Ibarrako hitzaldiaren kronika

Abenduak 5, ostirala; gure Komiteko kide batek Ibarran hitzaldia eman zuen, Ibarrako Gaztetxeak gonbidatuta. 15 bat pertsona gerturatu ziren hitzaldira.

DSCN1055[1]

Oraingoan kide bakar bat agertu zen hitzaldi horretan, gatazkari buruzko azalpen historiko-ideologikoa eman zuelarik. Hitzaldiak hiru parte izan zituen; lehenik Ukrainako egoera zartarazi duten krisi sozialaren zein krisi nazionalaren arrazoi historikoez aritu izan da, bigarrenean Euromaidan mugimenduaren sorreraren eta boterea hartzerako ibilbideari errepasoa eman izan diogu, eta hirugarrenean Novorossijako Herri Errepubliken sorreraren zergatiak, hauen politika eta guda zibilaren kronologia egin izan dugu.

DSCN1057[1]

Entzuleek interesatuta eman dute, bukaeran hainbat galdera egin baitituzte, batez ere geopolitikaren eta gatazkaren nazioarteko dimentsioari buruzkoak; adibidez BRICS blokearen igoerari zein gas pasabideen ingurukoak.

Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak eskerrak eman nahi dizkio Ibarrako Gazte Asanbladari gonbidatzearren eta hitzaldia laguntzeko proiektorea uztearren.

DSCN1056[1]

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *