Poroxenkok atzerritarrek Ukrainan postu gorenak izatea ahalbideratzeko legea aldatzea proposatu du

Jatorriko bertsioa ingeleraz: Interfax Ukraine
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

0109_163654

Petro Poroxenko Ukrainako lehendakariak ukrainar legedian emendakinak sartu nahi ditu atzerriko hiritarrek ere Ukrainan goi-mailako postuetan aritu daitezen.

“Nire ideia, atzerritarrei funtzio publikoan, Gobernua barne, sartzeko eskubidea emateko edo ukrainar lehendakariak prozedura espresua erabiliz ukrainar herritartasuna emateko baldintza edo kasuen zerrenda hedatzeko legeei emendakina jartzea da” esan zuen ostegunean Verkhovna Radaren aurreko Ukrainaren barne eta kanpo egoeren gaineko ohiz kanpoko hitzaldi batean.

“Atzerritarrek euren nazionalitatea ukrainar nazionalitatea bereganatzeko uzte soila, gure aliatuen edota hautagaien asmoen erabatekotasunaren froga litzateke” esan zuen

Legebiltzarrean Petro Poroxenkoren Blokearen talde-eledunak, Juri Lutsenkok, gutxienez beste Estatutako bost hiritar Ukrainako Ministroen Kabinetean lan egingo dutela esan zuen.

Ostegunean legebiltzarrak lau atzerritar Gobernuan sartuko ote baziren galdetu ziotenean “Ez, hori ez da egia” erantzun zuen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *