Vargas Llosaren Ukraina

Jatorrizko erdarazko bertsioa: slavyangrad.es
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

destruccion-viviendas

Hagitz ulergarria da Europar Batasunaren egungo proiektuarekin konpromezua hartu duten intelektualek Ukraina modernoarekiko begitasuna izatea. Ukrainar gizartearen parte handi batek europar bidearen alde gin duen apustuak, berotasun faltan dagoen Batasun honen aldekoak suspertzen ditu. Falta honen beharrak adierazten azkena Mario Vargas Llosa izan dugu (Ucrania: la pasión europea, “El País”, 2014ko azaroaren 30a).

Gure publizistak Europaren aldeko grina hori suspertu beharrean dabiltza, orain arte oso europarzaleak ziren herri batzuetan europar elkartasun faltak Europarekiko mesfidantza handitu egin baitu. Horregatik, Vargas Llosa, Putinen Errusia den mehatxuaren aurrean Europa “Maidango balentrain lortu zuten burujabetasunaren eta askatasunaren berme bakarra” dela azpimarratu beharrean aurkitzen da.

Hala izango omen da, baina ñabardura garrantzitsu bat gogorarazi beharrean gaude: Saakaxviliren Georgiak bezala, ukrainar erregimen berriak NATOrengan sinesten du batez ere. Eta Estatu Batuei zuzentzen zaie Poroxenko lehendakaria Ekialdeko matxinoak akabatzeko behar duen laguntza militar letala eskatzerakoan.

Gainera, ukrainar iraultzaren abangoardiaren dauden talde batzuengan, Pravii Sektor, Asanblada Sozial-Nazionalista zein Svobodari loturiko C-14/Sitx bezalakoengan, diskurtso europeistarik ez da ageri. Baliteke denbora pasa ahala halako taldeak garrantzia osoa galtzea, baina oraingoz Ekialdean borrokan ari diren lurralde-batailoien funtsezko osagaia dira. Iraultza nazionalistak, zenbait taldek Ekialdean borrokak bukatzen direnerakoan Kievera eraman nahi duten horrek, Europar Batasunaren oinarrian dagoen eredu liberal-demokratatik gutxi du.

Ematen duenez Vargas Llosa bat dator inperio post-sobietarra berreraikitzeko Putinen ustezko asmo beldurgarrietan lehenik Ukraina eta gero Baltiar Herrialdeak edo Eki Europako beste Estatuak, Polonia esaterako, funtsezko objektua direla dioten iritziekin. Eta bere artikuluaren parte honetan jarri behar dugu arreta.

Hasteko, demokrata orok onartu beharko luke burujabea den Estatu orok nahi duen aliantza politiko edota militarretan partehartzeko eskubidea duela, aliantza horiek nazioarteko harremanetan esku-sartzeko tentazioa badu ere. Ez al doa bide horretatik gure kanpo politika NATOren eta Europar Batasunaren bidez bada ere?

Baina eztabaida nagusia ez datza horretan. Gure buruei itaundu beharrekoa, XXI mendean giza eskubideak zein nazioarteko zuzenbidea errespetatzen dituen gizarte kohesionatu batek, bere askatasuna defendatzeko kanpoko babesen beharrik ote duen da. Babes hori ez al da hain garbia ez den bestelako helbururen bat defendatzeko erabiliko? Adibidez, giza eskubideen kontra dihoazten zenbait ekintza zilegiztatu eta bermatzeko, esaterako zenbait gutxiengo etniko garbitzeko (Kosovon edo kroaziar Krajinan herri edo hiri batzuetan gertatu bezala) edo beste zenbait zokoratzeko (Baltiar Herrialdeetan errusiar populazioarekin gertatzen ari den bezala). Ukrainar Donbassen aurkako politika hori, egia esan, europar zilegitasunaren babesa bilatzen duen halako enegarren ekintza da.

Agian, nazioarteko zuzenbidea oinarri, zenbait errusiar ekintza eztabaidagarriak izan daitezke. Krimea, Abkhazia eta Osetia horren eredu dira. Baina lurralde hauen sezesioa edota aintzatespena, azken finean, barnebiltzen zituzten Estatuek integrazio politiko adostu bat lortzeko bidean jasotako porrotaren emaitza baizik ez da. Georgiako hiritar askok onartzen duten bezala, lurralde horiekiko arazoaren jatorria ez datza Errusian, baizik eta georgiar nazionalisten politikan. Krimean eta Eki Ukrainan antzeko zerbait gertatzen da, post-Maidan aroko liderrek inposatu nahi duten nazioaren ideia, eredu banderistan inposatua onartzen ez dute eta. Krimea eta Donbassen gertatzen ari dena azaldu nahi bada, askoz pisu handiagoa du Ukrainan errusiar nazioak duen etorkizun faltak, bere hizkuntza zokoratua eta bere ikurrak erautsiak direlarik, eta bere militanteak jazarriak edo erailak direlarik (eta ez soilik Odessan, disidenteen kontrako jazarpenak jarraikorrak baitira, azkena, erasotzaileek YouTuben iragarri zuten Molotov koktelen bidezko Alderdi Komunistaren egoitza baten kontrako erasoa), Errusiak ukrainar gobernuekiko ezartzen duen presioak baino.

Horrez gain, ez zen izan Abkhazian, Osetian edo Krimean gutxiengo politikoekiko edo autodeterminazioarekiko trataeraren gaineko nazioarteko zuzenbidea hautsi zeneko lehen aldia. Kosovon izan zen; NATOk, AEBk eta EBk, Estatu batekiko status politikoarekin pozik ez zegoen gutxiengo etniko jakin baten independentzia inposatu zutenena. Mendebaldeak Kosovon izan zuen esku hartzeak Abkahzian, Osetian edo Krimean gertatu ez zena ekarri zuen: beti lurralde batean presentzia izan zuen herri bat, kasu honetan herri serbiarra, lurralde horretan arrotz bilakatzea.

Vargas Llosak Ukrainako gudak eragin duen exodo eskergari aurre egiten dion mobilizazio hiritarra, Estatu prekarioa babestu eta are ordezten duena aipatzen du. Baina berez populazio zibila babesten ez duen mobilizazio selektibo batez ari da. Baita ere, eta agian indar handiagoz, moskutarren, terroristen edo separatisten kontra borrokatzen ari direnak, Azov Batailoia buru duten batailoi ultraeskuindarrak barne aipatzen ditu.

Idazle hispano-perutarrak herritarren %80a borrokarako prest duen herrialde batu bateko Poroxenko lehendakaria ere aipatzen du. Noren aurka? galdetuz gero, erantzuna Errusiaren inbasioaren aurka izango zen. Hala ere, errealitatea Krimearen aurka edota Maidanaren aurreko Ukrainaren aurka obusik, bonbarik edo misilik bate ere zuzendu ez dela da. Bonbaketak soilik Donbasseko herrialderen aurkako izan dira, ia beti modu indiskriminatuan. Banketxen eta zerbitzu publikoen itxiera dakarten bestelako bonben moduan.

Vargas Llosak, soilik parte batek sufritzen dituen ekintza indiskriminatu hauek dakartzaten beharrezko migrazioez ari da. Hauek ez dira Poroxenkok kontrolatzen duen Ukrainan edota Krimean gertatzen. Soilik Lugansk eta Donetskeko hiritarrek sufritzen dituzte Poroxenko lehendakariak aipatzen duen borroka borondate horren ondorioak.

Diktadura frankistaren azken hotsetan, Bernard Henri Levy gazteak benetako etsaia zenarekin, Gulag eta stalinismoarekin eta honen islada ikusten zuen Santiago Carrillorekin kontuak kitatzeko eskatzen zuen. Hark bezala, Vargas Llosak, Europako gaitza ordezkatu behar duen inperio sobietar ohiaren deabru guztien aurkako gaur egungo ukrainar gizartearen borroka eta erresistentzia eta heroismo lasaia goratzeko Stalin gogorarazi behar du.

Inork ez, ezta ere ukrainar nazionalismoak, ez du besteari sufrimenduaren eta zapalkuntzaren kontra borrokatzea eta nazio bat oinarritzen den erakuntzan parte hartzea saihesteko eskubiderik. Hori da Vargas Llosa edo Bernard Henri Levy bezalako intelektualek ahazten duten oinarrizko egia. Europan edo egungo Ukrainan disidentzian daudenek, zanpaketaren eta sufrimenduaren aurka borrokatzeko, nazioaren edo etorkizuneko gizartearen erakuntzan parte hartzea eragozten dieten indarren aurka borrokatzeko euren etsaiek adina eskubide dute.

Espainia postfrankistan sobietar Gulaga gogorarazterakoan, Bernard Henri Levyk frankismoaren kontra borrokatu zutenetako parte bati iraganeko sufrimenduari eta zapalkuntzari buruz hitz egiteko eskubidea kendu nahi zien. XXI mendeko Europa berrian, mamu honek besteen sufrimendua ezkutatzeko balio du. Espainiar ezkerrak ezin du Vargas Llosak aipatzen duen Ukrainarekiko europar pasioak tronpatzerik utzi. Gaur egun guda sufritzen ari direnak Donbassen bizi dira, eta eurak dira babestu beharrekoak.

Ez du ardura pertsona hauek etorkizunerako zein asmo duten; garrantzia duena da Vargas Llosak goratzen duen heroismoaren jabe diren Maidango herritarren adina eskubide dutela etorkizun hori erabakitzeko. Izan ere, hauek bezala, Donbasseko herritarrek ere askatasunerako eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea bait dute; hau ukrainar Gobernuaren, EBren edo NATOren gustokoa ez bada ere.