Ukrainar politikari garrantzitsu batek bere sinesmen Naziak erakusten ditu

  • “… gure izate nazionalak, Nazioaren arraza-garbiketa izan behar du oinarri… gorputz arrazialki osasuntsuak… kultura, hizkuntza eta beste edozer berpiztuko bait ditu”
  • “Arrazaren balioaren aferan arreta jarri behar dugu. Ukrainarrak Europar Arraza Zuriaren parte (eta, kopuruz zein kalitatez, handienetakoa) dira”.
  • “Misio historikoa… mundu osoko Herri Zuriak euren biziraupenaren aldeko, semiten peko azpigizakien kontrako azken gurutzadan gidatzea da.”
  • “… indartsuak bagara, guri dagokiguna berreskuratuko eta pixka bat gehiago hartuko dugu, gure superpotentzia-Inperioa, Ukraina Handia eraikiko dugu”.
  • “Bozka demokratikoak ez… baizik eta natur-hautaketak aukeratuko ditu Nazioaren ordezkaririk onenak, liderrak izateko jaio direnak”

Andrii Biletskii honako hau da:

  • Ukrainar parlamentari aukeratu berria
  • Azov Batailoiaren komandantea, dekoratua
  • Asanblada Sozial-Nazionalista alderdiko burua

_78489613_024440254-1_0

Azkenean, aukeratua izan zen.

Victoria Nulandek bere babestua “gure gizona, Jats” bultzatu zuen moduan, Jatseniukek Andri Biletski lagundu du Ukrainako parlamentuan eser zedin .

Gainera, Poroxenkok Biletski kondekoratu du Eki Ukrainan, Goardia Nazionaleko Azov Batailoieko komandante gisa egindako guda-zerbitzuengatik.

Benetako sinesle bat…

Azov Batailoia Biletskik zuzentzen duen Asanblada Sozial-Nazionalistaren (Eskuin Sektorea koalizioaren parte) beso paramilitarra da.

Beheko aipuak Biletskiren artikulu batetako aipuak dira, bere “Sozial-Nazionalismoa” ideologia azaltzen dutenak. Ekaineko artikulua da. (Enfasi guztiak gureak dira-Russia Insider)

Jatorriko bertsioa at WotanJugend taldeak (Errusiako erakunde neonaziak) atera zuen eta Rozum.info itzuli zuen.

Sozial-Nazionalismoa, eskuineko beste mugimenduetatik bereizten duten zenbait printzipioetan oinarrituta dago. Hauek hiruko bereizgarri batean laburbiltzen dira: Sozialitatea, Arrazismoa eta Botere Handiaren izaera.

Sozialitatea

Sozialitatearen printzipioa, Nazioa unitate isolatuetan erabat zatikatzen duten eta pertsonalitate nabarmenen gaineko masa grisaren nagusitasuna (oklokrazia, jendetzaren agintea) dakartzaten demokraziaren eta liberalismoaren erabateko ukazioa da.

Horren tokian, guk gizarte berriaren oinarri gisa, elkartasun nazionalaren, hierarkia naturalaren eta diziplinaren ideiei lehentasuna ematen diegu.

Bere bizitzaz eta are gutxiago Estatuaren bizitzat arduratu ezin den masaren “bozka demokratikoaren” ordez, Nazioaren ordezkari onenen, liderrak izateko jaioak direnen hautaketa naturala.

Halako gobernu mota bat onartezina dela uste duen orok, prostituta batek eta akademiko batek bozka eskubide berdina duten, hauteskundeen aurrean drogazale bati edota pederasta bati tanke dibisio baten komandante bati adina meritu ematen dizkion Gobernu-sistema moderno hau onargarria ote den pentsatu beharko dute.

Jendea, naturaz, gaitasun eta trebetasun ezberdinak dituela jaio da, beraz, egokiena, pertsona bakoitzak hierarkia nazionalean bere tokia aurkitzea eta horren arabera, bere betebeharrak kontzienteki betetzea izango zatekeen.

Arrazismoa

Ukrainar espiritualitatea, kultura eta hizkuntza bakarrak badira, gure arraza-izaera bakarra delako da. Ukraina lurraren gaineko paradisua bada, gure arrazak hala egin duelako da.

Beraz, gure Nazioaren tratamendua, Nazioaren garbiketa arrazialetik hasi beharko zatekeen. Eta horrela, gorputz arrazialki osasuntsuak Izpiritu Nazional osasuntsua berpiztuko du; eta honekin bat, kultura, hizkuntza eta abar.

Garbitasunaren aferaz gain, Arrazaren balioaren aferan ere arreta jarri behar dugu. Ukrainarrak Europar Arraza Zuriaren parte (eta, kopuruz zein kalitatez, handienetakoa) dira.

Zibilizazio handi baten Arraza Sortzailea, giza lorpenik handinak bereak dira. Aro kritiko honetan, gure nazioaren misio historikoa, mundu osoko Herri Zuriak, semiten peko azpigizakien aurkako euren biziraupenaren aldeko gurutzadan gidatzea da”.

Potentzia-handitasuna

Hamaika aldiz entzun behar izan ditugu poloniarren edota Moskuren zapalketari buruzko sasinazionalisten lenturiak eta inperioen kontrako madarikazioak.

Sozial-Nazionalismoa ez da halakoa, indartsuak bagara gure dagokiguna berreskuratu eta zerbait gehiago hartuko dugula aldarrikatzen du, hala gure superpotentzia-Inperioa, Ukraina Handia eraikiko dugu; hau Inperio Eszita eta Kievtar-Erruteniarraren zilegizko oinordekoa izango delarik.

Ahulak bagara, orduan gure tokia hiltzen ari diren konkistatutako herrien artean dago. Natura halakoxea bait da! Aukera gurea da!

Horregatik, Sozial-Nazionalismoak bere armarrian gaur egun ahaztutako Ukrainar Ariar balore zaharrak daramatza.

Borrokalari fanatiko talde batek hauek berriz berpizteak eta bizitasuna emateak eramango gaitu munduko borrokan europar zibilizazioaren azken garaipenera.

Hemen gaude zutik, hala behar dugulako!

Jatorriko bertsioa ingeleraz: Russia Insider
Euskararako itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *