemendik aurrera, lan istripuengatiko ordainketek ezingo dute gutxieneko soldata 100 aldiz gainditu, eta min psikologikoarengatiko konpentsazioa kendu egingo da.
NDFren eskakizunek ama bakar gehienek, ardurapean duten ume bakoitzagatik jasotzen duten laguntzak galtzea dakarte. Ume bakoitzagatik eman beharreko laguntzak ekonomi baliabideen ebaluaketa programen bitartez emango dira. Udalekuen, haurtzaindegien edo urte berriko oparien finantzaketa publikoa ere ahanzturara pasako da. Oporleku edo balnearioek ere ez dute Estatuaren funtsik jasoko.
Eta oraindik ez dugu bukatu. Ukrainar bakoitzak EBrekiko Elkarkidetza Itunaren eskakizun izan den sistema inpositibo berriaren arabera ordainduko ditu zergak. 2015eko urtarrilaren 1ean sartu beharreko lege berriarekin, banku transferentziaz, prezioak gutxieneko soldata 10 aldiz gainditzen dituen produktuak soilik erosi ahalko dira, eta gainera pasaportea eta identifikatze-kodea beharrezkoak izango dira. Agintariek eurek adostutako zerga-kopurua kobratu ahal izango dute, eta pertsona fisikoen jabetza errekisatzeko eta zerga-ikuskaritza ukrainarren dirusarrera eta gastua egiaztatzeko eskubidea izango dute. Honela, baieztatu gabeko dirusarrera gaineko zerga baieztatutako dirusarreren zerga baino handiagoa izan daiteke. Dibisen transferentzien eta atzerrian bizi direnen diru-kopuru bilketen gaineko zergak ere handitu egingo dira.
Ustelkeriei eta bidegabekeriei bidea zabaltzeaz gain, europar neurri hauen ondorioak ibilgailueen salmentan, higiezinen sektorean eta prezio garestidun beste produktuetan nabarituko dira. Gainera, enpresen dirusarreren jaitsiera ere ekarriko dute, bilduko den zerga kopurua ere jaitsiz. Estatu-kolpeak eta EBrekin Elkarkidetza Ituna sinatzeak dakartzaten ondorioak Mustaga Najjemek ukrainarrei Maidanera joateko deia egin aurretik aurreikusten genituenak izango dira. Propagandak tronpaturik ukrainarrek ez zieten oharpenei jaramonik egin. Ekonomi eta gizarte arloko hondamendia eta honen aurreko protesta urriak hor daude ebidentzia bezala. Momentuz protesta horiek urriak izan dira.
Gaixotasuna sendatzeko arrazoiak ezagutu behar dira. Gaixotasun hau ekonomia nazionala elkarkidetza kolonialerako sinatutako akordio bat, Europar Batasuneko kide izateko aukera errealik gabe sinatutakoa gainera –EBko ordezkariek askotan aipatu izan duten bezala-, betetzeko arauek ekarri dute. Mendebaldearen morroien erreforma gupidagabe hauek babesik gabe utzitakoen borrokak, ondorioetan baino, arrazoietan zentratu beharko dira.