Hauteskundeen emaitzak garbiak izan ziren. Maidanen boterea lortu zuen oligarken eta nazionalisten blokea boterean sendotu egin da. Hauteskunde hauetan bloke hori homogeneoagoa egin da: alderdi oligarkikoak erretolika nazira moldatu bait dira (Jatseniuk lehenik eta gehien), eta nazionalisten artean Liaxko SSren errunaz jositako burugabe horiek baino elitistagoa eta Europarentzat itxurosoagoa da. Izan ere, prozesu politikoaren logika Maidanen egunetan ulertzen zen: orduan une kritikoan eskuina izan zen nagusi. Eta logika honek espektro neonazia handitzera eta politikari “moderatu” europarzaleak nazifikatzera darama.
SSren, “Maidango autodefentsaren” eta abarren egitekoa ez da elite politiko arrazaz garbia sortzea, baizik eta oposizio politikoa suntsitzea. Eta lortu dute. Ezkerra (esker konbentzionala, Ukrainako Alderdi Komunista barne) jada ez dago parlamentuan. Oposizio Blokearen oposizio biguna soilik dago. Beste alderdiak nazionalismoaren intentsitatean soilik bereizten dira.
Deenk politikaren militarizazioa goratzen dute (zerrenda guztietan “gudako jauntxoak” egoteak hauteskunde-kanpainaren militarizazioa erakusten du). Hemen ezer ez da berria: faxismoa eta militarismoa beti izan dira orpoz orpo. Oinarrizko lege politiko bat da. Beraz, patroi hau Ukrainan bistakoa denaz ez dago zalantzarik. “Ukraina über alles!” (1) oihukatzen baduzu, Hermann Göring etorriko zaizu.
Hauteskundeetan bi joeren batasuna ikusten dugu. Alde batetik Maidango jarraitzaileen amets zaharra: Hego-Ekialdeko jendeari politikan eragina izateko aukera kentzea. Eta bigarrenik, Hego-Ekialdeko jendeak Kievek antolatzen dituen politiketan parte hartzeko duen asmo gabezia. Emaitzen Hego-Ekialdean oso parte-hartze baxua erakutsi zuten. Hego-Ekialdea ez dago Gobernu berrian ordezkatuta. Honek, eta pott ekonomiko eta sozialak, eskualde hautan “sukar separatista” murrizteko itxaropenik ez dute ematen.
Noski, Maidan barneko “joera antioligarkikorik” ez da ageri, batzuek haluzinaziozko itxaropen hori bazuten ere. Alderantziz, diruaren boterea handitu egin da. Ez da analista politikoa izan beharrik politikari honen edo “lider haren atzean hariak nork mugitzen dituen ikusteko: hain argi dago ezen aspergarria ere baita.
Pena bat KPUrena. Simonenkok eta besteek lasai eseri eta Juntarekin borrokarik ez izatea nahi zuten. Simonenko bezalako negozio-gizon-politikari batek ez du ulertzen erregimen berriarentzat antikomunismoa ez dela soilik irudi kontua, funtsezko printzipioa baizik. Agian, orain, erretiroa hartuta, Georgi Dimitrovek esandakoa gogratuko du: faxismoaren funtzio soziala Mehatxu Gorria borrokatzea dela, hau ez badago burgesiak faxismoan, ukrainar faxismoan barne, interesik ez duela. Leninen monumentuak suntsitzea ez zen kasualitatea.
Testuinguru honetan “ezkerreko ukrainar alderdi” berri bat sortu nahi zutenak barregarri ari dira. Baina Manilov (2) burkidearen jarraitzaile hauek hain gutxi dira, ezen ezin daitezkeen sariotan hartu.
-
“Ukraina denen gainetik!” (ukraineraz, “Україна понад усе!”, “Ukrajina ponad use!”) oihua oso sarri oihukatu izan da Maidango edota eskuin muturreko manifestazioetan. (Itzultzailearen oharra)
-
Manilov Nikolai Gogolen Arima Hilak arimako pertsonaia da; alferkeriaren, utzikeriaren eta sentimentalismo hutsalaren adierazle. “Manilov” eta “manilovkeria” hitzak errusiaeraz zein beste eki-eslaviar hizkuntzetan hitz arrunt bihurtu dira aipatutako akatsak dituzten pertsonak edo jarrerak izendatzeko.
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea