“Ezin dugu aberatsen eta txiroen arteko halako tarterik onartu”

Donetskeko meatzariek Errusiarekiko “adiskidetasunarengatik” eta oligarkiaren gobernuaren kontra borrokatzen dut. Pavel Skakun meatzariari elkarrizketa

Jatorrizko elkarrizketa: Susann Witt-Stahl Junge Welt. Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (slavyangrad.es)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea.

PavelSkakun

Pavel Skakun. argazkia Susann Witt-Stahl

Zergatik sortu zenuen meatzarien dibisioa?

Nire aitak Armada Gorrian borrokatu zuen. Nire osabak (1941an eratutako) meatzarien dibisioan borrokatu zuen eta 1943ko irailaren 8an hil zen, hain zuzen Stalino, orduan Donetsk hala baitzen, faxismoarengandik askatu zen egunean. Dibisioak burugogorra izatearen ospea zuen. Etsaiak arau bat zuen: meatzaririk preso ez hartzea. Hil arte eusten bait zuten.

Hau da, zaurituak baziren hil egiten zituztela esan nahi al duzu?

Bai.

Nola antolatu zenuen “Xakhtiorskaia Diisioa” delakoaren antolaketa eta nork entrenatu zituen meatzariak?

Lehenengo 200 meatzariak ekaineko 18ko manifestazioaren ondoren batu ziren. Gaur egun Donetskeko, Xakhtiorskeko eta inguruko beste hirietako hiritarrak diren Armada Gorriko ofizial ohiek entrenatu zituzten.

Zerk bultzatzen ditu meatzariak armadan izena ematera?

Errusiarekin adiskidetasun-harremana izan nahi dute eta ekonomi egoeraz kezkaturik daudenez, aukera bakarra, faxismoaren eta oligarkiaren kontrako gobernua dute. Populazioak ezin du aberatsen eta pobreen arteko zangarik nahi, gizarte sozialista bat eratu nahi du. Hau ez du soilik “Xakhtiorskaia dibisioak” nahi. Novorossijako armada osoak baizik.

Armak eta ekipamendua nondik datoz?

Ukrainar armadak eskualdea utzi behar izan zuenean, soldadu asko aldez aldatu ziren eta askok gordailu militarrak borrokarik Gabe utzi zituzten. Gainera, gure miliziak borrokaldietan zehar arma asko lortzeko gai izan ziren.

Zeren bidez finantzatzen da zure dibisioa?

Donetskeko herritarren donazioen bidez.

Gudariek jornala jasotzen al dute?

Ez. Jatekoa ematen diegu. Batzuetan, tokiko konpainiek zigarretak eta bestelako gazak ematen dizkiete.

Non ari da zure dibisioa borrokan?

Donetsken Hegoalde eta Ekialdeko eskualdeetan eta aireportuan.

Zein adin dute zure soldaduek?

Orain gutxi amona bat bere 17 urteko bilobarekin agertu zitzaigun; gazteak izena emateko gogoa bazuen, baina ez genion guda-oinean borrokatzen utzi .Gizonek 40 eta 60 urte ateko adina dute, euretako askok Armada Gorriko esperientzia dute.

Zure dibisioan atzerritarrik ba al dago?

Bai. Duela egun batzuk, nire kotxearen gidaria Afganistango paxtuna zela eta konturatu nintzen.

Errusiarrik ba al dago?

(Barrezka) Denak errusiarrak gara. Bai, esaterako San Petersburgoko gizon batek dei egin zidan, nire dibisiora batu nahi zuela eta.

Zenbat soldadu hil dira dagoeneko?

Datu hori konfidentziala da, ezin dut eman.

Zer nolako diferentziak egiten duzue batailoi faxisten, atzerriko mertzenarien eta ukrainar armada erregularraren artean?

Ukrainar armada erregularrarekin bat atzerriko mertzenari askoa dago borrokan. Gure aditu militarren arabera poloniarrak dira onenak. Armada erregularrean gazteagoak ari dira borrokan. Borondatezko batailoietako kideek esperientzia handiagoa dute, baina azkenean, batzuen eta besteen artean tarte txikia dago. Eritetxean gure armadan borrokan ari zen eta zenbait etsai akatu zituen lagun bat bisitatu nuenean “odol gehiago nahi dut, odol-usaina nahi dut” esan zidan. Berdin da Azoveko kide, mertzenario bat, Ukrainako armadako edo DHEko armadako soldadu bat izan: odolaren usaina usaindu duenak odol gehiago nahi du. Gudak jendea aldatu arazi egiten du. Nire laguna zientzialaria zen, baina odolaren usaina hartu zuenetik, berriz hil nahi du.

Herri-miliziak preso faxistak hartugabe, exekutatzen dituelaren zurrumurrua bolo-bolo dabil

Azov Batailoikoak edo Ukrainar Armadakoak izan, ahal ditugunak preso hartu eta posible badugu aldatu egiten ditugu, tartean Odessan jendea erre zutenetako bat. Hau euren guda ez dela ulertarazteko aukera ematen diegu. Soldaduen ama asko ere manifestatzen ari dira. Agian egunen baten ukrainarren begiak zabalduko dituzte.