Hego Osetiak DHE eta LHE ahobatez eta zalantzarik gabe aintzatetsi ostean, Tskhinvaliko parlamentua errepublika hauekin kooperazio itun baten zirriborroa prestatzen ari da, Hego Osetiako Legebiltzarreko lehendakari Anatoli Bibilovek Novosti Informazio Agentziari esan dionez.
Bibilov Errusiara etorri da azaroaren 26-27an burutu den Errusiar Biltzar Nazional Globalari buruzko Stavropolgo III Forumean parte hartzera, foro honen gaia aurten “Aldaketa globalak-errusiar erantzunak” izan delarik.
Forumaren atseden-tarte batean Novosti Agentziak DHEren eta LHEren aintzatespena zerk eragin duen eta kooperazioa nola gauzatuko denaren inguruan egin zion galdera bati erantzunez, Bibilovek “Bai Dontskeko Herri Errepublika zein Luganskeko Herri Errepublika, orain, gu 1990ko hamarkadan geunden egoera berdinean” daudela ohartarazi zuen.
“Eta erabat dakigu bi errepublika horietan bizi den herri horrek laguntza behar duela. Eta laguntzari onena politikoa dela. Eta sekula ez dugu zalantzarik egin Donetskeko zein Luganskeko Herri Errepublikak aintzatesterakoan. Hori egitera derrigortuak ginen” azpimarratu zuen Bibilovek.
Gainera, Hego Osetiako lehendakari Leonid Tibilovek “Kanpo Arazoetako Ministeritzari Estatuen arteko itun bat sinatzeko prestatzeko agindu diela” gehitu du.
Hego Osetiako Estatuburuak Maiatzaren bukaeran jada DHE eta LHE aintzatesten dituen dekretua sinatu zuen. Herri Errepublikok, apirilean, otsaileko Estatu-kolpea aintzatetsi ez zuten Donetskeko eta Luganskeko herriok aldarrikatu zituzten. Maiatzeko erreferendumetan independentzia aldarrikatu zuten eta geroago “Novorossija” batasuna eratu zuten.
Jatorrizkoa errusieraz DNR News (http://dnr-news.com/dnr/8884-parlament-yuzhnoy-osetii-respublika-gotovit-dogovor-o-sotrudnichestve-s-dnr.html)
Ingelerazko bertsioa: Voice of Sevastopol (http://en.voicesevas.ru/news/3251-south-osetia-parliament-the-republic-is-drawing-up-a-treaty-of-cooperation-with-dpr.html)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea