“Guretzat Bigarren Mundu Guda 1939ko irailaren 1ean hasi zen, eta ez dugu Aberri Guda Handira mugatzeko eskubiderik” esan du Ukrainako Oroimen Nazionalaren Institutuaren zuzendariak.
Aberri Guda Handiaren historiaren Ukrainako Estatu-museoan dagoen oroimen-monumentua
KIEV, azaroaren 25
1941-1945 arteko Aberri Guda Handiari gaineko aipamen guztiak ukrainar historia testuliburuetatik kenduko dira; Volodimir Viatovitx Ukrainako Oroimen Nazionalaren Institutuko zuzendariak Ukrainar komunikabideei esan dienez.

Lotura: Ukrainak okupazio naziarengandik Askapen Eguna ospatzen du
Esan duenez, “Sobietar propagandaren ondorio guztiak, eta batez ere Aberri Guda Handiari buruzko mitoa” hezkuntza material eta testuliburu guztietatik kanpo utzi behar dira.
“Guretzat, Bigarren Mundu Guda 1939ko irailaren 1ean hasi zen, eta ez dugu Aberri Guda Handira mugatzeko eskubiderik, askoz ere tragikoagoa eta izugarriagoa izan baitzen” zioen Viatovitxek.
Ukrainako Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak, Ukrainako Memoria Nazionalaren Institutuaren ekimenaren inguruan TASSi adierazpenik egiteari uko egin dio.
Viktor Justxenko lehendakari ohiaren agintaldian jada kendu zuten testuliburuetatik “Aberri Guda Handia” terminoa, baina Viktor Janukovitxen lehendakaritza-aldian berriz baimendua izan zen.
Aurrerako, Kievek Gorka Deunaren Xingola Garaipenaren Egunaren sinbolo ofizial gisa ukatu zuen. Garaipen Handiaren Egunean, Kieveko ekitaldi ofizialetan britainiar sinboloa, mitxoleta gorria, Lehen Mundu Gudan hildako britainiar gogoratzeko ezarri zena erabili zen. Geroago mitxoleta hau borrokaldi guztietan hildakoak gogoratzeko erabiltzen hasi zen.
Jatorriko bertsioa ingeleraz: Aleksei Podubni (TASS)
Itzulpena: Euskal Herria-Donbas Komitea