Brussela: Gudaren 232 egunean, NATOk Kiven alde jokatzen eta Errusia deitoratzen jarraitzen du

Rick Rozoff
Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Stop NATO
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

index20141202_141202d-010_rdax_775x516

NATOko herrialdeetako Kanpo Arazoetarako Ministroek, asteartean (2014ko abenduaren 2an) Ukrainarekiko sostengu politiko eta praktikoa berretsi zuten, Gobernu berriak erreformei ekiten dion bitartean: “Ukrainak bere erreformak azkartu ditzan laguntzeko prest gaude, eta gure lotura indartuko dugu Ukrainak bere barne segurtasuna indartzeko modua izan dezan” esan zuen NATOko Idazkari Nagusi Jens Stoltenbergek NATO-Ukraina Komisioaren (NUC) bilera baten ostean.

NATOko ministroek Kievetik bideokonferentziaz parte hartu zuen Ukrainako Kanpo Ministro Pavlo Klimkinekin ere hitz egin zuten. Ministroek Ukrainak aurre egin behar dien erronkei buruz egin zuten berba, eta Galesen izan zen azkeneko NUCen goi-bilkuratik hona egindako aurrerapenez ere mintzatu ziren. Bileran, NATOko Kanpo Ministroak konfidantza-funtsak eta agintaritza, kontrola, komunikazio-bideak eta ordenagailuak, logistika eta estandarizazioa, ziberdefentsa, karrera militarren trantsizioa eta errehabilitazio medikuari buruzko proiektuak martxan daudela esan zuten. Zauritutako soldaduak errehabilitatzen laguntzeko bosgarren funts bat eratuko dela ere esan dute. Stoltenberg jaunak konfidantza-funts horiek NATOren babesa adierazten duen “keinu konkretu bat” direla esan du. “Ukrainako defentsa indarrak modernoago, gardenago eta eraginkorrago egiteko balio izango dute. Eta gatazkak eragin dien batzuek laguntzeko ere balioko dute”.

Idazkari Nagusiak “Errusiaren aldetik Ukrainaren desegonkortze jarraikor eta nabarmenaren aurrean, NATOk Ukrainaren burujabetasunaren, independentziaren eta lurralde osotasunaren aldeko sostengu politiko osoa erakusten” duela ere nabarmendu zuen. Stoltenberg jaunak NATOk Errusia-Ukraina krisiaren aurrean konponbide politiko bat bilatzen duela esan du. “Minskeko Ituna konponbide baketsu bat erdiesteko marko egokia da”, esan zuen. “Ukrainak bere betebeharrak betetzeko benetako ahaleginak egin ditu. Baina Errusiak eta hark lagundutako separatistek ez dute halakorik egin. Errusiari bere egitekoak betetzeko deia egiten diogu. Honek, Ukrainar lurraldetik eta Ukrainarekiko mugatik bere indarrak eta ekipamendu militarra erretiratzea ere badakar. Eta baita mugarekiko nazioarteko begiraletzari tokia egitea”. Ministroek Errusiak Krimea militarki indartzea deitoratu zuten eta Errusiak Itsaso Beltzean militarki gotortzeko asmoekiko kezka adierazi zuten.

index

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *