Ingelerazko bertsioa: Voice of Sevastopol
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
Txosten hau Gobernuz Kanpoko Erakunde Batek, Demokrazia Ikertzeko Fundazioak (M. Grigorivek zuzendutakoak) eta Nazioarteko Elkarlaguntzarako eta Diplomazia Publikorako Erresiar Kontseilu Publikoak (S. Ordzhonikidzek zuezendutakoak) prestatu dute, V. Djabaroven, S.Mamedoven, I. Morozoven, S. Markoven eta Ukrainako Hego-Ekialdeko Biztanleen Babes Publikorako Komitearen beste kideen laguntzaz.
Tortura edo tratu txar edo umiliagarriaren kasuetarako, Fundazioaren adituek ukrainar aldeak askatutako presoak elkarrizketatu ditu, horietako batzuk trukatuak izan eta bost-hamar minutura. Fundazioak idatzi duen txostenerako ukrainar aldeak aske utzitako 100 preso baino gehiago elkarrizketatu dira. Elkarrizketak 2014ko abuztuaren 25aren eta Azaroaren 4aren artean burutu dira.
Edukiak:
– Sarrera
– I Zatia. Ukrainar armada eta segurtasun zerbitzuek tortura erabileran erabilitako metodoak eta zirkunstantziak.
– II Zatia. Tortura eta bidegabeko tratua: biktimen testigantzak.
Dokumentuaren zatiki batzuk aurretik argitaratu izan ziren, eta orain txosten osoa eskuragarri dago.
Ohar bat: Guda Krimenetako batzuk irakurlerik sentsibleenentzako jasangaitzak izan daitezke, eta guda-krimenak et gizateriaren aurkako krimenak deskribatzen duten Nurembergko Epaitegiaren paperen ondorioa dira.