Meatzariak Herri Errepubliken armadetan

Jatorrizko bertsioa alemanieraz: Susann Witt-Stahl Junge Welt
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (slavyangrad.es)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea.

APTOPIX_Ukraine_Coal_43150178
Meatzarien Dibisioa Donbassen tradizio dira. 1941tik aurrera, meatzari boluntarioz osatutako 383 Oinezko-Dibsioak, Donetsk hiriaren defentsan, Krimearengandiko borrokan eta Berlingo borrokaldian parte hartu zuenak, ospe handia irabazi zuen. Armada Gorriaren zuzendariek eren neurrigabeko kuraia eta iraupen-gaitasuna direla eta zoriondu zituzten. Gaur, Donetsk eta Luganskeko Herri Errepubliken aldean borrokatuz, meatzari askok traizio horiei eutsi nahi diete.

Maiatz bukaeran, meatzarien sindikatuko 1000 bat kide Donetsken martxan atera ziren, Donbassen independentzia aldarrikatuz eta Kievek bere tropak bertatik atera zitzan eskatuz. Udan, tropa hoietako kide askok Donetsk eta Luganskeko gudariekin bat egin zuten eta orain praktikoki armada hauek osatzen duten unitate guztietan present daude.

“Beldurra galtzen ikasi dut” dio 25 urtez lurpean esklabo egina zen Donetskeko Vladimir (45) ametrailatzaileak, orain Oplot batailoiko kide delarik. Guda-oineko bizitzaz galdetzerakoan “minekin lan egitea erabat arriskutsua da. Leherketak maiz gertatzen dira” erantzuten du. Armadarekin bat egiteko arrazoi gisa, Mendebaldearen erasoa dela argudiatzen du. “Hau, oso jende aberatsak hasi duen nazionalismoaren eta faxismoarengatiko guda bat da”.

Unitate batzuk guztiz meatzariek osatutakoak dira, adibidez erreka hori dela eta izendatu zen Kalmius batailoia, honek, nahiz eta bere artilleria izan, etsaiaren lurraldeak ezagutza misioak egiten dituelarik.Momentu honetan, kinkan dagoen Donetskeko aireportuan jarduten du ukrainar armadaren, Eskuin Sektorearen eta atzerriko mertzenarien kontra; baina errusiar mugatik gertu zegoen Saur-Mogilako herrian, ukrainar armadak faxismoaren kontrako guda oroitzen zuen monumentua dagoen tokiko borrokaldian ere parte hartu zuen,

Ukrainar faxisten krimenek eragindako haserre biziak meatzari asko mailua utzi eta armak hartzera bultzatu zituen. “Eurentzat, zibilen eta soldaduen ateko alderi ez dago” dio bere kotxean hilda, agian ukrainar bolondres batailoi batek eraila aurkitu zuen familia baten istorioa kontatzen duen Vladek. 29 urte dituen eta Xakhtiorsken jaio den Olegek maiatzaren 2an Odessako sindikatuen etxean gertatutako masakrea aipatzen du izena emateko arrazoi gisa. Bere burkide askok bezala, bere etxea gosetik babestu nahi du: “Geroz eta meatze gehiago ixten ari dira, guretako asko lanetik botatzen ari dira”.

Ukrainar kanpaina militarrak Donbasseko meatzariak gogortasun handiz kolpatu ditu. Misilek meatze asko suntsitu dituzte, eta beste batzuk aldi baterako itxi behar izan dute. Stanislav Retinskiren arabera, bonbardaketa jarraiek mozketa elektrikoak dakartzate, eta hauek meatzariak itxita, bizirik lurperatuta geratzeko arriskua dakarte.

Donetskeko Herri Errepublikak gudan garaitu ostean meatzarien lanpostuak bermatuko dituen legeak onartu ditu. Baina horretarako bidea luzea dago. Kieveko agintari berriek matxinada kriminalizatu dute, eta hori dela eta matxinoak, meatzarik barne terroristatzat hartzen dituzte.

mineros

“Ez gara ez separatistak, ez terroristak. Langile klaseko jendea gara” zioten Donetskeko Leninen estatuaren ondoan ekainaren 18an manifestazioan ari ziren meatzariek. “Gure herria bakean izatea eta gu entzutea nahi dugu. Berehalako suetena nahi dugu”. Espero zitekeen moduan, suetenik ez zen izan eta orduan zera oihukatu zuten: “Meatzariek euren patuaren jabe izateko eskubidea dute”. Hortik gutxira mila meatzaritik gora osatutako “Xakhtiorskaia Dibisioa” osatu zen.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *