Hitzaldien kronika: Deustu, Ordizia eta Gernika

Deustu:
Ukrainako gatazkaren ibilbide historikoa eta gaur egungo egoeraz aritu zen. Jardunaldiari amaiera emateko, Banda Bassottiren “Carovana Antifaxistan” parte hartutako brigadista baten bidaiaren esperientzia pertsonala eta izandako bizipenen testigantza entzuteko aukera izan genuen. Nahiz eta hitzaldia puntualtasunez hasi, aurreikusitakoa luzatu zen, jendearen galdera eta aportazioen ondorioz.

Eskerrik asko Deustuko Gazte Asanbladari eta gerturatu zineten guztiei! Ez dira pasako!

Ordiziako Gaztetxeko hitzaldiaren kronika

Ostiralean, azaroaren 21ean, Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteko kide bik Ordiziako Gaztetxean hitzaldia eman genuen, Ordiziako Gazte Asanbladak gonbidatuta, gaur egun Novorossijan eta Ukrainan dagoen egoeraren inguruan hitz egiteko.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Hitzaldi hau Ordiziako Gazte Asanbladaren 28 urteurrena ospatzeko azaroko ekitaldi sortaren parte den ekitaldi bat izan zen. Hitzordua nahiko goitiarra izan zen, arratseko 5etan zen hastekoa. Pixka bat berandutu gin ginen, baino luzaro egon ginen, arratsaldeko 8ak arte gutxi-gora-behera. Lehenik testuinguratze historikoaz hitz egin genuen; Ukrainako historia, Euromaidan mugimenduaren zergatiak eta Novorossija proiektuaren sorrera-arrazoiak eta ezaugarriak azaldu genituen. Bigarren zatian, elkartasun brigadako parte izan zen Komiteko kideak brigadaren esperientziaz, gizarte lanaz eta lan politikoaz hitz egin zuen. Guztira 15 bat pertsona gerturatu ziren. Hitzaldia euskara hutsean izan zen. Antza denez, gazte ordiziarrak nahiko gustora gelditu ziren, hala adierazi izan bait zuten; eta baita ere, hitzaldia entzutearren euren asanblada atzeratzeko detailea izan zutelako.

Euskal-Herria Donbass Elkartasun Komitetik eskerrak eman nahi genizkie bai Ordiziako Gazte Asanbladari gu deitzearren eta aukera ematearren eta bai Ordiziako Zaharretxeari proiektorea uztearren.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *