Lugansk: Ez dago atzera itzultzerik

Jatorriko bertsioa Svetlana Rudenko (http://en.ukraina.ru/analytics/20141121/1011233949.html)
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo slavyangrad.es

Maiatzean egon nintzen azken aldiz nire jaioterri Lugansken. Hiria guztiz hutsik zegoen eta tarteka artilleriak egindako hotsak ixiltasuna puskatzen zuen. Udako gau beroetan Lugansk erabateko ilunpean geratzen zen: hiru hilabetez hirian ia ez zegoen argi elektrikorik. Bertako biztanleak kandeletan topa behar zuten tarteka argi pixka bat. Mugan ilara norantza bakar batean zihoan: Errusiako Rostov eskualdeko Donetsk hiri errusiarreranzkoa (1). Orain, ia hiru hilabete geroago, Luganskeko Herri Errepublikan sartzeko kotxeen eta karabanen kilometrotako ilara bat dago. Legebiltzarra eta Errepublikaren lehendakaria aukeratzeko hauteskundeen bezperan ia ezinezkoa zen Moskutik Luganskera bidaiatzea: bozka emateko oinez 24 ordu egiteko prest zegoenik ere bazegoen. Euren umeekin bat, maletez kargatuta familia askok euren jaioterrira egin zuten berriz nahiz eta hiria oraindik normaltze bidean dagoela jakin: oraindik eraikin guztiek ez dute ura, argia eta gasa. Eta are garrantzitsuagoa, guda berriz hasi da, ukrainar tropek suetena apurtu bait dute.

elecciones-rpl

Denak hauteskundeetara.

LHEn azaroaren 2ko hauteskunde sortutako adinako zalaparta ikusi gabea nengoan. Hiri osoa bozka ematera deitzen zuten kartelez josia zegoen: “joan zaitez bozkatzera. Gureak, denak, han egongo dira”. Hotz handia eta Haizea egiten zituen, baina populazioak pazientzia handia ilaran itxaron zuen, euretako batzuk ordu asko eman zituzten bertan. Euren lagun-makilekin zeuden agure ahulak zein besoetan seme-alabak eramaten zituzten amak dena jasateko prest zeuden. Ez zen batere kexarik egon, denek ulertu bait zuten hautes-zentru gehiago jartzea eta hautesleen segurtasuna bermatzea ezinezkoa izan zela. “Ez zaigu bizirik denbora askorik geratzen, baina oraindik eskuak baditugu LHEri laguntza emateko” dio nire ondokoak, bonbaketaren momenturik gogorrenetan ere hiria utzi ez zuen 80 urteko atso batek. “Honela , zure etxean hiltzen zara” dio atsoak irribarre eginez. Zailtasun handien gainetik, hauteskunde zentrura joan zen bere alabarekin.

Hilabete hauetan nagusiak izan dira hiriari leialenak izan zaizkionak. Euretan gazteagoak eta indartsuagoak zirenak ahulagoak zirenei laguntzen zien ura ekarriz, ogia lortzeko ilaran itxaronez edo farmazietan ez zegoenean medizinak elkarbanatuz. Euren semeek hiritik joateko aholkatzen zieten, baina askok uko egin zuten. “Ez genekien Lugansken hain beste jende zegoenik” entzuten da behin eta berriz. Nire gurasoak, nagusiak izan arren –biek 80 inguru urte dituzte- , bi ordu eta pikuz egon ziren ilaran. “Jada ez gaude Ukrainaren mugaren alde berdinean” dio nire amak, nire nebak Ukraina Mendebaldeko Khmelnitski eskualdean erditu zituenak. Zortzi urte besterik ez zituen Stepan Banderaren gizonek bere senideak erre zituztenean, partisanoak izateaz leporatuz. 7 urtetako bizki batzuk ere ez ziren salbatu. “Ez dut faxistek gobernatutako Estatu batean bizi nahi” dio beste atso batek.

Ukrainako komunikabide batzuek, herri-miliziek kontrolatzen zituzten zonaldeetan populazioak pistolaz mehatxaturik bozkatu zueneko gezur borobila zabaldu zuten. “Ordu luzaz ilaran pistolaz mehatxatuta itxaron al dugu?” kexatzen da nire klasekidea izna zen Varvara Fiodorova, bozkatzera bere senarrarekin eta 18 urteko alabarekin etorritakoa. “Zergatik ezin du ulertu Kievek ez dugula ukrainar faxistek gobernatutako herrialde batean bizi nahi?”. Guda izan arren Varvarak uda osoa Lugansken eman zuen, zabalik jarraitzen duen farmazia apurretako batean lanean.

Pena bat izan zen LHEko hauteskundeen egunean ukrainar prentsako kazetaririk egon ez izana: batzuk beldur ziren eta beste batzuek bazekiten Kievek ez duela egia erakutsi nahi. Agian Kievek prozesua ikuskatzera etorri ziren 70etik gora nazioarteko ikuskariei sinetsiko die. Italiako, Errusiako eta baita AEBtako ordezkariak zeuden. Euretako batek ere ez zuen inolako irregulartasunik salatu. Ordutegia lehienik gaueko 10ak arte eta gero 11ak arte zabaldu behar zian zen botoa eman nahi zuen orok aukera izan zezan. Partehartzea %68koa izan zen, hau da, errolda osatzen zuen milioi batetik gora pertsonetatik 705.605k eman zuten botoa. Behin-behineko Gobernuko buri Igor Plotnitskik alde handiz irabazi zituen hauteskundeak, LHEko sindikatuen ordezkari Oleg Akimov bigarren geratu zelarik.

detrozos-lugansk

Ez dago atzera itzultzerik

Errepublika berriko biztanleen belarritik entzun izan dugunez, joera nagusia “edozein zailtasun jasango dugu, baina ez da Ukrainarako atzera itzultzerik egongo”. Momentuz, ura eta argia ez dira hiriko zonalde guztietara heltzen, eta zer esanik ez berogailua. Baina herriak lanean darrai, gehienak, duten apurra ez gastatzearren, lanpostura oinez badoaz ere. Dmitri Filatov zirujaua, bere emazte Jelenarekin, kirofanoko erizaina denarekin, uda osoan zehar eskualde-erietxean, zauriturik larrienak artatzen diren tokian bizi izan zen. “Zauritutako miliziano bakoitzagatik halako bederatzi zibil zeuden” dio. “Hoietako bat etxean zegoela zauritu zuten, beste bat uraren edo ogiaren bila zihoalarik”. Dmitrik denak artatzen zituen, herri-milizietakoak zen Goardia Nazionaleko soldaduak. “Herri-miliziek Goardia Nazionaleko soldaduei segurtasuna eman zien jipoia eman ez ziezaieten”, dio Dmitrik. “Niri, sinestun bezala, berdin zaizkit gorriak ala zuriak, ukrainarrak edo errusiarrak”: Dmitri ez da medikua soilik. Astean bost egunetan Mirniko barrutian egiten du lana, mugako tropekin batera. Bere ametsa tuberkulosiaren, orain departamento-buru gisa hara lekualdatu duten eskualde zentruaren ondoan eliza bat eraikitzea da. “Tuberkulosi aktiboa oso kutsagarria da, beraz oso ondo egongo litzateke hau sufritzen duten gaixoek euren eliza propioa izatea, horrela nik artatu eta jauna hartzen emango nieke”.

Dmitri ez da heroi bakarra. Bizitzak salbatzen laguntzeko lanera doazen bakoitzean hiria zeharkatzen duten bakoitzean, bonben azpian euren bizitza jokatzen duten erizain gazte andana daude. Bonbaketen ostena kaleak garbitzen dituztenak ere heroiak dira, eta baita ere ur edo elektrizitate horniketa bermatzen saiatzen diren langileak. Azkenean lortu zuten. Hauek hiria halako momentu zailetan utzi ez zutenak dira. Gogora arazi behar dugu borrokaldian zehar ia erakunde mediko guztiek jarraitu zutela gaixoak artatzen eta medizinak errusiar laguntza humanitarioari esker banatzen zirela.

Luganskeko eskola guztiak, suntsitu izan ziren bostak izan ezik, zabalik daude. Bigarren hezkuntzako 21 zenbakidun institutuak urriaren 1ean hasi zituen klaseak, morteroz egindako eraso batez eskolaren hormetako bat puskatu, hirugarren solairuko ikasgela batzuk kaltetu eta teilatua konpondu behar izan arren. Eskola bisitatu nuenean, irakasleen gelan soilik hiru irakasle zeuden klaseak prestatzen. Tatiana Tkatxenko, hiria egun batez baino gehiago sekula utzi ez duen eta institutuan 40 urtez baino gehiago lan egin duen kimika irakaslea lanari erabat emana dago. Bere ikasgela udan gudan zehar kaltetua izan zen. “Ditugun 400 ikasleen erdia klasetara etortzen dira” dio Natalija Lukaxenkova institutuko ikasketen zuzendariordeak. “Urriaren 1a arte itxaron behar izan genuen, hirugarren solairua kaltetua bait zegoen. Gure aldetik garbitu behar izan genuen, eta gure umeetako batzuk 20 zenbakidun eskolara lekualdatu behar izan genituen. Orain euretako asko itzultzen ari dira”. Zoritxarrez, Natalijaren arabera, graduatutako batzuk ez dira Luganskera itzuli Luganskeko Herri Errepublikako graduazio ziurtagiriak aintzatetsiak izango zirenaz seguru ez zeudelako.

LHEko beste irakasleen moduan, 2 zenbakidun eskolako irakasleek ere errusiera hezkuntza-hizkuntza nagusi bihurtzeko trantsizioa onartu dute. “Gure plangintza eta gure ordutegiak errusieraz egin ditzakegunean ikustean poztu egiten zara” dio zuzendariak. Beste aldaketa bat bost puntutako kalifikazio sistemara pasatzea izan zen. Hirira errusieraz idatzitako testuliburuak ere heldu dira. “Liburuen zain gaude” dio Natalijak. “Gure eskolara oraindik ez dira iritsi. Ukraineraz klaseak ematen dituzten irakasle asko LHEk euren klaseak bertan behera utziko zituenaren beldur ziren, baina ez da halakorik gertatu. Ukrainera Errepublikaren hizkuntza ofiziala da errusierarekin batera. Hizkuntza hau ikasteko ordu-kopurua ez da aldatu”:

“Gudan zehar umeak aldatu egin dira, heldu egin dira” dio kimiko irakasleak. “Jainkoari esker, gure ikasleetako bate ere, ezta euren familiak ere, ez dira kaltetuak suertatu. Begira bederatzigarren mailako Danili. Udako oporren aurretik ume bat besterik ez zen. Eta orain heldu bat dugu. Espero dugu guda berriz ez hasterik” dio hasperen batez Natalijak. Hitz egiten dugun bitartean, nonbait artilleriaren hotsa entzuten da behin eta berriz. Borrokaldia ez dago urrun. Azaroaren 6an Kirovsk herriko zenbait biztanle hil ziren, 11 urtetako neska bat barne. Stxastietik 20-30 bat rborroka ematen ari da. Hiri hau ezin da Ukrainaren esku utzi: hor eskualde osoa energiaz hornitzen duen planta bait dago. Aidar batailoi zitaleko soldaduak leherraraztearekin mehatxu egin zuten, LHE osoa berogailu gabe utziz. Ez zaie ardura. Zirkunstantziak direla eta, Krasnodoneko transmisio-kanalak LHE osora hedatzea erabaki zuten,beraz Kievek Lugansk Stxastieko planta elektrikotik deskonektatzeko ordena eman zuenean, hiria ez zen argirik gabe geratu.

“Lugansk utzi nuen egunean Ukrainar Antzezlekuak denboraldia “Judutar Zortea” lanarekin hasi zuen. Antzezlekua itxita mantenduko zelaren eta LHEk ukrainar hizkuntza debekatuko zuenaren inguruko zurrumurruak zeuden. Jainkoari esker, dena gezurra izan zen” dio Natalija Koval aktoreak. “Bakoitza bere ama-hizkuntzan mintzo da. Herri-milizia ez dago inongo hizkuntzaren aurka borrokatzen ari, faxisten aurka baizik”.

Estatu berriak arazo ekonomiko, politiko eta legal askoa du. Baina gauza bat argi dago: izateko eskubidea eta bere bidea aukeratzeko eskubidea duela frogatu duela. Zaila izango da, populazioak hori badaki, baina honek ez du atzerako itzulerarik.

Errusian, Errusia eta Novorossijaren arteko mugatik gertu badago baita ere “Donetsk” deitzen den herri bat, Donetskeko Herri Errepublikaren hiriburuaren izen berdina duena.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *